Ejercicio C.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Ordinaria 2022
Tema: Carta, correo electrónico y otros géneros · Del examen Ordinaria (2022)
Enunciado
GURE MUNDUAREN HIRUGARREN IRAULTZA
Denbora gure bizitza egituratzeko daukagun tresnarik garrantzitsuena izanda ere, ez diogu ia denborarik eskaintzen denboraz pentsatzeari.
Ez da egia denbora urrea denik; denbora arnasa da, bizitzak behar duena bere ziklo guztiak gauzatzeko. Arbolek denbora behar dute loratzeko, eta elurrak denbora behar du urtzeko, guk denbora behar dugu barruan daukagun guztia loratzeko eta gorroto guztiak urtuz joateko. Gauza bakoitzak behar du bere denbora, baina denborak ez du gauza asko behar.
Denboraren jabegoarekin arduragabekeria handia egin dugula iruditzen zait: gauzarik pertsonalena besteen esku utzi dugu, eskumen pribatu bati mendekotasun publikoa ezarri diogu. Errazegi makurtzen diegu burua kanpotik ezartzen dizkiguten ordutegiei.
Modu horretan aske geratzen baikara bizitzan ditugun ezintasun ugariak denboraren aitzakian justifikatzeko. Horrela, ez dugu denborarik irakurtzeko, euskara ikasteko, Guggenhemera joan aurretik arteaz zertxobait ikasteko, ez dugu denborarik etxeko lanak egiteko eta neskamea kontratatu dugu, ez dugu denborarik antzerkira joateko, lantoki hurbilera oinez iristeko, komunikazio beharrean dagoen lagunarekin afaltzeko.
Hori bai, aski denbora dugu telebistaren aurrean orduak galtzeko, bilgune jendetsuetara doazen auto ilaretan egoteko, alkandora bat erosteko aitzakian arratsalde osoa dendaz denda alferrik botatzeko, solariumetan eta hondartzetan orduak emateko gure barne-bakeari halako mesedea egingo liokeen gogoeta-unearentzat astirik gabe bizi garen bitartean...
Denbora asko daukana zerbait galtzen ari den sentimena hedatu da gizarte honetan, eta jendea gogoz saiatzen da denbora askerik gabeko bizitza antolatzen, hasi eta bukatu hutsarterik izango ez duten egunak programatzen. Gaur egun inork ez du borrokarik egiten denbora askea edukitzeagatik, daukan denbora betetzeagatik baizik. Beti zerbait egin beharraren視sukarra dabil gure zainetan, ezer egin gabe zein ondo egon ohi ginen ahantzarazi diona gorputzaren oroimen zaharrari.
Ahuldade batetik sortu zaigu denbora okupatuarekiko morrontza hau: geure buruarekin bakarrik, lasai, bakean eta isiltasunean egoten ez jakitetik. Horrek izuti, ahul eta koldar bihurtu gaitu, eta hutsune hori eginbehar artifizialekin estaltzeak ez digu inongo aberastasunik ekarriko.
Denboraren jabetza berreskuratzen ez dugun bitartean, dependentzia txikiak eskuratzen emango dugu bizitza osoa.
Pako Aristi. Note book (egokitua)
C ATALA - IDAZLANA (gutxienez 200 hitz) (5 puntu)
C.1. ESKUTITZA:
Pako Aristik dio gai garela, besteak beste, telebistaren aurrean orduak galtzeko edo arratsalde oso bat dendaz denda alferrik ibiltzeko. Aitzitik, ez omen dugu denborarik, esaterako, komunikazio beharrean dagoen lagunarekin afaltzeko.
Azken hau irakurrita, gogora etorri zaizu iazko udaz geroztik ikusten ez duzun laguna, eta artikuluaren irakurketak berarekin harremanetan jartzeko gogoa piztu dizu.
Idatz iezaiozu eskutitz bat aspaldi ikusi ez duzun lagun horri, eta, Batxilergoa amaitu berritan zauden honetan, adieraz iezaiozu zure etorkizuneko asmoak eta ametsak zein diren.

Solución
Según los criterios oficiales de corrección
Idatz iezaiozu eskutitz bat aspaldi ikusi ez duzun lagun horri, eta, Batxilergoa amaitu berritan zauden honetan, adieraz iezaiozu zure etorkizuneko asmoak eta ametsak zein diren.
Solución: Idazlan irekia (eskutitza, gutxienez 200 hitz).
La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio C.1 · Extraordinaria 2022 · Ejercicio C.1 · Extraordinaria 2021 ›