Problema 7 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2025

Tema: Iruzkin kritikoa eta idazlana · Del examen Ordinaria (2025)

Enunciado

Eraitsi ala ezer ez?

Pertsonalki, uste dut ni ere poztuko nintzatekeela Iruñeko Erorien Monumentua airean zartatzen ikusiko

banu. Hori gauza bat da, eta beste gauza bat, gainerako aukera guztiak, berez eta kategorikoki, txarrak direla

baieztatzea. Are, nonbaiten irakurri dudan bezala, sinatu berri den akordioa faxismoari aurre ez egitea dela salatzea.

Iruñeko Erorien Monumentua ez da Auschwitz. Ez da kontzentrazio esparru bat, ez da kartzela bat, ez da

5 epaitegi izandako eraikin bat. Ez da frankismoak bere praktikak garatzeko erabilitako espazio bat, ez. Faxistak —eta

haien krimenak— omentzeko eraikitako monumentu bat da. Eta garrantzitsua da azalpena, zeren eta horri helduta

ari dira hainbat lagun —eta literal diot lagun, kide eta adiskidetzat dauzkadalako asko— lehen kasuetan eraikinaren

birmoldatzea posible litzatekeela defendatzen, baina bigarrenean ez. Alegia, erabil dezakezula kartzela bat han

gertatu zena azaltzeko, baina omentze monumentu bat, ez. Eta nahiko nuke niretzako konbentzimendu bera, baina

10 tamalez, ez dut.

Zeren eta halako eraikin bati esanahi berri bat ematerik ez dagoela esatea edozer egiten duzula ere eraikin

horrek faxistak omentzen segituko duela esatea da. Bai? Sinbologia ezabatuta, kriptak eraitsita, kupula estalita,

faxistak omentzen jarraitu? Bai? Maravillas Lamberto izeneko zentro batek?

Militante antifrankisten etxeak izan dira gutako askorenak. Duintasunez iritsi zaigu borroka horren

15 transmisioa gurasoengandik. Baina, gaur egun, tamalez, belaunaldi horretakoak dira memoriaren mugimenduan

dabiltzan hamar kidetik bederatzi. Eta, hortaz, zentzuzkoa da pentsatzea, eraikina eraisteko momentuko plazera

pasatu eta gero, bizirik jarraituko duela han izan zenaren memoriak. Zer gertatzen da, ordea, gaur Iruñean jaioko den

haur horrekin? Zerk bermatuko du hogei urte barru bere hiriaren historia ezagutzea? Agian eraisketak bai, baina

interpretazio zentro bat eraikitzeak ere bai, dudarik ez.

20 Bai, esan dut, poztuko nintzatekeen monumentua eraitsi izan balitz, gustura egingo nukeen topa aitarekin.

Baina, gaur-gaurkoz, badakigu horretarako aski adostasunik ez zegoela. Eta eraitsi ala ezer ez posizioan pasatzen

dugun egun bakoitzeko, egun bat gehiago du eraikin horrek faxistak omentzeko.

Ander Perez Argote, Berria, 2024ko azaroaren 22a

IRUZKIN KRITIKOA

7.- Egin ezazu iruzkin kritikoa. (180-200 hitz inguru) [3 puntu]

Enunciado: Problema 7 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2025

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

7.- Egin ezazu iruzkin kritikoa. (180-200 hitz inguru) (3 puntu)

Solución: Ander Perez Argoteren artikuluak memoria historikoaren inguruko eztabaida konplexu eta ezinbesteko bat mahai gaineratzen du: zer egin diktadura faxistaren ikur arkitektonikoekin? Egileak planteatzen duen dilema —Erorien Monumentua eraitsi ala birsignifikatu— oso esanguratsua da gizarte osoarentzat. Alde batetik, ulergarria da eraistea eskatzen dutenen mina eta amorrua. Frankismoak eragindako biktimen oinazea kontuan hartuta, hiri baten bihotzean faxismoa goratzen duen eraikin erraldoi bat ikusteak iraingarria izaten jarraitzen du. Eraisketak haustura sinboliko argia ekarriko luke, justiziaren eta erreparazioaren seinale. Beste aldetik, ordea, autoreak arrazoi sendoa ematen du: eraikinak desagertzeak ez du berez memoria bermatzen. Izan ere, hutsune fisikoak ahanztura eragin dezake belaunaldi berrien artean. Memoriaren transmisioa kinka larrian dagoen honetan, leku horiek pedagogia politikorako espazio bihurtzea —alegia, krimen faxistak azalduko dituen interpretazio-zentro bat sortzea— tresna eraginkorragoa izan daiteke historia berriz ez errepikatzeko. Nire ustez, eraisketa fisikoa baino garrantzitsuagoa da eraisketa ideologikoa: espazioa biktimei itzultzea eta faxismoaren krudelkeria salatzeko tresna bihurtzea.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio 3. ATALA · Ordinaria (Modelo A) 2025 · Ejercicio A3.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2024 ›

Más ejercicios de Iruzkin kritikoa eta idazlana