Ejercicio C.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Extraordinaria 2024

Tema: Carta, correo electrónico y otros géneros · Del examen Extraordinaria (2024)

Enunciado

EGIN KONTU

Arreta eman dit. Goizeko hamaika eta erdiak aldera lantokitik atera naiz korrika txikian. Arreta eman dit. Lantokitik gertu dagoen institutu aurreko plaza-parkean gaztetxo-nerabe-gazteak egoten dira atsedenaldi orduan: eserita, zutik, isilik, nor bere sakelakoan poltsikoratua, ikasleren bat beste batekin hizketan, denak geldi… Arreta eman dit. Hamar bat lagun, hamazazpi bat urtekoak, neska eta mutil, baloi batekin, barre eta algara, zirkuluan, jolasean ari ziren. Bi-hiru segundo izan dira. Parera iritsi, ondotik pasa eta joan. Bi-hiru segundo. Nahikoa zertan ari ziren ondorioztatzeko. Baloiari gora kolpeka, hanka, esku, sorbalda, buru, belaun, izter, mingain, sudur. Helburua: baloiak lurra ez ukitzea. Arreta eman dit. Gorputzaren mugimenduak, ezkerreko neskaren irribarreak eta pareko mutilaren algarak. Bi-hiru segundo. Ia geratu naiz haiekin jolasean.

Beti gustatu izan zait jolastea. Gorputza jolasen arabera mugitzea. Ume nintzenean ikaragarri, nerabe garaian bereziki, gaztetan asko eta heldutasunean sekula baino gehiago. Hamalau urterekin lagun-talde erdia kafetegi-tabernetan ebaki, kafesne edo dena delakoa hartuz entretenitzen zen bitartean, baloi, pilota, makila edo dena delakoarekin jolasean aritzen nintzen ni, hemen salto eta han kolpe, horretara animatzen nuen beste lagunen batekin. Arreta ematen du. Adin batetik aurrera edonor kalean jolasean ikusteak. Arreta ematen du ohikoa ez delako. Eta ohikoa ez da, ustez eta onartzez, jolasa umeen kontua delako. Eta umeak ume izateari hiru-lau urterekin uzten dion garaiotan… Lehen haurtzaroan sekulako garrantzia ematen zaio jolasari, gero zer gertatzen den… Jolasten ere ikasi egiten da. Beste kontu askorekin bezalaxe, ordea, irakatsiz baino gehiago, erakutsiz eginez gero, beste mugimendu bat hartuko luke kaleak. Baina helduak egiten ez badu, gazteak nekez, nerabeak apenas eta haurrak erdizka.

Eta pena da. Itxurari eustetik baitator sarri kontua. Barruak eskatzen diguna beste zerbait den arren. Nik zoriontsu ikusi dut institutu atarian jolasean ari zen lagun-taldea, nahi zutena egiten.

Zalantza egin dut jolasean ari ziren gazte koadrila baten argazkiak nahikoa pisu ote duen egunkari-zutabe baterako. Izan ere, gainerakoan zer? Hain kakaztuta dago dena! Hobe sekula utziko ez bagenio hiru-lau urtetik aurrera, barre eta algara, zirkuluan, baloi batekin (edo bakoitzak nahi duenarekin. Errepikatu egingo dut, ez da despiste-akats bat: edo bakoitzak nahi duenarekin) jolasteari.

Irati Goikoetxea

El Diario Vasco

(moldatua)

C ATALA - IDAZLANA (gutxienez 200 hitz) (5 puntu)

C.1. ESKUTITZA

Idazlea jolasaren alde ari da bere idazlanean, eta helduok barruan daukagun umea azaleratzearen alde. Jakin duzu laster zure herrira iristekoa dela GURE ZIRKUA, azken urteetan Euskal Herrian zehar dabilen euskarazko zirkua. Zuk emanaldia ikustera joan nahi duzu Mikelekin, aspaldian ikusi ez duzun lagunarekin. Idatz iezaiozu Mikeli gutun bat, eta zirkua goraipatu, hura ere anima dadin ikuskizunera.

Oharra: Gutxienez 200 hitz idatzi behar dira. Zaindu eskutitzaren egitura eta atalak (agurra, data, sinadura, etab.).

Enunciado: Ejercicio C.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Extraordinaria 2024

Solución

Según los criterios oficiales de corrección

C.1. ESKUTITZA: Idatz iezaiozu Mikeli gutun bat, eta zirkua goraipatu, hura ere anima dadin ikuskizunera (gutxienez 200 hitz).

Solución: Idazlan irekia. Gutun informal baten egitura jarraitu behar du: hasierako agurra, aspaldiko lagunarekin harremana berreskuratzeko sarrera, «Gure Zirkua»ren ezaugarriak eta balioak (euskarazkoa, gertukoa, magikoa, heldu zein haurrentzako egokia) goraipatzea, elkarrekin joateko proposamen zehatza, eta bukaerako agurra eta sinadura (fikziozkoa). Gutxienez 200 hitz izan behar ditu.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio B.1.2 · Ordinaria 2025 · Ejercicio C.1 · Ordinaria 2024 ›

Más ejercicios de Carta, correo electrónico y otros géneros