Ejercicio A.3.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Extraordinaria 2026

Tema: Léxico: sinónimos, definiciones y derivación · Del examen Extraordinaria (2026)

Enunciado

Ez

Asko kostatzen zait ez esatea. Laneko proposamenen bat iristen zaidan aldiro, baietz esaten dut. Dena onartzen dut ezetz esaten ez dakidalako eta gero larri ibiltzen naiz denera iristeko. Estresa, frustrazioa eta nekea eragiten dizkit ezetz esan ezinak, eta, hala eta guztiz ere, baietz esaten jarraitzen dut. Eta bizitza pertsonalean, berdin: “Ez esaten badiot, lagun hori txarto sentituko da”. “Amari ezezkoa ematen badiot, neurekoia naizela pentsatuko du”. Eta, hala, egin nahi edo egin ezin ditudan gauzak egin behar izaten ditut.

Beste batzuei ez zaie ezer kostatzen ezetz esatea, eta etxean ikusten dut hori. Asko eskatzekoa da gure semea, eta gehienetan senarrak ez esaten dio. Nik, aldiz, gauza batzuei ezetz esaten diet, baina beste gauza batzuekin negoziatu egiten dut: “Lagun horren etxera lotara bazoaz, nagusia zarelako da, eta nagusiek logela garbitzen dute. Logela garbitu eta gero, emango dizugu baimena lagunaren etxera joateko”. “Nik ez dizut nahi duzun jostailu hori erosiko, baina zeure dirua daukazu itsulapikoan eta horrekin eros dezakezu. Erabaki behar duzuna da ea merezi dizun diru hori jostailu horretan gastatzeak”. Ez naiz dena baimentzen duten ama horietakoa, nik ere jartzen ditut mugak, baina ez zait gustatzen denari ezetz esatea. Batez ere, semeak ez hori jasotzeko arrazoirik eman ez badu.

Ez ditut ezezko asko jaso bizitzan. Baten bat bai, eta onartu dut, baina ez dut gogoratzen ez traumatikorik. Beraz, ez dakit nondik datorkidan ezetz esateko zailtasun hori. Chat GPTri galdetzea erabaki dut, eta hona hemen haren erantzuna: “Ez dituzu besteak mindu nahi, errudun sentitzen zara ezetz esaten; dena hain ondo egin nahi duzunez, ezetza porrotarekin lotzen duzu”. Adimen artifiziala izateko, erantzun ona eman dit.

Amaia Uribe

7K

(moldatua)

A.3. HIZKUNTZA (1,5 puntu)

Irakurritako eta eztabaidagai izandako artikuluak berebiziko interesa sortu du zugan, eta zeuk ere gaiari buruz idaztea erabaki duzu. Izan ere, zure esperientzia eta ikuspegia beste pertsona batzuentzat lagungarri izan daitezke. Testua ekoizteko prestaketa-lana egin behar duzu; zehazki, baliabide lexikoak eta gramatikalak landu behar dituzu.

A.3.1 Ondoren Euskaltzaindiaren hiztegi ko bost definizio dituzu, eta horiei dagozkien hitzak aurkitu behar dituzu Amaia Uriberen “Ez” izeneko testuan. [0,5 puntu]

a)

“Eskaintzen edo ematen dena borondatez hartu, ontzat hartu”.

b)

“Singularreko lehen pertsonan mintzatzen denak bere nahi edo interesari soilik begiraturik jokatzen duela adierazteko erabiltzen duen hitza”.

c)

“Zerbaiten zergatia azaltzen duen edo zerbait bidezko egiten duen gauza”.

d)

“Erraza ez denaren nolakotasuna”.

e)

“Ulertzeko edo ikasteko gaitasuna; pentsamenduaren bidez norbaitek bere buruaz eta inguruaz jabetzeko duen ahalmena”.

Enunciado: Ejercicio A.3.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Extraordinaria 2026

Solución

Según los criterios oficiales de corrección

a) “Eskaintzen edo ematen dena borondatez hartu, ontzat hartu”.

Solución: onartu / onartzen

b) “Singularreko lehen pertsonan mintzatzen denak bere nahi edo interesari soilik begiraturik jokatzen duela adierazteko erabiltzen duen hitza”.

Solución: neurekoi / neurekoia

c) “Zerbaiten zergatia azaltzen duen edo zerbait bidezko egiten duen gauza”.

Solución: arrazoi / arrazoirik

d) “Erraza ez denaren nolakotasuna”.

Solución: zailtasun / zailtasuna

e) “Ulertzeko edo ikasteko gaitasuna; pentsamenduaren bidez norbaitek bere buruaz eta inguruaz jabetzeko duen ahalmena”.

Solución: adimen / adimena

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

Ejercicio A.3.3 · Extraordinaria 2026 ›

Más ejercicios de Léxico: sinónimos, definiciones y derivación