Ejercicio B.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Ordinaria 2021
Tema: Léxico: sinónimos, definiciones y derivación · Del examen Ordinaria (2021)
Enunciado
Eta esnatu ginenean, dinosauroak hor jarraitzen zuen
Augusto Monterroso idazlearen ipuin ezaguna koronabirusarekin gertatu dena azaltzeko oso egokia dela iruditzen zait. 2020ko martxo-apiriletan, etxeratze agindua zorrotza zenean, entzun genituen halako batzuk: mundua aldatuko da, gizartea hobea izango da, zaintza erdigunean jarriko dugu... Zakurraren putza! Bukatu ziren itxialdiak, zortzietako txaloak, eta gertatua ahaztu nahi izan genuen. «Normaltasun berria» izendatu genuen, baina benetan nahi genuena lehengoa egitea zen, bizimoduz ez aldatzea. Musukoak eraman bai, eskuetan gela eman, eta beste ezer ez.
Kutsadura maila baxuak lagunduta, eta udaren atarian, etorri ziren neurrien deseskalatze azkarra, kontsumorako deiak, oporretarako leku «ziurrak», ez-festak, familiako bazkariak, kuadrillako afariak... Zaharrak berri, baina ez gazteen amorragarri. Ahaztu genituen Osasun Publikoa, aztarnarien beharra, adinekoen egoitzetan hildakoak, ospitaleetako isolamenduak, norberaren erantzukizuna, zaintzaileen bizi baldintzak, eta gainontzekoak. Gora kontsumoa, ez-festen festa, eta taldeko afaria.
Gu geure ametsean pozik, baina dinosauroak hor jarraitzen zuen. Haren zantzuak izan genituen udan; kasuak goraka zihoazen, baina ez genien kasurik egin. Mezu lasaigarriak eman, eta aurrera. Gerora, egoera okerrera zihoanean, ardura albokoari egotzi genion, guk ez dugu ardurarik, noski. Eta azkenean, dinosauroak berriz ere kosk egin digu. Oraindik ere hor zegoelako.
Ikasgai asko atera genitzake gertatu denetik, baina nik lau aipatu nahiko nituzke, osasunaren ikuspegitik.
Komunikazio hobea lortu beharra dago. Izurrite baten aurrean, ezin da mezu lasaigarririk eman. Egoera garbi azaldu beharra dago, arriskuak zein diren, eta neurrien zergatia.
Marra gorria beherago jarri beharra dago. Ezin da egoera lehertu arte itxaron, biderkadura esponentziala delako, eta osasun sistema osoa arriskuan jartzen duelako.
Ez dakigu arriskua noiz desagertuko den, ez dakigu dinosauroak noiz egingo duen alde. Bitartean, denok adi. Txertoak uxatuko du, baina ez dakigu noiz eta nola. Baikortasun faltsurik ez.
Izurrite batek zaintza kolektiboa eskatzen du. Denok gara bata bestearen osasunaren arduradun, eta geure ekintzek albokoarengan eragiten dute.
Dinosauroa hemen dago. Ez dezagun ostrukarena egin.
FELIX ZUBIA
«Berria» egunkaria, 2020-11-08
(moldatua)
Oharra: kontuan izan artikuluaren mamia 2020ko azaroan bizi genuen testuinguruan kokatu behar dela.
B.1. Aurkitu itzazu testuan definizio hauei dagozkien hitzak:
a)
b)
c)
d)
e)

Solución
Según los criterios oficiales de corrección
a) Esku ahurrak elkarren aurka behin eta berriro jotzea
Solución: txaloa / txaloak
b) Eramailearen ahoa eta sudurra estaltzen dituena, inhalaziotik babesteko eta agente patogeno, toxiko edo kaltegarririk ez isurtzeko
Solución: musukoa / musukoak
c) Gertakari bat adierazten duen seinalea edo aztarna
Solución: zantzua / zantzuak
d) Lurralde eta denbora berean biztanleen zati handi bati erasotzen dion eritasun kutsakorra
Solución: izurritea
e) Zerbait indarrez eta, gehienetan, zarataz hautsi, pitzatuz edo zatiak jaurtiz
Solución: lehertu
La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio B.2 · Extraordinaria 2021 · Ejercicio B.2 · Ordinaria 2021 ›