Problema 2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2025
Tema: Esaldiak berridaztea: mendeko perpausak eta egiturak · Del examen Ordinaria (2025)
Enunciado
Eraitsi ala ezer ez?
Pertsonalki, uste dut ni ere poztuko nintzatekeela Iruñeko Erorien Monumentua airean zartatzen ikusiko
banu. Hori gauza bat da, eta beste gauza bat, gainerako aukera guztiak, berez eta kategorikoki, txarrak direla
baieztatzea. Are, nonbaiten irakurri dudan bezala, sinatu berri den akordioa faxismoari aurre ez egitea dela salatzea.
Iruñeko Erorien Monumentua ez da Auschwitz. Ez da kontzentrazio esparru bat, ez da kartzela bat, ez da
5 epaitegi izandako eraikin bat. Ez da frankismoak bere praktikak garatzeko erabilitako espazio bat, ez. Faxistak —eta
haien krimenak— omentzeko eraikitako monumentu bat da. Eta garrantzitsua da azalpena, zeren eta horri helduta
ari dira hainbat lagun —eta literal diot lagun, kide eta adiskidetzat dauzkadalako asko— lehen kasuetan eraikinaren
birmoldatzea posible litzatekeela defendatzen, baina bigarrenean ez. Alegia, erabil dezakezula kartzela bat han
gertatu zena azaltzeko, baina omentze monumentu bat, ez. Eta nahiko nuke niretzako konbentzimendu bera, baina
10 tamalez, ez dut.
Zeren eta halako eraikin bati esanahi berri bat ematerik ez dagoela esatea edozer egiten duzula ere eraikin
horrek faxistak omentzen segituko duela esatea da. Bai? Sinbologia ezabatuta, kriptak eraitsita, kupula estalita,
faxistak omentzen jarraitu? Bai? Maravillas Lamberto izeneko zentro batek?
Militante antifrankisten etxeak izan dira gutako askorenak. Duintasunez iritsi zaigu borroka horren
15 transmisioa gurasoengandik. Baina, gaur egun, tamalez, belaunaldi horretakoak dira memoriaren mugimenduan
dabiltzan hamar kidetik bederatzi. Eta, hortaz, zentzuzkoa da pentsatzea, eraikina eraisteko momentuko plazera
pasatu eta gero, bizirik jarraituko duela han izan zenaren memoriak. Zer gertatzen da, ordea, gaur Iruñean jaioko den
haur horrekin? Zerk bermatuko du hogei urte barru bere hiriaren historia ezagutzea? Agian eraisketak bai, baina
interpretazio zentro bat eraikitzeak ere bai, dudarik ez.
20 Bai, esan dut, poztuko nintzatekeen monumentua eraitsi izan balitz, gustura egingo nukeen topa aitarekin.
Baina, gaur-gaurkoz, badakigu horretarako aski adostasunik ez zegoela. Eta eraitsi ala ezer ez posizioan pasatzen
dugun egun bakoitzeko, egun bat gehiago du eraikin horrek faxistak omentzeko.
Ander Perez Argote, Berria, 2024ko azaroaren 22a
2.- Berridatzi azpimarratutako esaldi zatia, testuko esanahiari lotuz: [1 puntu]
a)
... irakurri dudan bezala,... (3. lerroa)
b)
... eraikitako... (6. lerroa) [«Faxistak omentzeko eraikitako monumentu bat da.»]
c)
... adiskidetzat dauzkadalako... (7. lerroa)
d)
... monumentua eraitsi izan balitz,... (20. lerroa)

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
a) ...irakurri dudan bezala, ... (3)
Solución: irakurri dudanez / irakurri dudan moduan / irakurri dudan legez
b) ...eraikitako... (6)
Solución: eraiki duten / eraiki zuten / eraiki den
Las soluciones de los 2 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio 1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2025 · Ejercicio A1.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2024 ›
Más ejercicios de Esaldiak berridaztea: mendeko perpausak eta egiturak
- Ejercicio 1. Atala - 3 · Extraordinaria (Modelo A) 2026
- Ejercicio 1. ATALA - 3 · Ordinaria (Modelo A) 2026
- Ejercicio 1.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2025
- Problema 2 · Extraordinaria (Modelo D) 2025
- Ejercicio 1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2025
- Ejercicio A1.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio B1.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio A1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio B1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio A1.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2023