Ejercicio B.1.2 - Dekalogoa · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Extraordinaria 2025

Tema: Carta, correo electrónico y otros géneros · Del examen Extraordinaria (2025)

Enunciado

Denbora opari

Ez du jatorri ospetsua oraintxe adieraziko dudan aipuak. Ez dator ez filosofo greziarrengandik, ez atzoko idazle unibertsal horietako batengandik. Haizeak eraman zuena filmetik dator. Han, hasieran azaltzen da honako esaldia: «bizitza denboraz egina dago» edo «denbora da bizitzaren osagai nagusia» edo «bizitza denbora da». Ez naiz itzultzaile.

Niri behintzat asko kostatu zait denbora bizitza dela ulertzea, edo bizitza denbora dela. Baina ikasi dut eta, batzuetan, neure buruari esaten diot halakoari denbora oparituko diodala, besteari esan gabe, baina jakinda denbora gehiago dudala honezkero atzetik aurretik baino. Arratsalde bat, adibidez, edo paseo txiki bat emanez norbaiti konpainia eskainiz.

Noski, norbaiti opari bat erosten diozunean, nire kasuan behintzat, denboraren eta lanaren truke irabazitakotik dator dirua, ez zerutik, ez inolako herentziatatik. Beraz, beti dago denbora opari baten azpian. Baina batzuetan zuzenean denbora da oparia eta daramagun bizimodu zoro honetan, sarritan beste zerbaiti edo norbaiti kendutako denbora da halakoari eskaintzen dioguna.

Horregatik ere miresten ditut esparru desberdinetan borondatezko lana egiten dutenak, bizitzaren zati bat eskaintzen diotelako helburu horri eta, gainera, galdetzen badiezu, beti esango dizute emandakoa baino gehiago jasotzen dutela.

Eskuzabaltasun horrek distira handiagoa du, jakin badakigulako ez dakigula, kasu gehienetan, zenbat denbora dugun aurretik. Azken batean, pertsonak bitan bana daitezke denbora oinarri hartuta: denbora sobran dutenak eta aski denborarik ez dutenak, denborarekin zer egin ez dakitenak eta nahi adina denbora ez dutenak.

Duela gutxi hurbileko bati galdetu nion zer opari nahi zuen Eguberrietarako, eta segundo baten buruan erantzun zidan denbora nahi zuela, besterik ez. Denbora, ordea, ez dago salgai.

Arantxa Urretabizkaia

El Correo

(moldatua)

B ATALA: TESTU-EKOIZPENA (5 PUNTU)

B.1 Bi aukera hauetako bati erantzun behar diozu (B.1.1 edo B.1.2) ( gutxienez 180 hitz) (4 puntu)

B.1.2 DEKALOGOA

Egungo bizimoduaren abiada biziak erabat harrapatuta gauzka: ikasketek, lanak, gizartearen beraren bizi-erritmoak, azaleko distrakzioek... gure denbora baldintzatzen dute. Zu zeu, egoeraz konturatuta, zeure bizimodua beste era batera antolatzeko ahalegina egin zenuen, eta pozik zaude lortzen ari zaren emaitzekin. Bada, zure ingurukoentzat lagungarri izan daitezkeelakoan, denbora hobeto kudeatzeko irizpideak biltzen dituen dekalogoa sortzea bururatu zaizu. Zehazki, dekalogoak aurkezpen edo sarrera bat, irizpide edo gomendioak (ez dute zertan 10 izan) eta itxiera-paragrafo bat izan behar ditu.

Hitz kopuruari dagozkion puntu-kenketak:

Idatzitako hitz kopurua

169-179

159-168

149-158

≤ 148

Puntuazio-kenketa

-0,5

-1

-1,5

-2,5

Enunciado: Ejercicio B.1.2 - Dekalogoa · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Extraordinaria 2025

Solución

Según los criterios oficiales de corrección

B.1.2 DEKALOGOA: denbora hobeto kudeatzeko dekalogoa sortzea (aurkezpena, irizpideak/gomendioak eta itxiera; gutxienez 180 hitz)

Solución: Dekalogoa gutxienez 180 hitzekoa izan behar da. Hiru atal izan behar ditu: aurkezpena edo sarrera bat, denbora kudeatzeko irizpide edo gomendioak (ez dute zertan 10 izan, baina puntu/zerrenda moduan egituratuak) eta itxiera-paragrafo bat.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio B.1.1 - Gutuna · Extraordinaria 2025 · Ejercicio B.1.2 · Ordinaria 2025 ›

Más ejercicios de Carta, correo electrónico y otros géneros