Ejercicio B2.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo A) 2024
Tema: Testuaren ulermena eta ulermen zehatza · Del examen Ordinaria (2024)
Enunciado
IBILGAILU ELEKTRIKOAK, ETORKIZUNEKO GARRAIOA
1 Ibilgailu elektrikoek indarra hartu dute azken urteotan. Sortu, XIX. mendean sortu ziren, baina XXI. mendera
arte motordun ibilgailuetan gasolina eta gasolioa izan dira nagusi. Orain, ordea, ibilgailu elektrikoen erabilera
areagotu egin da; batetik, erregaien prezioa igo egin delako, eta, bestetik, ingurumena babestu nahi delako.
Lau gurpileko ibilgailuetan hazkundea 1 sumatu da; hala ere, bi gurpilekoetan ez da gutxiago izan: bizikletak
5 edo patineteak, esate baterako, asko ugaritu dira. Batez ere hiriburuetan antzeman da igoera hori, eta eskaera
ikusirik, Donostian, Bilbon eta Iruñean bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoak martxan dira aspalditik.
Bizikleta elektrikoei esker, hiriko edozein txokotara irits daitezke hiritarrak. Hala dio Josu Nabarnizek,
bizikletaz lanera joaten den donostiarrak: “Nahiz eta erabiltzailea adinekoa izan eta egoera fisikoa ona ez izan,
bizikleta elektrikoarekin urrutien dauden auzoetara eta leku aldapatsuetara iristeko gai da edonor. Hain justu,
10 aldapak gora saihesteko 2 erabiltzen da gehien bizikleta elektrikoa”.
“Nik, esaterako –jarraitu du Nabarnizek–, bizikleta Groseko geltokian hartzen dut, Katalunia plazan dagoen
geltokian. Handik Antiguora etortzen naiz, bidegorria erabiliz. Kontxatik etortzea atsegin dut, pasealeku ederra
da lanera joan zein bueltatzeko. DBizi 3 zerbitzua niretzat oso erosoa da; izan ere, ez dut autobusaren ordutegiaz
edota autoa aparkatzeaz arduratu behar. Gainera, hiritar guztiek dute geltokiren bat etxetik gertu”.
15 Bizikleta elektrikoaren erabilera batez ere hirietan antzeman da, baina ibilgailu elektrikoen areagotzea
orokorra da. Klima-aldaketak erakutsi du etorkizuneko mugikortasuna 4 ibilgailu elektrikoen bidetik datorrela.
Energia % 100 berriztagarria 5 da, CO2 isurpenik 6 gabe eta zaratarik gabe. Ibilgailu elektrikoak kargatzea, gainera,
gasolioa botatzea baino merkeagoa da, eta mantenu aldetik behar gutxiago dituzte.
Etorkizuna hortik datorrela ikusita, sektorea oso azkar ari da aurrera egiten. Ibilgailu elektrikoen autonomia
20 gero eta handiagoa da, eta kargaguneen sarea gero eta hedatuago dago.
HABE Ikasbil aldizkari digitala, 2020/11/2 (MOLDATUA)
(1) hazkundea: crecimiento. (2) saihesteko: para evitar. (3) Dbizi: servicio público de bicicletas de Donostia. (4) mugikortasuna: movilidad. (5) berriztagarri: renovable. (6) isurpen: emisión.
B2.1. Testuaren ulermena. Zergatik ugaritu da ibilgailu elektrikoen erabilera? (1 puntu)

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
B2.1. Testuaren ulermena. Zergatik ugaritu da ibilgailu elektrikoen erabilera?
Solución: Bi arrazoi nagusi aipatzen dira testuan: batetik, erregaien prezioa igo egin delako (gasolina eta gasolioa garestitu direlako), eta, bestetik, ingurumena babestu nahi delako (klima-aldaketari aurre egiteko, CO2 isurpenik gabe eta zaratarik gabe mugitzeko).
La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio A2.3 · Ordinaria (Modelo A) 2024 · Ejercicio B2.2 · Ordinaria (Modelo A) 2024 ›
Más ejercicios de Testuaren ulermena eta ulermen zehatza
- Ejercicio B2.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio B2.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio A2.1 · Ordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio A2.2 · Ordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio A2.3 · Ordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio B2.2 · Ordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio B2.3 · Ordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio A2.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio A2.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio A2.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2023