Problema 2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2025
Tema: Esaldiak berridaztea: mendeko perpausak eta egiturak · Del examen Extraordinaria (2025)
Enunciado
Justizia klimatikoa
Inork ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiok paira
dezagun: zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfeziorik ez zidaten eragin Los
Angeleseko suteek, baina justizia sentimendu bat, haatik, bai. Amamaren “pobre ala aberats, hiltzeko garaian denak
berdinak gara” erranaz oroitu nintzen. Noizbait baieztapen berarekin hitz egin nahiko nuke klima aldaketaz ere: etorri
5 behar badu etor dadila denontzat.
Suak kiskali zituen Hidden Hills, Pacific Palisades, Beverly Hills... Ultra-aberatsen mundu itxi eta mugatura
sartu zitzaien sua. Milioiak ketan, eta suhiltzaile konpainia pribatuei deika aberatsak. “Pacific Palisadeseko etxea
babesteko suhiltzaile pribatuak badauzka norbaitek? Behar gorrian gaude, inguruko etxe guztiak kiskaltzen ari dira.
Edozein prezio ordaintzeko prest. Milesker” mezua zabaldu zuen ultra-aberats batek, desesperazioz, munduko
10 aberatsena den Elon Musken sare sozialean. Dirua trukean, norbere interesen alde. Beti. Aberatsen gaitza.
1.300 milioi herritarren heina kontsumitzen dute munduko 50 aberatsenek. 50 horiek bezainbat
kontsumituko bagenu guztiok, orduan, bi egunetan gaindituko genuke karbono-aurrekontua –beroketa maila
bizigarrian mantentzeko, gizateriak isuri dezakeen karbono kantitatea–. Bi egun. Herritar ohiko batek 834 urte
beharko lituzke Elon Musken urte bakarreko kutsadura eragiteko –5.437 urte pobre batek–. Oxfam-en datuak dira.
15 Suak berdin-berdin kiskali zituen, duela hilabete, Mayotteko txabola-auzoak. Paradisukoa izanik ere, irla
hartan ez dute enegarren etxebizitzarik aberatsek. Mayotten, %77 dira pobreziaren langaren pean. Aterpeen %38
txabolak dira. Bertako herritarren herena papergabea da. Miseria hori Frantziako Estatuaren zigilupean, 1841ean
kolonizatu zituelako. Aurreko abenduko zikloiak zenbat hil zituen ez dakigu eta ez dugu sekulan jakinen. Berdin
zaigulako. “Milaka” edo “dozenaka mila” direla badakigu, baina ofizialki “39” dira. 39 horiek, erroldatuak izanen ziren,
20 frantziar herritartasunekoak. Besteak papergabeak, baliogabeak.
Horregatik justizia (klimatikoaren) usaina hartu diet Los Angeleseko suteei.
Jenofa Berhokoirigoin, Argia, 2025eko urtarrilaren 13a
2.- Berridatzi azpimarratutako lau esaldi zati, testuko esanahiari lotuz (puntu 1):
a)
... aldaketak bideratu ezean,... (1)
b)
"Pacific Palisadeseko etxea babesteko..." (7)
c)
Paradisukoa izanik ere,... (15)
d)
... 1841ean kolonizatu zituelako. (17-18)

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
a) ... aldaketak bideratu ezean, ... (1)
Solución: aldaketak bideratzen ez badira / aldaketak bideratzen ez baditugu
b) "Pacific Palisadeseko etxea babesteko..." (7)
Solución: Pacific Palisadeseko etxea babes dadin / Pacific Palisadeseko etxea babestearren / Pacific Palisadeseko etxea babesteko asmoz
Las soluciones de los 2 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio 1.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2025 · Ejercicio 1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2025 ›
Más ejercicios de Esaldiak berridaztea: mendeko perpausak eta egiturak
- Ejercicio 1. Atala - 3 · Extraordinaria (Modelo A) 2026
- Ejercicio 1. ATALA - 3 · Ordinaria (Modelo A) 2026
- Ejercicio 1.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2025
- Ejercicio 1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2025
- Problema 2 · Ordinaria (Modelo D) 2025
- Ejercicio A1.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio B1.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio A1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio B1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio A1.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2023