Ejercicio A.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Extraordinaria 2026

Tema: Tema y resumen · Del examen Extraordinaria (2026)

Enunciado

Ez

Asko kostatzen zait ez esatea. Laneko proposamenen bat iristen zaidan aldiro, baietz esaten dut. Dena onartzen dut ezetz esaten ez dakidalako eta gero larri ibiltzen naiz denera iristeko. Estresa, frustrazioa eta nekea eragiten dizkit ezetz esan ezinak, eta, hala eta guztiz ere, baietz esaten jarraitzen dut. Eta bizitza pertsonalean, berdin: “Ez esaten badiot, lagun hori txarto sentituko da”. “Amari ezezkoa ematen badiot, neurekoia naizela pentsatuko du”. Eta, hala, egin nahi edo egin ezin ditudan gauzak egin behar izaten ditut.

Beste batzuei ez zaie ezer kostatzen ezetz esatea, eta etxean ikusten dut hori. Asko eskatzekoa da gure semea, eta gehienetan senarrak ez esaten dio. Nik, aldiz, gauza batzuei ezetz esaten diet, baina beste gauza batzuekin negoziatu egiten dut: “Lagun horren etxera lotara bazoaz, nagusia zarelako da, eta nagusiek logela garbitzen dute. Logela garbitu eta gero, emango dizugu baimena lagunaren etxera joateko”. “Nik ez dizut nahi duzun jostailu hori erosiko, baina zeure dirua daukazu itsulapikoan eta horrekin eros dezakezu. Erabaki behar duzuna da ea merezi dizun diru hori jostailu horretan gastatzeak”. Ez naiz dena baimentzen duten ama horietakoa, nik ere jartzen ditut mugak, baina ez zait gustatzen denari ezetz esatea. Batez ere, semeak ez hori jasotzeko arrazoirik eman ez badu.

Ez ditut ezezko asko jaso bizitzan. Baten bat bai, eta onartu dut, baina ez dut gogoratzen ez traumatikorik. Beraz, ez dakit nondik datorkidan ezetz esateko zailtasun hori. Chat GPTri galdetzea erabaki dut, eta hona hemen haren erantzuna: “Ez dituzu besteak mindu nahi, errudun sentitzen zara ezetz esaten; dena hain ondo egin nahi duzunez, ezetza porrotarekin lotzen duzu”. Adimen artifiziala izateko, erantzun ona eman dit.

Amaia Uribe

7K

(moldatua)

A.2. GAIA ETA LABURPENA (1,5 puntu)

Testuingurua

Lagun artean eztabaidan ari zinetela, lagun bat heldu da zuengana: eztabaidagai duzuen testua ez duela ezagutzen esan dizu, eta zeri buruzkoa den azaltzeko eskatu.

A.2.1

Adieraz ezazu, zure hitzekin eta gehienez ere esaldi batean, zein den irakurritako testuaren gaia. (0,5 puntu)

A.2.2

Egin ezazu “Ez” testuaren laburpena ( gehienez 60 hitz). (1 puntu)

Enunciado: Ejercicio A.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Extraordinaria 2026

Solución

Según los criterios oficiales de corrección

A.2.1 Adieraz ezazu, zure hitzekin eta gehienez ere esaldi batean, zein den irakurritako testuaren gaia. (0,5 puntu)

Solución: Ezetz esateko nekeak / Ezetza emateko ezintasuna...

A.2.2 Egin ezazu “Ez” testuaren laburpena (gehienez 60 hitz). (1 puntu)

Solución: Idazleak ezetz esateko dituen zailtasunak azaltzen ditu, horrek lanean zein bizitza pertsonalean estresa eta nekea sortzen baitizkio. Etxean ingurukoek ezetz erraz esaten dutela ikusita eta arrazoi argirik aurkitzen ez duenez, Adimen Artifizialari galdetu dio, eta honek erru-sentimenduarekin eta perfekzionismoarekin lotu du arazoa.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

Ejercicio A.2 · Ordinaria 2026 ›

Más ejercicios de Tema y resumen