Ejercicio A.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Extraordinaria 2025
Tema: Tema y resumen · Del examen Extraordinaria (2025)
Enunciado
Denbora opari
Ez du jatorri ospetsua oraintxe adieraziko dudan aipuak. Ez dator ez filosofo greziarrengandik, ez atzoko idazle unibertsal horietako batengandik. Haizeak eraman zuena filmetik dator. Han, hasieran azaltzen da honako esaldia: «bizitza denboraz egina dago» edo «denbora da bizitzaren osagai nagusia» edo «bizitza denbora da». Ez naiz itzultzaile.
Niri behintzat asko kostatu zait denbora bizitza dela ulertzea, edo bizitza denbora dela. Baina ikasi dut eta, batzuetan, neure buruari esaten diot halakoari denbora oparituko diodala, besteari esan gabe, baina jakinda denbora gehiago dudala honezkero atzetik aurretik baino. Arratsalde bat, adibidez, edo paseo txiki bat emanez norbaiti konpainia eskainiz.
Noski, norbaiti opari bat erosten diozunean, nire kasuan behintzat, denboraren eta lanaren truke irabazitakotik dator dirua, ez zerutik, ez inolako herentziatatik. Beraz, beti dago denbora opari baten azpian. Baina batzuetan zuzenean denbora da oparia eta daramagun bizimodu zoro honetan, sarritan beste zerbaiti edo norbaiti kendutako denbora da halakoari eskaintzen dioguna.
Horregatik ere miresten ditut esparru desberdinetan borondatezko lana egiten dutenak, bizitzaren zati bat eskaintzen diotelako helburu horri eta, gainera, galdetzen badiezu, beti esango dizute emandakoa baino gehiago jasotzen dutela.
Eskuzabaltasun horrek distira handiagoa du, jakin badakigulako ez dakigula, kasu gehienetan, zenbat denbora dugun aurretik. Azken batean, pertsonak bitan bana daitezke denbora oinarri hartuta: denbora sobran dutenak eta aski denborarik ez dutenak, denborarekin zer egin ez dakitenak eta nahi adina denbora ez dutenak.
Duela gutxi hurbileko bati galdetu nion zer opari nahi zuen Eguberrietarako, eta segundo baten buruan erantzun zidan denbora nahi zuela, besterik ez. Denbora, ordea, ez dago salgai.
Arantxa Urretabizkaia
El Correo
(moldatua)
A.2 GAIA ETA LABURPENA (1,5 PUNTU)
Testuingurua: Lagun artean eztabaidan ari zinetela, beste lagun bat heldu da zuengana: eztabaidagai duzuen testua ez duela ezagutzen esan dizue, eta zeri buruzkoa den azaltzeko eskatu.
A.2.1
Adieraz ezazu, zure hitzekin eta esaldi batean, zein den irakurritako testuaren gaia. (0,5 puntu)
A.2.2
Egin ezazu, labur eta testu josian, “Denbora opari” izeneko testuaren laburpena ( gehienez 60 hitz). (1 puntu)

Solución
Según los criterios oficiales de corrección
A.2.1 Adieraz ezazu, zure hitzekin eta esaldi batean, zein den irakurritako testuaren gaia.
Solución: Denbora opari(tzea) / Denbora oparitu daiteke / Bizitza denbora da, eta denbora ere oparitu daiteke / Denbora oparitzea bizitza oparitzea da
A.2.2 Egin ezazu, labur eta testu josian, “Denbora opari” izeneko testuaren laburpena (gehienez 60 hitz).
Solución: Bizitza denboraz egina dago eta denbora eskaintzea bizitza oparitzea da. Opariek denbora eta lana eskatzen dute atzetik, eta boluntarioek ere beren denbora ematen dute eskuzabaltasunez. Denbora mugatua dugu eta ezin da erosi; horregatik, denbora bera eskaintzea da oparirik baliotsuena.
La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio A.2 · Ordinaria 2026 · Ejercicio A.2 · Ordinaria 2025 ›
Más ejercicios de Tema y resumen
- Ejercicio A.2 · Extraordinaria 2026
- Ejercicio A.2 · Ordinaria 2026
- Ejercicio A.2 · Ordinaria 2025
- Ejercicio A.2.1 · Extraordinaria 2024
- Ejercicio A.2.2 · Extraordinaria 2024
- Ejercicio A.2.1 · Ordinaria 2024
- Ejercicio A.2.2 · Ordinaria 2024
- Ejercicio A.2.1 · Extraordinaria 2022
- Ejercicio A.2.2 · Extraordinaria 2022
- Ejercicio A.2.1 · Ordinaria 2022