Ejercicio 2. ATALA · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo A) 2025
Tema: Testuaren ulermena eta ulermen zehatza · Del examen Ordinaria (2025)
Enunciado
KALEKO AFARI SOLIDARIOAK, AUZOLANA ETA ELKARTASUNA
Kaleko Afari Solidarioak herri ekimenak afaria eskaintzen die, egunero, kalean bizi diren hainbat pertsonari.
Donostiako Alde Zaharrean hasi ziren laguntza hau ematen, pandemia garaian, eta egun Egia eta Amara auzoetan
ere elkartzen dira.
Auzolana eta elkartasuna bizirik daudela erakusten du Kaleko Afari Solidarioak herri mugimenduak. Duela
5 hiru urte inguru abiatu zen, auzotar talde txiki bat kale gorrian zeuden pertsonei laguntza eskaintzeko antolatzen hasi
zenean. Hainbat lagunek Donostiako Konstituzio plazan lo egiten zutela ohartuta, gauero afaria ematen hasi
zitzaizkien egoera hori samurtu nahian. Harrezkero, egunero biltzen dira plaza horretan, jaiegunetan nahiz
lanegunetan, eguraldia edozein dela ere. Ez dute egun bakar batean ere hutsik egin.
Pixkanaka, boluntario kopurua hazi egin da, eta orain 100 inguru dira. Gainera, azken bi urteetan, ekimena
10 Egia eta Amara Berri auzoetara zabaldu da. Otorduak 1 kozinatzeak, prestatzeak eta banatzeak eskatzen dituen lana,
denbora eta dirua ez dira nolanahikoak. Hori gutxi balitz bezala, ahalegin eta inbertsio hori erakunde publikoen
inolako laguntzarik gabe eraman dute aurrera. Joan den urtearen amaieran eskaini zuten prentsaurrekoan azaldu
zutenez, ordura arte, guztira, 67.000 afari eman, 134.000 euro gastatu eta 14.000 ordu egin zuten lan, gutxi
gorabehera.
15 Banaketari dagokionez, Egiako afarien prestaketa Gros auzoko Marruma elkartean egiten dute arratsaldero.
Pertsona bakoitzaren errazioa prestatzen dute: eguneko janaria, ogia, postrea, ahozapia 2 eta mahai tresnak.
Iluntzean, 20:30ak aldera Kalkutako Teresa plazako trenbide azpira hurbiltzen direnerako, kalean bizi diren pertsonak
zain izaten dituzte, eta ilara berehala osatzen dute afaria jasotzeko. Haiekin sortzen diren harreman motak
askotarikoak dira. Hala ere, ez da ohikoena, kalean bizi den jendeak soinean daraman estigma ez baita nolanahikoa.
20 Alde batetik, kalean nahi dutelako daudelako ideia oso zabalduta dago, aterpeei 3 uko egiten dietela, alegia.
Egoera lazgarri 4 honek guztiak ez ezik, proiektuaren izaerak ere hausnarketarako bidea ematen du. Izan ere,
boluntarioen jarduna karitatea dela pentsa dezake batek baino gehiagok, hau da, hierarkiaren arabera ematen den
limosna modukoa. Ekimeneko kideek argi dute parekotasunean oinarrituriko laguntza eskaintzen dutela, berez
gizarteak erakunde publikoen bidez egin beharko lukeena.
Aizu aldizkaria, 2023ko martxoa (moldatua)
(1) Otordu: gosari, bazkari, askari edo afari; (2) ahozapi: servilleta; (3) aterpe: albergue; (4) lazgarri: izugarri, ikaragarri, oso gogor.
2. ATALA (Bost galdera hauetatik, erantzun hiru) [3 puntu]
Erantzun testuaren ulermenari buruzko galdera hauetatik hiruri zeure hitzekin.
2.1.-
Testuaren ulermena. Donostiako zer tokitan ematen dituzte afari solidarioak? [1 puntu]
2.2.-
Testuaren ulermena. Nola hasi ziren afari horiek ematen? [1 puntu]
2.3.-
Testuaren ulermena. Nor aritzen da zeregin horretan? [1 puntu]
2.4.-
Testuaren ulermena. Kalean bizi direnak estigmatizatu egiten ditugu. Zer uste dugu haien inguruan? [1 puntu]
2.5.-
Testuaren ulermena. Afari solidarioak banatzen dituztenek diote haiena ez dela karitatea; zer da, orduan? [1 puntu]

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
2.1.- Testuaren ulermena. Donostiako zer tokitan ematen dituzte afari solidarioak?
Solución: Donostiako Alde Zaharrean (Konstituzio plazan hasi ziren) eta egun Egia zein Amara (edo Amara Berri) auzoetan ere banatzen dituzte; Egian, esaterako, Teresa plazako trenbide azpian.
2.2.- Testuaren ulermena. Nola hasi ziren afari horiek ematen?
Solución: Pandemia garaian hasi ziren, duela hiru urte inguru, auzotar talde txiki bat Konstituzio plazan kale gorrian lo egiten zuten pertsonei laguntza eskaintzeko eta haien egoera latza samurtzeko antolatu zenean.
2.3.- Testuaren ulermena. Nor aritzen da zeregin horretan?
Solución: 100 bat boluntario aritzen dira zeregin horretan (herri mugimenduko kideak, auzotarrak). Erakunde publikoen laguntzarik gabe aritzen dira lanean.
Las soluciones de los 2 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio 2. ATALA · Extraordinaria (Modelo A) 2025 · Problema 6 · Ordinaria (Modelo D) 2025 ›
Más ejercicios de Testuaren ulermena eta ulermen zehatza
- Ejercicio 2. Atala · Extraordinaria (Modelo A) 2026
- Ejercicio 2. ATALA · Ordinaria (Modelo A) 2026
- Ejercicio 2. ATALA · Extraordinaria (Modelo A) 2025
- Problema 6 · Ordinaria (Modelo D) 2025
- Ejercicio A2.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio A2.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio A2.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio B2.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio B2.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio B2.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2024