Ejercicio A2.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2023

Tema: Testuaren ulermena eta ulermen zehatza · Del examen Ordinaria (2023)

Enunciado

A aukera

GIZONAK HAURDUNDUKO BALIRA

1 Gizarte berdinzaleago baten peskizan dabil mundua (edo munduaren parte bat behintzat) azken

urteetan. Benetako peskiza eta borroka da batzuentzat, bereziki mugimendu feministarentzat. Beste

kasu batzuetan, administrazioaren kasuan adibidez, pausoak ematen dira, zenbait politika plantan (1)

ezarri ere bai, eta lege berriak onartu. Baina oraindik erabateko berdintasunetik urrun dabiltza

5 aipatutako politika horiek, eta batik bat berdintasunetik urrun dago gizartea oro har.

Familiaren kontziliazioan egin da indarra erakundeetatik, gurasotasun erantzukideago baten bila.

Aitek amen ardura parekoa hartzea helburu. Egin dira urratsak horretan, hor ere helburua urrun dagoen

arren. Baina, eta guraso izan aurretik? Kontrazepzioaren pisua nork darama? Agerikoa da, emakumea

arduratzen da haurdun ez geratzeaz.

10 Zientziak baditu bideak gizonek kontrazepzioa egin dezaten (preserbatibotik harago); baina horiek

ez dira behar bezala sustatzen, ez ekoizpen eta enpresa ikuspegitik, ez osasungintzaren ikuspegitik ere.

Nekeza dirudi kontrazepzioa berdintasunean bizitzera iristeko bideak; oraintxe bertan, irudi luke

gizonak haurdun gelditu eta horren ondorioak pairatzea litzatekeela horretarako modu bakarra.

Eider Goenaga Lizaso, Berria, 2022/08/25 (MOLDATUA)

HIZTEGIA. (1) Plantan: martxan. (2) Erantzukideago: arduratsuago.

A2.1. Ulermen zehatza. Zer esan nahi du autoreak ondoko bi pasarte hauetan? (3-4 lerrotan bakoitza) (2 puntu).

a)

«Familiaren kontziliazioan egin da indarra erakundeetatik, gurasotasun erantzukideago baten bila.» (6)

b)

«Nekeza dirudi kontrazepzioa berdintasunean bizitzera iristeko bideak.» (12)

Enunciado: Ejercicio A2.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2023

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

«Familiaren kontziliazioan egin da indarra erakundeetatik, gurasotasun erantzukideago baten bila.» (6)

Solución: Pasarte honek adierazten du administrazioak eta erakunde publikoek neurriak bultzatu dituztela (legeak, baimenak eta politikak) aitek eta amek seme-alaben zaintzan eta etxeko arduretan erantzukizun bera har dezaten. Hala ere, ahalegin hori umeak jaio osteko garaira mugatu da batik bat.

La solución del apartado que falta y la explicación paso a paso son Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio B2.3 · Ordinaria (Modelo A) 2023 · Ejercicio A2.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2022 ›

Más ejercicios de Testuaren ulermena eta ulermen zehatza