Ejercicio B.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Extraordinaria 2024

Tema: Léxico: sinónimos, definiciones y derivación · Del examen Extraordinaria (2024)

Enunciado

EGIN KONTU

Arreta eman dit. Goizeko hamaika eta erdiak aldera lantokitik atera naiz korrika txikian. Arreta eman dit. Lantokitik gertu dagoen institutu aurreko plaza-parkean gaztetxo-nerabe-gazteak egoten dira atsedenaldi orduan: eserita, zutik, isilik, nor bere sakelakoan poltsikoratua, ikasleren bat beste batekin hizketan, denak geldi… Arreta eman dit. Hamar bat lagun, hamazazpi bat urtekoak, neska eta mutil, baloi batekin, barre eta algara, zirkuluan, jolasean ari ziren. Bi-hiru segundo izan dira. Parera iritsi, ondotik pasa eta joan. Bi-hiru segundo. Nahikoa zertan ari ziren ondorioztatzeko. Baloiari gora kolpeka, hanka, esku, sorbalda, buru, belaun, izter, mingain, sudur. Helburua: baloiak lurra ez ukitzea. Arreta eman dit. Gorputzaren mugimenduak, ezkerreko neskaren irribarreak eta pareko mutilaren algarak. Bi-hiru segundo. Ia geratu naiz haiekin jolasean.

Beti gustatu izan zait jolastea. Gorputza jolasen arabera mugitzea. Ume nintzenean ikaragarri, nerabe garaian bereziki, gaztetan asko eta heldutasunean sekula baino gehiago. Hamalau urterekin lagun-talde erdia kafetegi-tabernetan ebaki, kafesne edo dena delakoa hartuz entretenitzen zen bitartean, baloi, pilota, makila edo dena delakoarekin jolasean aritzen nintzen ni, hemen salto eta han kolpe, horretara animatzen nuen beste lagunen batekin. Arreta ematen du. Adin batetik aurrera edonor kalean jolasean ikusteak. Arreta ematen du ohikoa ez delako. Eta ohikoa ez da, ustez eta onartzez, jolasa umeen kontua delako. Eta umeak ume izateari hiru-lau urterekin uzten dion garaiotan… Lehen haurtzaroan sekulako garrantzia ematen zaio jolasari, gero zer gertatzen den… Jolasten ere ikasi egiten da. Beste kontu askorekin bezalaxe, ordea, irakatsiz baino gehiago, erakutsiz eginez gero, beste mugimendu bat hartuko luke kaleak. Baina helduak egiten ez badu, gazteak nekez, nerabeak apenas eta haurrak erdizka.

Eta pena da. Itxurari eustetik baitator sarri kontua. Barruak eskatzen diguna beste zerbait den arren. Nik zoriontsu ikusi dut institutu atarian jolasean ari zen lagun-taldea, nahi zutena egiten.

Zalantza egin dut jolasean ari ziren gazte koadrila baten argazkiak nahikoa pisu ote duen egunkari-zutabe baterako. Izan ere, gainerakoan zer? Hain kakaztuta dago dena! Hobe sekula utziko ez bagenio hiru-lau urtetik aurrera, barre eta algara, zirkuluan, baloi batekin (edo bakoitzak nahi duenarekin. Errepikatu egingo dut, ez da despiste-akats bat: edo bakoitzak nahi duenarekin) jolasteari.

Irati Goikoetxea

El Diario Vasco

(moldatua)

B ATALA - HIZKUNTZAREN ETA LITERATURAREN INGURUAN (1 puntu)

B.2. Azaldu ezazu, zeure hitzekin, honako hitz-kate hauen esanahia:

1.

2.

3.

4.

5.

Enunciado: Ejercicio B.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Extraordinaria 2024

Solución

Según los criterios oficiales de corrección

1. ... nor bere sakelakoan poltsikoratua, ...

Solución: Bakoitza bere telefono mugikorrean erabat sartuta eta isolatuta egotea, inguruari jaramonik egin gabe.

2. Umeak ume izateari hiru-lau urterekin uzten dion garaiotan...

Solución: Gaur egungo gizartean haurrek oso goiz uzten diotela haur izateari eta jolasteari, goizegi helduarazten ditugula.

3. ... beste mugimendu bat hartuko luke kaleak.

Solución: Kaleak bestelako bizitasuna, giroa edo alaitasuna izango lukeela jendeak kalean jolasteari utziko ez balio.

4. ... Itxurari eustetik baitator kontua.

Solución: Helduen portaera itxurakerian edo gizarte-arauen aurrean paper «serio» bati eustean oinarritzen dela.

5. Zalantza ... argazkiak nahiko pisu ote duen egunkari-zutabe baterako.

Solución: Gazte talde baten jolasaren irudiak artikulu bat idazteko adina garrantzi edo mami ote duen ez jakitea.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio B.1 · Extraordinaria 2024 · Ejercicio B.1 · Ordinaria 2024 ›

Más ejercicios de Léxico: sinónimos, definiciones y derivación