Ejercicio B.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Extraordinaria 2022
Tema: Léxico: sinónimos, definiciones y derivación · Del examen Extraordinaria (2022)
Enunciado
Itzulera baten historia
Itzulera baten historia titulua eman zion Martin Ugaldek Venezuelatik Euskal Herrira itzultzeko erabakiaren kontakizunari.
Itzulera etxera, aberrira, Edenera, lehenera, haurtzarora, ama-hizkuntzara, iturrietara... Idazlea hara eta hona ibili da bizitzako baso urrunetan, baina ez zaio han-hemen ogi apurrak botatzea ahaztu. Ez galtzeko, nondik eta nola itzuli jakiteko, seinaleak identifikatzen jakin behar.
Erbeste luzea bizitzen ari da idazlea, baina ez du itzulera baztertzen. Erosoa egiten ari zaio bizitza, gero eta erosoagoa, fortunak ez dio bizkarra erakutsi, aitzitik baizik, baina idazleak memoria lantzen eta seinaleei hautsa kentzen segitzen du, ogi apurrak botatzen ditu bidean, ez du jatorriarekin lotzen duen soka eteten.
Irakurketen, gutunen oroitzapenen ogi apurrei esker, idazlea lotuta dago jaioterriarekin, oroiminak ama-hizkuntzaren sustraietan dauka finkatuta aingura nagusia. Ez da, ordea, aski, eta itzultzen diren guztien tragedia bera biziko du Ugaldek ere: bazekien ez zituela alde egin zuen garaiko giroa, herria, hizkuntza, idealak aurkituko; aurrez zekien ez zuela behin atzean utzi zuena utzitako moduan aurkituko.
Sorpresa ez dio, bada, aldaketak eragin, aldaketak hartutako bideak baizik. Ez da amestu zuen bezalakoa gertatu, Euskal Herriak hartu duen norabidea ez da bere gustukoa. Handiegia da espero zuenaren eta ikusten ari denaren arteko kontrastea. Itzuleraren ontziak ez du gogobeteko portura ekarri eta Ugaldek garbi ikusi du gertatu dena: urrun zegoen bitartean denbora ez da gelditu, bere lana egiten segitu du. Aspaldi utzi zuen portu maitea denboraren haizeek aldatu egin dute, ez da jada bere itxaropenak amesten zuen babesleku hura.
Ugalde ez zen, ordea, otzandu. Besteak beste, hori ere zor diogu.
<div class=
B ATALA - HIZKUNTZAREN ETA LITERATURAREN INGURUAN (1 puntu)
Bi aukera hauetako bati erantzun behar diozu (B.1 edo B.2)
B.2. Azaldu ezazu, zeure hitzekin, honako hitz-kate hauen esanahia:
1.
2.
3.
4.

Solución
Según los criterios oficiales de corrección
1. «... fortunak ez dio bizkarra erakutsi ...»
Solución: Zorte ona izan duela; bizitzan gauzak ondo joan zaizkiola erbesteko urteetan, zorteak ez diola hutsik egin edo ez duela abandonatu.
2. «... (idazleak) seinaleei hautsa kentzen segitzen du ...»
Solución: Oroitzapenak bizirik mantentzen dituela, jaioterrira itzultzeko bideak eta erreferentziak ahaztu gabe zaintzen eta berritzen dituela.
3. «... ama-hizkuntzaren sustraietan dauka finkatuta aingura nagusia ...»
Solución: Bere nortasunaren eta aberriranzko loturaren oinarri sendoena euskarari atxikia egotea dela; hizkuntzak eusten diola jatorriari.
4. «... Itzuleraren ontziak ez du gogobeteko portura ekarri ...»
Solución: Itzulerak ez duela asebete edo ez dituela bere itxaropenak bete; aurkitu duen errealitatea (Euskal Herria aldatua) ez dela berak amesten zuen bezain pozgarria izan.
La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio B.1 · Extraordinaria 2022 · Ejercicio B.1 · Ordinaria 2022 ›
Más ejercicios de Léxico: sinónimos, definiciones y derivación
- Ejercicio B.1 · Extraordinaria 2024
- Ejercicio B.2 · Extraordinaria 2024
- Ejercicio B.1 · Ordinaria 2024
- Ejercicio B.2 · Ordinaria 2024
- Ejercicio B.1 · Extraordinaria 2022
- Ejercicio B.1 · Ordinaria 2022
- Ejercicio B.2 · Ordinaria 2022
- Ejercicio B.1 · Extraordinaria 2021
- Ejercicio B.2 · Extraordinaria 2021
- Ejercicio B.1 · Ordinaria 2021