Ejercicio B.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Ordinaria 2022
Tema: Léxico: sinónimos, definiciones y derivación · Del examen Ordinaria (2022)
Enunciado
GURE MUNDUAREN HIRUGARREN IRAULTZA
Denbora gure bizitza egituratzeko daukagun tresnarik garrantzitsuena izanda ere, ez diogu ia denborarik eskaintzen denboraz pentsatzeari.
Ez da egia denbora urrea denik; denbora arnasa da, bizitzak behar duena bere ziklo guztiak gauzatzeko. Arbolek denbora behar dute loratzeko, eta elurrak denbora behar du urtzeko, guk denbora behar dugu barruan daukagun guztia loratzeko eta gorroto guztiak urtuz joateko. Gauza bakoitzak behar du bere denbora, baina denborak ez du gauza asko behar.
Denboraren jabegoarekin arduragabekeria handia egin dugula iruditzen zait: gauzarik pertsonalena besteen esku utzi dugu, eskumen pribatu bati mendekotasun publikoa ezarri diogu. Errazegi makurtzen diegu burua kanpotik ezartzen dizkiguten ordutegiei.
Modu horretan aske geratzen baikara bizitzan ditugun ezintasun ugariak denboraren aitzakian justifikatzeko. Horrela, ez dugu denborarik irakurtzeko, euskara ikasteko, Guggenhemera joan aurretik arteaz zertxobait ikasteko, ez dugu denborarik etxeko lanak egiteko eta neskamea kontratatu dugu, ez dugu denborarik antzerkira joateko, lantoki hurbilera oinez iristeko, komunikazio beharrean dagoen lagunarekin afaltzeko.
Hori bai, aski denbora dugu telebistaren aurrean orduak galtzeko, bilgune jendetsuetara doazen auto ilaretan egoteko, alkandora bat erosteko aitzakian arratsalde osoa dendaz denda alferrik botatzeko, solariumetan eta hondartzetan orduak emateko gure barne-bakeari halako mesedea egingo liokeen gogoeta-unearentzat astirik gabe bizi garen bitartean...
Denbora asko daukana zerbait galtzen ari den sentimena hedatu da gizarte honetan, eta jendea gogoz saiatzen da denbora askerik gabeko bizitza antolatzen, hasi eta bukatu hutsarterik izango ez duten egunak programatzen. Gaur egun inork ez du borrokarik egiten denbora askea edukitzeagatik, daukan denbora betetzeagatik baizik. Beti zerbait egin beharraren視sukarra dabil gure zainetan, ezer egin gabe zein ondo egon ohi ginen ahantzarazi diona gorputzaren oroimen zaharrari.
Ahuldade batetik sortu zaigu denbora okupatuarekiko morrontza hau: geure buruarekin bakarrik, lasai, bakean eta isiltasunean egoten ez jakitetik. Horrek izuti, ahul eta koldar bihurtu gaitu, eta hutsune hori eginbehar artifizialekin estaltzeak ez digu inongo aberastasunik ekarriko.
Denboraren jabetza berreskuratzen ez dugun bitartean, dependentzia txikiak eskuratzen emango dugu bizitza osoa.
Pako Aristi. Note book (egokitua)
B ATALA - HIZKUNTZAREN ETA LITERATURAREN INGURUAN (1 puntu)
Aurkitu itzazu testuan definizio hauei dagozkien hitzak:
a)
Gai solido batez mintzatuz, beroaren eraginez isurkari bihurtu.
b)
Besteren bide, molde, esan eta iritzietara egokitu.
c)
Arrazoi alegiazko edo gezurrezkoa, egiazko zergatia estaltzeko ematen dena.
d)
Gorputzeko tenperaturaren goratzea, eritasunen baten sintoma dena.
e)
Zernahi eratako arriskuen beldur dena, arriskuari ihes egiten diona.

Solución
Según los criterios oficiales de corrección
a) Gai solido batez mintzatuz, beroaren eraginez isurkari bihurtu.
Solución: urtu / urtzeko
b) Besteren bide, molde, esan eta iritzietara egokitu.
Solución: makurtu / makurtzen
c) Arrazoi alegiazko edo gezurrezkoa, egiazko zergatia estaltzeko ematen dena.
Solución: aitzakia / aitzakian
d) Gorputzeko tenperaturaren goratzea, eritasunen baten sintoma dena.
Solución: sukarra / sukar
e) Zernahi eratako arriskuen beldur dena, arriskuari ihes egiten diona.
Solución: koldar / koldarra
La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio B.2 · Extraordinaria 2022 · Ejercicio B.2 · Ordinaria 2022 ›
Más ejercicios de Léxico: sinónimos, definiciones y derivación
- Ejercicio B.2 · Extraordinaria 2024
- Ejercicio B.1 · Ordinaria 2024
- Ejercicio B.2 · Ordinaria 2024
- Ejercicio B.1 · Extraordinaria 2022
- Ejercicio B.2 · Extraordinaria 2022
- Ejercicio B.2 · Ordinaria 2022
- Ejercicio B.1 · Extraordinaria 2021
- Ejercicio B.2 · Extraordinaria 2021
- Ejercicio B.1 · Ordinaria 2021
- Ejercicio B.2 · Ordinaria 2021