Ejercicio B.1.1 - Gutuna · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Extraordinaria 2025

Tema: Carta, correo electrónico y otros géneros · Del examen Extraordinaria (2025)

Enunciado

Denbora opari

Ez du jatorri ospetsua oraintxe adieraziko dudan aipuak. Ez dator ez filosofo greziarrengandik, ez atzoko idazle unibertsal horietako batengandik. Haizeak eraman zuena filmetik dator. Han, hasieran azaltzen da honako esaldia: «bizitza denboraz egina dago» edo «denbora da bizitzaren osagai nagusia» edo «bizitza denbora da». Ez naiz itzultzaile.

Niri behintzat asko kostatu zait denbora bizitza dela ulertzea, edo bizitza denbora dela. Baina ikasi dut eta, batzuetan, neure buruari esaten diot halakoari denbora oparituko diodala, besteari esan gabe, baina jakinda denbora gehiago dudala honezkero atzetik aurretik baino. Arratsalde bat, adibidez, edo paseo txiki bat emanez norbaiti konpainia eskainiz.

Noski, norbaiti opari bat erosten diozunean, nire kasuan behintzat, denboraren eta lanaren truke irabazitakotik dator dirua, ez zerutik, ez inolako herentziatatik. Beraz, beti dago denbora opari baten azpian. Baina batzuetan zuzenean denbora da oparia eta daramagun bizimodu zoro honetan, sarritan beste zerbaiti edo norbaiti kendutako denbora da halakoari eskaintzen dioguna.

Horregatik ere miresten ditut esparru desberdinetan borondatezko lana egiten dutenak, bizitzaren zati bat eskaintzen diotelako helburu horri eta, gainera, galdetzen badiezu, beti esango dizute emandakoa baino gehiago jasotzen dutela.

Eskuzabaltasun horrek distira handiagoa du, jakin badakigulako ez dakigula, kasu gehienetan, zenbat denbora dugun aurretik. Azken batean, pertsonak bitan bana daitezke denbora oinarri hartuta: denbora sobran dutenak eta aski denborarik ez dutenak, denborarekin zer egin ez dakitenak eta nahi adina denbora ez dutenak.

Duela gutxi hurbileko bati galdetu nion zer opari nahi zuen Eguberrietarako, eta segundo baten buruan erantzun zidan denbora nahi zuela, besterik ez. Denbora, ordea, ez dago salgai.

Arantxa Urretabizkaia

El Correo

(moldatua)

B ATALA: TESTU-EKOIZPENA (5 PUNTU)

B.1 Bi aukera hauetako bati erantzun behar diozu (B.1.1 edo B.1.2) ( gutxienez 180 hitz) (4 puntu)

B.1.1 GUTUNA

Arantxa Urretabizkaiaren “Denbora opari” irakurri ondoren, hausnarketa egin duzu denborari buruz eta zeure buruari galdetu diozu ea non eta zertan egongo zaren hemendik hamar bat urtera. Hori irudikatzen ari zinela, zeure buruari gutuna idaztea bururatu zaizu; zehazki, hemendik hamar urtera izango zaren horri idatziko diozu gutuna. Besteak beste, denbora-tarte horretan zu zeu eta zure ingurua nola aldatuko zareten iragar dezakezu. Gutun honetan ez da beharrezkoa helbidea zehaztea.

Hitz kopuruari dagozkion puntu-kenketak:

Idatzitako hitz kopurua

169-179

159-168

149-158

≤ 148

Puntuazio-kenketa

-0,5

-1

-1,5

-2,5

Enunciado: Ejercicio B.1.1 - Gutuna · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Extraordinaria 2025

Solución

Según los criterios oficiales de corrección

B.1.1 GUTUNA: zeure buruari gutuna idaztea hemendik hamar urtera izango zaren horri (gutxienez 180 hitz)

Solución: Gutuna gutxienez 180 hitzekoa izan behar da. Egitura egokia izan behar du (agurra, sarrera/arrazoia, garapena, amaierako agurra eta sinadura; ez da helbiderik behar). Gaia: denborari buruzko gogoeta, nork bere buruaren eta inguruaren aldaketen iragarpena hemendik hamar urtera.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio B.1.2 · Ordinaria 2026 · Ejercicio B.1.2 - Dekalogoa · Extraordinaria 2025 ›

Más ejercicios de Carta, correo electrónico y otros géneros