Ejercicio A.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Ordinaria 2025

Tema: Tema y resumen · Del examen Ordinaria (2025)

Enunciado

Ondo haserretzearen artea

«Ez haserretu, ez kezkatu, ez egon triste...» emozioak dominatzea nahiko samurra da parekoaren azalean tentetzen direnean. Norberaren azalean, baina, azkura gehixeago sortzen dute. Haserrea, adibidez, erupzioan lehertzen den sumendia da norbere gorputzean. Eztarria sokaz estutzen du, sabelean ukabila iltzatu, burura igoarazten du taupada zaratatsua. Haserrea sentsazio gogorra da, zamatsua. Poltsikoak harriz beteta ibiltzea bezala da, presentzia etengabea buruan, pentsamenduak lokazten dituen zera likatsu bat.

Mundu honetatik joatea erabaki zuen lagun batek eta asko haserretu nintzen, gogor haserretu nintzen. Nire haserrearen lubakian, serio, kopetilun. «Erraza da haserretzea. Zailagoa da triste egotea», esan zidan ahots jakintsu batek. Ez nuen inoiz pentsatu haserretzea zaila edo erraza ote den. Baina bai, haserretzea ez da batere zaila.

Beharrezkoa omen da haserretzea. Hori diote psikologoek, mugak jartzeko balio duela. Desegokia, injustua, iraingarria... iruditu zaizunaren aurreko erreakzio beharrezkoa omen da.

Aristotelesek esan zuen: «Edonor haserretu daiteke, hori oso erraza da. Baina pertsona egokiarekin haserretzea, maila zehatzean, une egokian, helburu zuzenarekin eta modu egokian, hori, egia esan, ez da hain erraza». Hemen ere, neurrian omen gakoa.

«Zergatik haserretzen gara hainbeste?», irakurri dut kezka hor barna, sare sozialetan. Haserrearen erresuma dira sare sozialak, anonimatoaren gozoan. Nago batzuk bizio hutsez haserretzen direla, droga horren mendeko bihurtuta. Ondokoak gaizki aparkatu duelako, udalak kalea itxi duelako konponketa batzuk egiteko, arrandegian ilara luzea dagoelako edota seme-alabari ez zaiolako tokirik egokitu musika-eskolan ordutegi jakinean. Beti haserre.

Haserretzea beharrezkoa da, jendea eta jendartea bizirik, adi, tenk mantentzeko modua da. Baina haserretik hanka altxa eta hurrengo eskailerara igaro beharra dago; eraikitzeko, deseraikitzeko, aurrera segitzeko edo zerotik hasteko. Haserretutako herritarrekin ezin herri bizigarririk eraiki.

Amagoia Mujika

Gaur8

(moldatua)

A.2 GAIA ETA LABURPENA (1,5 puntu)

Testuingurua

Lagun artean eztabaidan ari zinetela, beste lagun bat heldu da zuengana: eztabaidagai duzuen testua ez duela ezagutzen esan dizue, eta zeri buruzkoa den azaltzeko eskatu.

A.2.1

Adieraz ezazu, zure hitzekin eta gehienez esaldi batean, zein den irakurritako testuaren gaia. (0,5 puntu)

A.2.2

Egin ezazu, labur eta testu josian, “Ondo haserretzearen artea” izeneko testuaren laburpena (gehienez 60 hitz). (1 puntu)

Enunciado: Ejercicio A.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Ordinaria 2025

Solución

Según los criterios oficiales de corrección

A.2.1 Adieraz ezazu, zure hitzekin eta gehienez esaldi batean, zein den irakurritako testuaren gaia. (0,5 puntu)

Solución: Haserretzea erraza eta beharrezkoa da, baina gainditu egin behar da.

A.2.2 Egin ezazu, labur eta testu josian, “Ondo haserretzearen artea” izeneko testuaren laburpena (gehienez 60 hitz). (1 puntu)

Solución: Haserrea kontrolatzea zaila da, baina ezinbesteko erreakzioa da mugak jartzeko. Hala ere, zentzuz eta neurriz haserretu behar da, sareetan gertatzen den bezala etengabeko ohitura bihurtu gabe. Azkenik, ezinbestekoa da haserretik harago joatea eta hura gainditzea gizarte bizigarri bat eraiki ahal izateko.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio A.2 · Extraordinaria 2025 · Ejercicio A.2.1 · Extraordinaria 2024 ›

Más ejercicios de Tema y resumen