Ejercicio A2.1.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2026
Tema: Deklinabidea: hitzen kasua eta numeroa · Del examen Extraordinaria (2026)
Enunciado
Zaurgarri
Amesgaizto bat izan dut. Kontatu eta gogoratu nahi ez den horietakoa. Asko maite dudan
norbaiti zerbait oso latza gertatzen zitzaion. Arindua sentitu dut esnatzean, dena amets bat baino
ez zela konturatzean. Ametsak gure zaurgarritasunaz ohartarazi dit. Nahikoa da minutu batzuetan
arnasarik hartu ezin izatea, nahikoa da gure barneko zelulak jolasean hastea, nahikoa da zer edan
5 edo janik ez izatea, nahikoa da kolpe latz bat… Batek pentsa dezake ezin dela horrela bizi,
etengabe pentsatuz uneren batean zerbait larria gerta dakizukeela. Baina ondo dator noizean
behin horretaz pentsatzea, ez beldurrak gure egunerokoa geldiarazteko, baizik eta bizitako egun
bakoitza garaipen baten modura sentitu ahal izateko. Eta horrez gain, bizi garen lekuaren arabera,
zaurgarriago izan gaitezkeela gogoratzeko.
10 Hala, gure zaurgarritasuna buruan, egunkarian irakurri dut Gazako emakumeei buruzko
erreportaje bat. Hilekoa nola bizi duten deskribatzen du. Ur garbirik, xaboirik, konpresarik eta
pribatutasunik gabe, askok hilekoa antsietate eta isolamendu iturri gisa deskribatzen du. Nazio
Batuen arabera, 700.000 emakume eta neska inguruk du hilekoa Gazan, bonbardaketen artean
bizi dira haietako asko, errefuxiatuen kanpaleku zikin eta jendez gainezka daudenetan gehienak.
15 Gosea eta indarkeria inposatzeaz gain, gudak pribatutasuna eta duintasuna lapurtu die.
Bizitzaren odola heriotzaren odolarekin nahasi du gudak eta hileroko ohiko ekintza bat amesgaizto
bihurtu du. Erreportajean neska batek dio hilekoa duen bakoitzean mutiko izatea desiratzen duela.
Gudetan ere, emakume eta neskatoek jasaten dituzte egoera latzenak.
Amesgaizto bat izan dut. Arindua sentitu dut esnatzean, dena amets bat baino ez zela
20 konturatzean. Munduko leku askotan, baina, amesgaiztoa ez da amets, errealitatea baizik, eta
inoiz ez da heltzen esnatzeko unea. Kasu hauetan mundua baita esnatu behar dena. Gu esnatu
ahala, atera ahal izango direlako besteak bizi dituzten amesgaiztoetatik.
Karmele Jaio, Diario de Noticias Navarra, 2025/08/16
A2.1.1 Eman testuko hitz hauen kasua eta numeroa, eta zehaztu falta diren numeroak [1,5 puntu]:
1.
ametsak (3. lerroan)
2.
errefuxiatuen (14. lerroan)
3.
odolarekin (16. lerroan)
4.
gudetan (18. lerroan)
5.
amesgaiztoetatik (22. lerroan)

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
ametsak (3) - Kasua:
Solución: Ergatiboa
ametsak (3) - Testuko numeroa:
Solución: Singularra
ametsak (3) - Falta diren numeroak:
Solución: ametsek (mugagabea) / ametsek (plurala)
errefuxiatuen (14) - Kasua:
Solución: Genitiboa
errefuxiatuen (14) - Testuko numeroa:
Solución: Plurala
errefuxiatuen (14) - Falta diren numeroak:
Solución: errefuxiaturen (mugagabea) / errefuxiatuaren (singularra)
odolarekin (16) - Kasua:
Solución: Soziatiboa
odolarekin (16) - Testuko numeroa:
Solución: Singularra
Las soluciones de los 7 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio 1. Atala - 1 · Extraordinaria (Modelo A) 2026 · Ejercicio 1. ATALA - 1 · Ordinaria (Modelo A) 2026 ›
Más ejercicios de Deklinabidea: hitzen kasua eta numeroa
- Ejercicio 1. Atala - 1 · Extraordinaria (Modelo A) 2026
- Ejercicio 1. ATALA - 1 · Ordinaria (Modelo A) 2026
- Ejercicio A2.1.1 · Ordinaria (Modelo D) 2026
- Ejercicio 1.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2025
- Problema 3 · Extraordinaria (Modelo D) 2025
- Ejercicio 1.1 · Ordinaria (Modelo A) 2025
- Problema 3 · Ordinaria (Modelo D) 2025
- Ejercicio A1.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio B1.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio A1.1 · Ordinaria (Modelo A) 2024