Ejercicio A.3.3 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Extraordinaria 2026
Tema: Léxico: sinónimos, definiciones y derivación · Del examen Extraordinaria (2026)
Enunciado
Ez
Asko kostatzen zait ez esatea. Laneko proposamenen bat iristen zaidan aldiro, baietz esaten dut. Dena onartzen dut ezetz esaten ez dakidalako eta gero larri ibiltzen naiz denera iristeko. Estresa, frustrazioa eta nekea eragiten dizkit ezetz esan ezinak, eta, hala eta guztiz ere, baietz esaten jarraitzen dut. Eta bizitza pertsonalean, berdin: “Ez esaten badiot, lagun hori txarto sentituko da”. “Amari ezezkoa ematen badiot, neurekoia naizela pentsatuko du”. Eta, hala, egin nahi edo egin ezin ditudan gauzak egin behar izaten ditut.
Beste batzuei ez zaie ezer kostatzen ezetz esatea, eta etxean ikusten dut hori. Asko eskatzekoa da gure semea, eta gehienetan senarrak ez esaten dio. Nik, aldiz, gauza batzuei ezetz esaten diet, baina beste gauza batzuekin negoziatu egiten dut: “Lagun horren etxera lotara bazoaz, nagusia zarelako da, eta nagusiek logela garbitzen dute. Logela garbitu eta gero, emango dizugu baimena lagunaren etxera joateko”. “Nik ez dizut nahi duzun jostailu hori erosiko, baina zeure dirua daukazu itsulapikoan eta horrekin eros dezakezu. Erabaki behar duzuna da ea merezi dizun diru hori jostailu horretan gastatzeak”. Ez naiz dena baimentzen duten ama horietakoa, nik ere jartzen ditut mugak, baina ez zait gustatzen denari ezetz esatea. Batez ere, semeak ez hori jasotzeko arrazoirik eman ez badu.
Ez ditut ezezko asko jaso bizitzan. Baten bat bai, eta onartu dut, baina ez dut gogoratzen ez traumatikorik. Beraz, ez dakit nondik datorkidan ezetz esateko zailtasun hori. Chat GPTri galdetzea erabaki dut, eta hona hemen haren erantzuna: “Ez dituzu besteak mindu nahi, errudun sentitzen zara ezetz esaten; dena hain ondo egin nahi duzunez, ezetza porrotarekin lotzen duzu”. Adimen artifiziala izateko, erantzun ona eman dit.
Amaia Uribe
7K
(moldatua)
A.3.3 “Ez” testua irakurri ahala, konturatu zara egileak zenbait eratorpen-atzizki baliatu dituela hitz berriak sortzeko. Bada, zeuk ere horretan trebatu nahi duzu, zeure idazlanari begira. Aurki itzazu bost eratorpen-atzizki ezberdin “Ez” testuan, zerrendatu itzazu eta, ondoren, asma itzazu, adibide bakoitzari dagokion atzizki bera erabiliz, bina adibide gehiago. (0,5 puntu)
.

Solución
Según los criterios oficiales de corrección
1. atzizkia / hitza
Solución: -ro (aldiro) / -koi (neurekoi) / -men (baimen) / -tasun (zailtasun) / -dun (errudun) / -zio (frustrazio) / -gailu (jostailu)
1. atzizkiaren bina adibide berri
Solución: Bina adibide zuzen (adib. -tasun: maitasun, euskalduntasun; -dun: euskaldun, bizardun...)
2. atzizkia / hitza
Solución: -ro (aldiro) / -koi (neurekoi) / -men (baimen) / -tasun (zailtasun) / -dun (errudun) / -zio (frustrazio) / -gailu (jostailu)
2. atzizkiaren bina adibide berri
Solución: Bina adibide zuzen
3. atzizkia / hitza
Solución: -ro (aldiro) / -koi (neurekoi) / -men (baimen) / -tasun (zailtasun) / -dun (errudun) / -zio (frustrazio) / -gailu (jostailu)
3. atzizkiaren bina adibide berri
Solución: Bina adibide zuzen
4. atzizkia / hitza
Solución: -ro (aldiro) / -koi (neurekoi) / -men (baimen) / -tasun (zailtasun) / -dun (errudun) / -zio (frustrazio) / -gailu (jostailu)
4. atzizkiaren bina adibide berri
Solución: Bina adibide zuzen
5. atzizkia / hitza
Solución: -ro (aldiro) / -koi (neurekoi) / -men (baimen) / -tasun (zailtasun) / -dun (errudun) / -zio (frustrazio) / -gailu (jostailu)
5. atzizkiaren bina adibide berri
Solución: Bina adibide zuzen
La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio A.3.1 · Extraordinaria 2026 · Ejercicio A.3.2 · Ordinaria 2026 ›
Más ejercicios de Léxico: sinónimos, definiciones y derivación
- Ejercicio A.3.1 · Extraordinaria 2026
- Ejercicio A.3.2 · Ordinaria 2026
- Ejercicio A.3.3 · Extraordinaria 2025
- Ejercicio A.3.2 - A.3.3 · Ordinaria 2025
- Ejercicio B.1 · Extraordinaria 2024
- Ejercicio B.2 · Extraordinaria 2024
- Ejercicio B.1 · Ordinaria 2024
- Ejercicio B.2 · Ordinaria 2024
- Ejercicio B.1 · Extraordinaria 2022
- Ejercicio B.2 · Extraordinaria 2022