Ejercicio A.2.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Extraordinaria 2024

Tema: Tema y resumen · Del examen Extraordinaria (2024)

Enunciado

EGIN KONTU

Arreta eman dit. Goizeko hamaika eta erdiak aldera lantokitik atera naiz korrika txikian. Arreta eman dit. Lantokitik gertu dagoen institutu aurreko plaza-parkean gaztetxo-nerabe-gazteak egoten dira atsedenaldi orduan: eserita, zutik, isilik, nor bere sakelakoan poltsikoratua, ikasleren bat beste batekin hizketan, denak geldi… Arreta eman dit. Hamar bat lagun, hamazazpi bat urtekoak, neska eta mutil, baloi batekin, barre eta algara, zirkuluan, jolasean ari ziren. Bi-hiru segundo izan dira. Parera iritsi, ondotik pasa eta joan. Bi-hiru segundo. Nahikoa zertan ari ziren ondorioztatzeko. Baloiari gora kolpeka, hanka, esku, sorbalda, buru, belaun, izter, mingain, sudur. Helburua: baloiak lurra ez ukitzea. Arreta eman dit. Gorputzaren mugimenduak, ezkerreko neskaren irribarreak eta pareko mutilaren algarak. Bi-hiru segundo. Ia geratu naiz haiekin jolasean.

Beti gustatu izan zait jolastea. Gorputza jolasen arabera mugitzea. Ume nintzenean ikaragarri, nerabe garaian bereziki, gaztetan asko eta heldutasunean sekula baino gehiago. Hamalau urterekin lagun-talde erdia kafetegi-tabernetan ebaki, kafesne edo dena delakoa hartuz entretenitzen zen bitartean, baloi, pilota, makila edo dena delakoarekin jolasean aritzen nintzen ni, hemen salto eta han kolpe, horretara animatzen nuen beste lagunen batekin. Arreta ematen du. Adin batetik aurrera edonor kalean jolasean ikusteak. Arreta ematen du ohikoa ez delako. Eta ohikoa ez da, ustez eta onartzez, jolasa umeen kontua delako. Eta umeak ume izateari hiru-lau urterekin uzten dion garaiotan… Lehen haurtzaroan sekulako garrantzia ematen zaio jolasari, gero zer gertatzen den… Jolasten ere ikasi egiten da. Beste kontu askorekin bezalaxe, ordea, irakatsiz baino gehiago, erakutsiz eginez gero, beste mugimendu bat hartuko luke kaleak. Baina helduak egiten ez badu, gazteak nekez, nerabeak apenas eta haurrak erdizka.

Eta pena da. Itxurari eustetik baitator sarri kontua. Barruak eskatzen diguna beste zerbait den arren. Nik zoriontsu ikusi dut institutu atarian jolasean ari zen lagun-taldea, nahi zutena egiten.

Zalantza egin dut jolasean ari ziren gazte koadrila baten argazkiak nahikoa pisu ote duen egunkari-zutabe baterako. Izan ere, gainerakoan zer? Hain kakaztuta dago dena! Hobe sekula utziko ez bagenio hiru-lau urtetik aurrera, barre eta algara, zirkuluan, baloi batekin (edo bakoitzak nahi duenarekin. Errepikatu egingo dut, ez da despiste-akats bat: edo bakoitzak nahi duenarekin) jolasteari.

Irati Goikoetxea

El Diario Vasco

(moldatua)

A.2.2. GAIA ETA LABURPENA (2 puntu)

GAIA: Aukeratu gai egokiena honako aukera hauen artean [0,5 puntu]:

LABURPENA: Egin ezazu, labur eta testu josian, Egin kontu izeneko testuaren laburpena ( gehienez 60 hitz) [1,5 puntu]:

Enunciado: Ejercicio A.2.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Extraordinaria 2024

Solución

Según los criterios oficiales de corrección

GAIA: Aukeratu gai egokiena honako aukera hauen artean (0,5 puntu):

Solución: b) Jolasaren goresmena egiten du idazleak testu honetan.

LABURPENA: Egin ezazu, labur eta testu josian, Egin kontu izeneko testuaren laburpena (gehienez 60 hitz) (1,5 puntu)

Solución: Idazleak instituto parean gazte talde bat jolasean ikusi du, gainerako ikasleak mugikorrekin dauden bitartean. Horrek bultzatuta, jolasak adin guztietan duen garrantzia aldarrikatzen du. Gizarteak jolasa haurren kontutzat jotzen du helduen eredu faltagatik eta itxurakeriagatik; ondorioz, espontaneotasuna eta jolasteko askatasuna berreskuratzea aldarrikatzen du.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio A.2.1 · Extraordinaria 2024 · Ejercicio A.2.1 · Ordinaria 2024 ›

Más ejercicios de Tema y resumen