Ejercicio B1.3 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo A) 2024
Tema: Esaldiak berridaztea: mendeko perpausak eta egiturak · Del examen Extraordinaria (2024)
Enunciado
B Aukera
ESKUPEKORIK EMATEN DUGU?
1 Bidaiatzen dugunean, bisitatuko dugun herrialdeko ohiturak zein diren jakitea komeni zaigu; batez ere,
hanka hondoraino ez sartzeko. Horren adibide garbia da eskupekoa edo propina: zein herrialdetan ematen da?
Zenbat diru utzi behar dugu?
Pixka bat begiratuz gero, konturatuko gara leku batetik bestera alde handia dagoela eskupekoa emateko
5 ohituraren inguruan. Herrialde batzuetan derrigorrezkoa 1 da eta zerbitzariek soldata osatzen 2 dute
jasotakoarekin; beste batzuetan, jaso dugun zerbitzuaren arabera geuk erabakiko dugu zenbat eman edo ez
ematea ere; azkenik, bada propina ematea gaizki ikusita dagoen herrialderik ere.
Ameriketako Estatu Batuen kasuan, adibidez, film askotan ikusi dugu jatetxeetan edo tabernetan
zerbitzariari eskupekoa eman behar zaiola. Bezeroak barran edo mahaian eserita zerbait hartu, zerbitzua ona
10 edo txarra izan, gastatutakoaren % 15 eta % 20 artean utzi behar izaten du propina gisa, langileak bere soldata
osatzeko.
Hala ere, txanpon honek badu beste aldea: Txinan, Paraguain edo Japonian gaizki ikusia dago propina
uztea. Langilearentzat umiliazioa izan daiteke, gutxietsita 3 senti daiteke, irabazten duen soldatarekin nahikoa
izango ez balu bezala. Beraz, nahikoa dute irabazten duten soldatarekin.
15 Lidia Irazabalbeitia zerbitzariak badu eskarmentua gai horretan. Hamahiru urte daramatza Donostiako
Txola taberna-jatetxean lanean, eta aurretik beste hiru tabernatan ere egin du lan. Guztira hogeita hamabi urte
daramatza lanbidean: “Duela hogei urte eskupeko handiagoak ematen zituzten bezeroek. Orain ere hasita daude
ematen (krisi-garaian ez baitzuten ia ezer uzten), baina lehen baino gutxiago”. Lidiaren iritziz, desagertu egingo
da eskupekoa emateko ohitura: “Gaurko gazteek ez dute ematen, agian dirurik ez dutelako. Ohitu ez direnez, nik
20 uste dut helduagoak 4 direnean ere ez dutela emango, galdu egingo dela”.
HABE Ikasbil aldizkari digitala, 2019/05/08 (MOLDATUA)
(1) derrigorrezko: obligatorio. osatu: completar. (3) gutxietsita: menospreciado/-a. (3) heldu: adulto/-a.
B1.3.- Berridatzi esaldi hauek esanahia aldatu gabe eta parentesi arteko egiturak erabiliz: [1 puntu]
a)
"ez sartzeko" (2)
b)
"jaso dugun" (6)
c)
"langileak bere soldata osatzeko." (10-11)
d)
"krisi-garaian ez baitzuten ia ezer uzten" (18)
e)
"dirurik ez dutelako" (19)

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
"ez sartzeko" (2) (________-tzearren)
Solución: ez sartzearren
"jaso dugun" (6) (________-tako)
Solución: jasotako
"langileak bere soldata osatzeko." (10-11) (________-tzekotan)
Solución: langileak bere soldata osatzekotan / osatzekotan
Las soluciones de los 2 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio A1.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2024 · Ejercicio A1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2024 ›
Más ejercicios de Esaldiak berridaztea: mendeko perpausak eta egiturak
- Ejercicio 1.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2025
- Problema 2 · Extraordinaria (Modelo D) 2025
- Ejercicio 1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2025
- Problema 2 · Ordinaria (Modelo D) 2025
- Ejercicio A1.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio A1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio B1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio A1.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio B1.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio A1.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2023