Ejercicio A2.3 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo A) 2023

Tema: Testuaren ulermena eta ulermen zehatza · Del examen Ordinaria (2023)

Enunciado

A aukera

Sudur gorriaren xarma

1 Ume guztiek izaten dute gogoko pailazoren bat, pailazoek haurrak alaitzeko dohain 1 berezia dute eta. Bikote edo

hirukote ezagun asko izan dira, baina azken urteotan Pirritx, Porrotx eta Marimotots ditugu ezagunenen artean.

3 Belaunaldi guztietako haurrek izaten dituzte gogoko pailazoak. Garai batean oso ezagunak ziren Kixki, Mixki eta Kaxkamelon, Koko, Moko eta Flax, Txirri, Mirri eta Txiribiton, Poxpolo eta Mokolo, Takolo, Pirritx eta Porrotx...

5 Gaur egun honako hirukotea da ospetsuenetakoa: Pirritx, Porrotx eta Marimotots.

Joxe Mari Agirretxe lasarte-oriarrak urte asko daramatza “Porrotx” pailazoaren azalean jartzen. Egun batean

pailazoz jantzi zen lehenengo aldiz; ondoren, bere pailazo-lana “amets, ogibide eta bizimodu” bilakatu zen. Bide

hori ez zuen antzerkitik egin, aktibismotik eta euskaltzaletasunetik baizik. Izan ere, jaioterriko Michelin fabrikara

langile erdaldun asko heldu zen eta horrek aldaketa handia ekarri zuen Lasarte-Oriara: herri txiki euskalduna

10 izatetik, nagusiki erdalduna izatera pasatu zen. Agirretxek berak 16 bat urterekin euskaltegian eman zuen izena,

eta Lasarte-Oria Berreuskaldundu Dezagun euskara-taldean parte hartzen hasi zen. Olentzeroren jaialdia

prestatzen hasi ziren, “euskara zerbait alaia eta dibertigarria” zela erakutsi nahi zietelako herriko haurrei, eta

ukitu 2 “ganberroagoa” emateko pailazoz jantzi zen. Hori izan zen bere pailazo-ibilbidearen hasiera. Jaialdiak

lotzen joan ziren, eta, hala, ia 35 urte igaro dira.

15 Pailazo-lanbiderako prestatu egin behar zutela ohartuta, antzerkigintza-ikastaroak egin zituzten. Laster

konturatu ziren haurrentzat eredu zirela; izan ere, sudurrean bolatxo gorria jarri ondoren, haiek egiten eta esaten

zutena errepikatzen zuten umeek. Hortaz, balioak lantzea erabaki zuten, “sudur gorritik edozein gai landu ahal

baita, alaia, gogorra edo bestelakoa”, zehaztu du Agirretxek. Hala, honako gai hauek beraien ikuskizunen ardatz

izan dira: baserria eta basoa, generoa, ama-lurra, familia-ereduak, minbizia 3, euskara edota heriotza. Aipatutako

20 gai horiek garrantzi handikoak dira, zeren eta haurren interesekoak baitira. Maisu eta maistrei haurren heziketan

laguntzeko “Irrien Lagunak” eta “Bizipoza elkartea” taldeak sortu zituzten, eta beren leloa hauxe izan da beti:

“Txikiak izanik ere, elkartuta indartsu sentitzen gara”.

HABE Ikasbil aldizkari digitala, 2021/11/26 (MOLDATUA)

(1) dohai: don, cualidad. (2) ukitu: toque. (3) minbizia: cáncer.

A2.3.- Testuaren ulermena. Zer-nolako gaiak izan dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizunen ardatz? [1 puntu]

Enunciado: Ejercicio A2.3 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo A) 2023

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

A2.3.- Testuaren ulermena. Zer-nolako gaiak izan dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizunen ardatz?

Solución: Balioak lantzeko gaiak izan dira ardatz: baserria eta basoa, generoa, ama-lurra, familia-ereduak, minbizia, euskara edota heriotza.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio A2.2 · Ordinaria (Modelo A) 2023 · Ejercicio B2.1 · Ordinaria (Modelo A) 2023 ›

Más ejercicios de Testuaren ulermena eta ulermen zehatza