Ejercicio B2.3 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo A) 2023

Tema: Testuaren ulermena eta ulermen zehatza · Del examen Ordinaria (2023)

Enunciado

B Aukera

Nola jakiten dugu zer eguraldi egingo duen?

1 Nola jantzi, zer egin asteburuan, nora joan oporretara... Egunerokoan, erabaki asko hartzen ditugu eguraldiagatik

eta erabakitakoa oso ezberdina izan daiteke eguraldi ona edo txarra egiten badu.

Euskal Herrian eguraldia oso aldakorra 1 da, eta egunetik egunera aldaketa handiak izaten ditugu. Eta gure

umorean ere eragiten du: eguzkia badago, pozik irteten gara kalera; euria egiten badu, aldiz, tristeago igarotzen

5 dugu eguna. Beraz, eguraldia, garrantzitsua da guretzat. Baina nola jakiten dugu zer eguraldi egingo duen?

Telebistaren bidez? Irratian entzuten dugulako? Ala Interneten begiratuta?

June Ansoleaga (Sopela, 1987) ETB1eko Eguraldia saioaren aurkezlea da. Asteburuetako eguraldiaren iragarpena

egiten du. Aurkezleak esan digun bezala: “Lau urte egin nituen albistegietan 2 lanean, eta kasualitatez etorri

zitzaidan Eguraldia aurkezteko aukera. Erronka 3 bat izan zen, ez bainuen aurkezle izateko asmoa, eta, hasiera

10 batean beldur pixka bat ematen bazidan ere, gaur egun oso pozik nago, eta nire ametsetako lana da”.

Ansoleagaren iritziz, euskaldunok obsesio-pixka bat dugu eguraldiarekin: “Euskal Herriak lotura handia du

itsasoarekin, abeltzaintzarekin 4 eta nekazaritzarekin 5. Gainera, eguraldia asko aldatzen da kostaldetik

hegoaldera, eta Nafarroan eta Bizkaian ez du inoiz eguraldi bera egiten. Ez hori bakarrik, egunetik egunera ere

aldaketa handiak izaten ditugu. Horregatik, interes handia sortzen du”.

15 Eguraldiaren iragarpena 6 ezagutzeko bide asko ditugu. “Nekazariek eta abeltzainek, adibidez, zerura begiratzen

dute, bihar zer eguraldi egingo duen jakiteko. Gazteek, ordea, Internet edo sare sozialetan kontsultaturiko datuei

esker, eta mugikorrerako aplikazioak ere jaisten dituzte. Beste batzuek, aldiz, nahiago dute telebistan ikusi,

informazio gehiago ematen dugulako”. Ansoleagaren ustez, pertsona bakoitzak bere ohitura du.

Hala ere, adineko pertsona askok zeruaren aldaketak edo tenporak erabiltzen jarraitzen dute, modu berriagoak

20 badauden arren. Urtaro-aldaketen aurretik izaten dira (martxoan, ekainean, irailean eta abenduan), eta hurrengo

hiru hilabeteetan egingo duen eguraldia zehazten dute. “Ez dute oinarri zientifikorik. Ohiturekin zerikusia dute,

eta ezin dira iragarpen zehatz bat egiteko erabili. Hala ere, jende askok jarraitzen ditu, eta tenporak iristen

direnean guk ere aipatzen ditugu, badakigulako gure ikusleentzat, edo askorentzat behintzat, garrantzi

handikoak direla”, azaldu du Ansoleagak.

HABE Ikasbil aldizkari digitala, 2016/02/03 (MOLDATUA)

(1) aldakorra: cambiante, inestable. (2) albistegietan: informativos. (3) erronka: reto. (4) abeltzaintza: ganadería. (5) nekazaritza: agricultura, labranza. (6) iragarpena: pronóstico, predicción.

B2.3.

Testuaren ulermena. Tenporek oinarri zientifikorik ez badute, zergatik aipatzen dituzte eguraldi saioetan? [1 puntu]

Enunciado: Ejercicio B2.3 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo A) 2023

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

B2.3.- Testuaren ulermena. Tenporek oinarri zientifikorik ez badute, zergatik aipatzen dituzte eguraldi saioetan? (1 puntu)

Solución: Eguraldi saioetan aipatzen dituzte jende askok jarraitzen dituelako eta badakitelako ikusle askorentzat garrantzi handikoak direla, herri-ohiturekin lotura estua baitute.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio B2.2 · Ordinaria (Modelo A) 2023 · Ejercicio A2.1 · Ordinaria (Modelo D) 2023 ›

Más ejercicios de Testuaren ulermena eta ulermen zehatza