Ejercicio 3. ATALA · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo A) 2026

Tema: Iruzkin kritikoa eta idazlana · Del examen Ordinaria (2026)

Enunciado

ZAINDU ZURE GILTZA DIGITALAK

‘Smishing’, ‘phishing’, ‘vishing’, ‘baiting’… Gure Internet zerbitzuen pasahitzak lapurtzen saiatzeko teknikak

ugariak izan arren, komeni da gogoan izatea gutako edozein edonon izan daitekeela halako baten biktima.

Halako lapurreten ondorioak oso ezberdinak dira batetik bestera. Gerta daiteke lapurrek gure sare sozial

bateko profilaren kontrola eskuratzea, adibidez. Edo, erabiltzaile eta pasahitz berak erabiltzen baditugu

5 beti, gure sare sozialen, posta elektronikoaren, banku elektronikoaren, laneko artxiboen eta abarren

kontrol osoa lortzea. Esan bezala, kontrol hori produktu jakin baten publizitatea egiteko aprobetxatuko

dute; edo gure lagun, kontaktu edota laneko bezeroei ere lapurtzen saiatzeko; gure artxiboak, batez ere

lanekoak, "bahitu" 1 eta haien truke dirua eskatzeko; edo, zuzenean, guk ordaindu beharko ditugun

erosketak egiteko zein gure kreditu txarteletatik edo banku kontuetatik dirua ateratzeko. Guretzat, gure

10 lagunentzat eta gure bezeroentzat arrisku handia da hau.

Lapurreta horiek ekiditeko 2 tresnarik eraginkorrena sen 3 ona da. Ongi gorde behar ditugu gure pasahitzak.

Nahiz eta hamaika bider irakurri eta entzun dugun, komeni da errepikatzea: bankuek sekula ez digute

pasahitza e-postaz edo SMS bidez eskatuko. Bestalde, zure gogoko sare sozialean ‘onegia, egia izateko’

moduko zozketa edo sariren baten berri ikusten baduzu…, zure datuak eskuratzeko amua 4 besterik ez da

15 izango, seguruenik.

Gure pasahitzekin ere komeni da zuhur 5 jokatzea. Lehenengo eta behin, ezer egin baino lehen, pentsatu

apur bat eta sekula 6 ez erabili ‘abcde’, ‘qwertyuiop’, ‘12345’ eta antzeko pasahitzak. Honezkero 7, sistema

gehienetan eskatzen digute, arrazoiz eskatu ere, gure pasahitzek letra larriak eta xeheak, zenbakiak eta

karaktere bereziak nahastea. Ongi egin den pasahitz bat ez da erraz pirateatzen.

20 Zerbitzu bakoitzean pasahitz ezberdina erabiltzea ere komeni da. Aholku gisa, pasahitzak baino hobeto,

‘pasaesaldiak’ erabil ditzakezu, zailagoak direlako asmatzen, eta errazagoak gogoratzen. Baina esaldia

erabiliz gero ere, izan dadila ezberdina zerbitzu batetik bestera, zerbitzutik zerbitzura.

Azkenean, kontua erraza da: etxeko giltzak ez galtzeko kontuz ibiltzen garen moduan, gure giltza digitalak

ere behar bezala zaindu behar ditugu, hori egin ezean gure segurtasun digitala arriskuan egon baitaiteke.

25 Aizu! aldizkari digitala, 2022/11/22 (MOLDATUA)

(1) bahitu: secuestrar. (2) ekiditeko: para evitar. (3) sen: buen sentido; sen ona: sentido común. (4) amua: anzuelo. (5) zuhur: prudentemente, juiciosamente, sensatamente. (6) sekula: nunca; sekula ez: nunca. (7) Honezkero: Ya (en la actualidad), para este momento.

• 3. ATALA

Idatzi testuari edota gaiari buruz gutxienez 150 hitz. (4 puntu)

Hauek hartuko dira kontuan zuzentzeko orduan: enuntziatuan eskatutakoarekiko egokitasuna, koherentzia, kohesioa, zuzentasun gramatikal, lexiko eta ortografikoa, eta baita aurkezpena ere.

Enunciado: Ejercicio 3. ATALA · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo A) 2026

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

Idatzi testuari edota gaiari buruz gutxienez 150 hitz.

Solución: Gaur egungo gizartean, gure bizitzaren zati handi bat mundu digitalean garatzen da: bertan egiten ditugu erosketak, lagunekin hitz egiten dugu eta bankuko kontuak kudeatzen ditugu. Horregatik guztiagatik, gure segurtasun digitala zaintzea ezinbesteko lehentasuna bihurtu da. Testuan aipatzen den bezala, ziberkriminalek gero eta tranpa sofistikatuagoak erabiltzen dituzte gure datu pertsonalak lapurtzeko; hala nola, phishing edo smishing teknikak. Arrisku horiek saihesteko, neurri erraz batzuk hartzea nahikoa izan daiteke. Lehenik eta behin, pasahitz luzeak eta konplexuak sortu behar ditugu, hizkiak, zenbakiak eta ikur bereziak nahastuz. Gainera, zerbitzu bakoitzerako gako desberdin bat erabiltzea gomendagarria da; izan ere, pasahitz bera leku guztietan erabiliz gero, kontu bakar baten kontrola galtzeak beste guztiak arrisku larrian jarriko lituzke. Era berean, sare sozialetan agertzen diren sari edo zozketa onegiei ere ez diegu kasurik egin behar. Azkenik, ezin dugu inoiz ahaztu bankuek zein erakunde ofizialek ez digutela sekula pasahitzik eskatuko mezu bidez. Laburbilduz, etxeko atea giltzaz ondo ixten dugun modu berean, gure giltza digitalak ere arduraz eta zentzuz erabili behar ditugu gure intimitatea babesteko.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio A1.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2026 · Ejercicio A1.2 · Ordinaria (Modelo D) 2026 ›

Más ejercicios de Iruzkin kritikoa eta idazlana