Ejercicio 3. ATALA · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo A) 2025

Tema: Iruzkin kritikoa eta idazlana · Del examen Ordinaria (2025)

Enunciado

KALEKO AFARI SOLIDARIOAK, AUZOLANA ETA ELKARTASUNA

Kaleko Afari Solidarioak herri ekimenak afaria eskaintzen die, egunero, kalean bizi diren hainbat pertsonari.

Donostiako Alde Zaharrean hasi ziren laguntza hau ematen, pandemia garaian, eta egun Egia eta Amara auzoetan

ere elkartzen dira.

Auzolana eta elkartasuna bizirik daudela erakusten du Kaleko Afari Solidarioak herri mugimenduak. Duela

5 hiru urte inguru abiatu zen, auzotar talde txiki bat kale gorrian zeuden pertsonei laguntza eskaintzeko antolatzen hasi

zenean. Hainbat lagunek Donostiako Konstituzio plazan lo egiten zutela ohartuta, gauero afaria ematen hasi

zitzaizkien egoera hori samurtu nahian. Harrezkero, egunero biltzen dira plaza horretan, jaiegunetan nahiz

lanegunetan, eguraldia edozein dela ere. Ez dute egun bakar batean ere hutsik egin.

Pixkanaka, boluntario kopurua hazi egin da, eta orain 100 inguru dira. Gainera, azken bi urteetan, ekimena

10 Egia eta Amara Berri auzoetara zabaldu da. Otorduak 1 kozinatzeak, prestatzeak eta banatzeak eskatzen dituen lana,

denbora eta dirua ez dira nolanahikoak. Hori gutxi balitz bezala, ahalegin eta inbertsio hori erakunde publikoen

inolako laguntzarik gabe eraman dute aurrera. Joan den urtearen amaieran eskaini zuten prentsaurrekoan azaldu

zutenez, ordura arte, guztira, 67.000 afari eman, 134.000 euro gastatu eta 14.000 ordu egin zuten lan, gutxi

gorabehera.

15 Banaketari dagokionez, Egiako afarien prestaketa Gros auzoko Marruma elkartean egiten dute arratsaldero.

Pertsona bakoitzaren errazioa prestatzen dute: eguneko janaria, ogia, postrea, ahozapia 2 eta mahai tresnak.

Iluntzean, 20:30ak aldera Kalkutako Teresa plazako trenbide azpira hurbiltzen direnerako, kalean bizi diren pertsonak

zain izaten dituzte, eta ilara berehala osatzen dute afaria jasotzeko. Haiekin sortzen diren harreman motak

askotarikoak dira. Hala ere, ez da ohikoena, kalean bizi den jendeak soinean daraman estigma ez baita nolanahikoa.

20 Alde batetik, kalean nahi dutelako daudelako ideia oso zabalduta dago, aterpeei 3 uko egiten dietela, alegia.

Egoera lazgarri 4 honek guztiak ez ezik, proiektuaren izaerak ere hausnarketarako bidea ematen du. Izan ere,

boluntarioen jarduna karitatea dela pentsa dezake batek baino gehiagok, hau da, hierarkiaren arabera ematen den

limosna modukoa. Ekimeneko kideek argi dute parekotasunean oinarrituriko laguntza eskaintzen dutela, berez

gizarteak erakunde publikoen bidez egin beharko lukeena.

Aizu aldizkaria, 2023ko martxoa (moldatua)

(1) Otordu: gosari, bazkari, askari edo afari; (2) ahozapi: servilleta; (3) aterpe: albergue; (4) lazgarri: izugarri, ikaragarri, oso gogor.

3. ATALA

3.1.

Idatzi testuari edota gaiari buruz gutxienez 150 hitz. (4 puntu)

Hitz kopurua: / 150 gutxienez

Enunciado: Ejercicio 3. ATALA · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo A) 2025

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

3.1.- Idatzi testuari edota gaiari buruz gutxienez 150 hitz. (4 puntu)

Solución: Adibidezko idazlana: Elkartasuna eta erakundeen ardura Azken urteotan, gero eta sarriago ikusten ditugu gure hirietako kaleetan baliabiderik gabe eta egoera larrian bizi diren pertsonak. Testuan aipatzen den bezala, Kaleko Afari Solidarioak bezalako egitasmo herrikoiek funtsezko lana egiten dute premia larrian daudenei laguntzeko. Auzolana eta elkartasuna balio miresgarriak dira, gizarte enpatikoago eta gizatiarrago baten erakusgarri baitira. Gainera, testuak gogorarazten digunez, kalean bizi direnek estigma handia jasaten dute. Askok uste dute beren borondatez daudela kalean, baina errealitatea askoz konplexuagoa da: lan-galera, osasun-arazoak edo familia-hausturak dira, besteak beste, egoera horren atzean dauden arrazoiak. Horregatik, aurreiritziak gainditu eta pertsona horiekiko begirunea sustatu behar dugu. Hala ere, ezin dugu ahaztu herritarren borondatezko lanak ezin duela erakunde publikoen betebeharra ordezkatu. Janaria bermatzea eta aterpe duina eskaintzea giza eskubide oinarrizkoak dira. Administrazio publikoak baliabide nahikoak bideratu beharko lituzke inor kalean geratu ez dadin, eta bazterketa sozialari aurre egiteko egiturazko neurriak hartu beharko lituzke. Laburbilduz, boluntarioen ekarpena txalogarria eta ezinbestekoa den arren egungo larrialdietan, ezin dugu ardura herritarren bizkar soilik utzi. Justizia soziala lortzeko, gobernu eta instituzioek gizarte-babeseko politika sendoak garatu behar dituzte, pertsona guztiek bizitza duina izan dezaten.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Problema 7 · Extraordinaria (Modelo D) 2025 · Problema 7 · Ordinaria (Modelo D) 2025 ›

Más ejercicios de Iruzkin kritikoa eta idazlana