Problema 7 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2025
Tema: Iruzkin kritikoa eta idazlana · Del examen Extraordinaria (2025)
Enunciado
Justizia klimatikoa
Inork ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiok paira
dezagun: zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfeziorik ez zidaten eragin Los
Angeleseko suteek, baina justizia sentimendu bat, haatik, bai. Amamaren “pobre ala aberats, hiltzeko garaian denak
berdinak gara” erranaz oroitu nintzen. Noizbait baieztapen berarekin hitz egin nahiko nuke klima aldaketaz ere: etorri
5 behar badu etor dadila denontzat.
Suak kiskali zituen Hidden Hills, Pacific Palisades, Beverly Hills... Ultra-aberatsen mundu itxi eta mugatura
sartu zitzaien sua. Milioiak ketan, eta suhiltzaile konpainia pribatuei deika aberatsak. “Pacific Palisadeseko etxea
babesteko suhiltzaile pribatuak badauzka norbaitek? Behar gorrian gaude, inguruko etxe guztiak kiskaltzen ari dira.
Edozein prezio ordaintzeko prest. Milesker” mezua zabaldu zuen ultra-aberats batek, desesperazioz, munduko
10 aberatsena den Elon Musken sare sozialean. Dirua trukean, norbere interesen alde. Beti. Aberatsen gaitza.
1.300 milioi herritarren heina kontsumitzen dute munduko 50 aberatsenek. 50 horiek bezainbat
kontsumituko bagenu guztiok, orduan, bi egunetan gaindituko genuke karbono-aurrekontua –beroketa maila
bizigarrian mantentzeko, gizateriak isuri dezakeen karbono kantitatea–. Bi egun. Herritar ohiko batek 834 urte
beharko lituzke Elon Musken urte bakarreko kutsadura eragiteko –5.437 urte pobre batek–. Oxfam-en datuak dira.
15 Suak berdin-berdin kiskali zituen, duela hilabete, Mayotteko txabola-auzoak. Paradisukoa izanik ere, irla
hartan ez dute enegarren etxebizitzarik aberatsek. Mayotten, %77 dira pobreziaren langaren pean. Aterpeen %38
txabolak dira. Bertako herritarren herena papergabea da. Miseria hori Frantziako Estatuaren zigilupean, 1841ean
kolonizatu zituelako. Aurreko abenduko zikloiak zenbat hil zituen ez dakigu eta ez dugu sekulan jakinen. Berdin
zaigulako. “Milaka” edo “dozenaka mila” direla badakigu, baina ofizialki “39” dira. 39 horiek, erroldatuak izanen ziren,
20 frantziar herritartasunekoak. Besteak papergabeak, baliogabeak.
Horregatik justizia (klimatikoaren) usaina hartu diet Los Angeleseko suteei.
Jenofa Berhokoirigoin, Argia, 2025eko urtarrilaren 13a
7.- Egin ezazu iruzkin kritikoa testuaren gaiari buruz (180-200 hitz inguru). [3 puntu]

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
7.- Egin ezazu iruzkin kritikoa. (180-200 hitz inguru)
Solución: Erantzun irekia. Iruzkin kritiko pertsonal eta arrazoitua garatu behar da, klima-larrialdiaren eta klase-desberdintasunaren auziari helduz (adibidez: justizia klimatikoaren kontzeptua, aberatsenen erantzukizuna eta inpunitatea, neurri kolektiboen beharra eta ahulenen babesa).
La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio 3. ATALA · Extraordinaria (Modelo A) 2025 · Ejercicio 3. ATALA · Ordinaria (Modelo A) 2025 ›
Más ejercicios de Iruzkin kritikoa eta idazlana
- Ejercicio 3. Atala · Extraordinaria (Modelo A) 2026
- Ejercicio A1.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2026
- Ejercicio 3. ATALA · Ordinaria (Modelo A) 2026
- Ejercicio A1.2 · Ordinaria (Modelo D) 2026
- Ejercicio 3. ATALA · Extraordinaria (Modelo A) 2025
- Ejercicio 3. ATALA · Ordinaria (Modelo A) 2025
- Problema 7 · Ordinaria (Modelo D) 2025
- Ejercicio A3.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio B3.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio A3.1 · Ordinaria (Modelo A) 2024