Ejercicio 3. ATALA · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo A) 2025
Tema: Iruzkin kritikoa eta idazlana · Del examen Extraordinaria (2025)
Enunciado
BILBOKO ALDE ZAHARRA: TOKIKOAK, ARROTZAK
Bilboko Alde Zaharrak turismo masiboa jasotzen du urtero, eta horrek auzoko plangintzan eta auzotarren
bizitzan eragiten du. Zer da turistifikazioa eta zein dira sortzen dituen arazoak?
Bilboko Alde Zaharreko kaleetan ibili denak ziur aski nabaritu du ehunka turista paseatzen direla bertatik.
Horrez gain, seguruenik ohartu da zenbat denda eta etxebizitza dauden kanpotik etortzen direnak hartzeko
5 egokituta. Hala ere, turismo masiboa jasotzen duen auzo honetan 7.000 biztanle ere bizi dira, 2016ko erroldaren 1
arabera. Haien ustez, bertakoen lehentasunak alboratuak izaten ari dira, turistei mesede egiteko. Fenomeno horri
turistifikazioa esaten zaio.
Alde Zaharreko auzotarrak kezkatuta daude turistifikazioarekin, gero eta arazo larriagoak ikusten dituztelako
Zazpikaleetan. Besteak beste, usaina, zarata eta etxebizitzen prezioaren igoera pairatzen 2 dituzte bertan bizi direnek.
10 Azkenaldian, turistifikazio prozesuaren ondorioak jasanezinak bihurtu dira, eta zenbait elkartek egoera salatu dute.
Zazpikaleetako Bihotzean auzo elkarteak eta AZET etxebizitza sindikatuak arazoari aurre egitera deitu dute.
Euren arabera, Bilboko Alde Zaharrean turistek dute lehentasuna, eta ez bertako bizilagunek. Auzoa turisten
beharrak asetzeko berregokitzen ari dela uste dute, horrela bertan jaio, hazi edo bizi direnak beste toki batera joatera
bultzatuta.
15 Auzotarrek argi dute pisu turistikoen gehikuntza dela arazorik nagusietakoa. “Gure etxeak ez dira hotelak”
aldarrikatu du Bihotzean elkarteak, eta turistentzako bizitokiak mugatzeko eskatu. Izan ere, SOS Alde Zaharra
elkartearekin batera, auzotarren etxeak turistifikaziotik babesteko gida kaleratu du. Hiru pauso zehaztu dituzte:
jabeen erkidegoko bilera egin, debeku neurriak bozkatu eta, akordioa eginez gero, erregistratu. Hala, Jabetza
Horizontalaren Legeari esker, auzokideek pisu turistikoak mugatzeko aukera daukate.
20 Turistifikazioak dakartzan arazoak pil-pilean egon 3 dira azkenaldian, eta ez Bilbon bakarrik. Abenduaren 12an,
Espainiako Auzitegi Gorenak erabilera turistikorako etxeak alokatzea jarduera ekonomiko gisa sailkatu zuen. Horrek
pisu turistikoak debekatzeko aukera ematen die auzoko bizilagunei, eraikineko estatutuetan jarduera ekonomikoak
galarazita egonez gero.
Gero eta etxebizitza gehiago turismora bideratzen ari direla salatu du Bihotzean elkarteak, eta gero eta
25 etxebizitza gutxiago dagoela auzotarrentzat. Ondorioz, pisuen prezioa garestitu egiten da, eta bertakoek, halako
salneurririk ordaindu ezin dutenez, alde egin behar dute. Luxua al da jaio zaren tokian bizi ahal izatea?
Aizu aldizkaria, 2024ko martxoa (moldatua)
(1) errolda: censo; (2) pairatu: sufritu; (3) pil-pilean egon: oso bizirik, denon ahotan.
3. ATALA
3.1.- Idatzi testuari edota gaiari buruz gutxienez 150 hitz. (4 puntu)

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
3.1.- Idatzi testuari edota gaiari buruz gutxienez 150 hitz.
Solución: Turistifikazioa: aurrerapena ala auzoen galera? Azken urteotan, turismo masiboak eta turistifikazioak errotik aldatu dute gure hirietako bizimodua, Bilboko Alde Zaharrean argi ikus daitekeen bezala. Jarduera ekonomiko oparoa ekarri badu ere, ondorio larriak eragiten ari da bertako bizilagunen egunerokoan. Alde batetik, ukaezina da turismoak aberastasuna eta lanpostuak sortzen dituela ostalaritzan zein zerbitzuetan. Hala ere, etekin hori gutxi batzuen eskuetan geratzen da maiz, eta herritarrek ordaintzen dute preziorik garestiena. Izan ere, pisu turistikoen gorakadak etxebizitzen alokairuak izugarri garestitu ditu. Testuak dioen bezala, Bihotzean elkarteak salatu du gero eta etxebizitza gutxiago dagoela auzotarrentzat. Ondorioz, gazteek eta betiko auzokideek beren jaioterria utzi behar izaten dute, beste auzo edo herri batzuetara bizitzera joateko. Bestetik, auzoen nortasuna galtzen ari da. Betiko denda txikiak itxi eta kate handiak zein bisitarientzako saltokiak irekitzen dira, kaleak parke tematiko bihurtuz. Zarata eta zikinkeria ere nabarmen gehitu dira, eta bizilagunen lasaitasuna desagertzen ari da. Laburbilduz, turismo jasangarria lortu nahi bada, ezinbestekoa da administrazio publikoek pisu turistikoak zorrotz mugatzea eta etxebizitza-eskubidea lehenestea. Auzoak herritarrentzat izan behar dira lehenik, eta ez soilik bisitarientzat.
La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio A1.2 · Ordinaria (Modelo D) 2026 · Problema 7 · Extraordinaria (Modelo D) 2025 ›
Más ejercicios de Iruzkin kritikoa eta idazlana
- Ejercicio 3. Atala · Extraordinaria (Modelo A) 2026
- Ejercicio A1.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2026
- Ejercicio 3. ATALA · Ordinaria (Modelo A) 2026
- Ejercicio A1.2 · Ordinaria (Modelo D) 2026
- Problema 7 · Extraordinaria (Modelo D) 2025
- Ejercicio 3. ATALA · Ordinaria (Modelo A) 2025
- Problema 7 · Ordinaria (Modelo D) 2025
- Ejercicio A3.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio B3.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio A3.1 · Ordinaria (Modelo A) 2024