Ejercicio B2.3 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo A) 2023
Tema: Testuaren ulermena eta ulermen zehatza · Del examen Extraordinaria (2023)
Enunciado
B Aukera
Esperientzia zoragarria da barnetegia (Irene Moreno, Aurizberri, 1974)
1 Txikitan pixka bat ikasi bazuen ere, gaztetan heldu zion euskara ikasteari Irene Morenok. Bost urte daramatza
Pirinioetako AEKn, Garraldako euskaltegian 1. Egun, B2 maila egiten ari da, eta, behar ez duen arren, azterketa
egin berri du, “nire maila neurtu nahi dudalako”.
Nola iritsi zinen euskarara?
5 Nire herrian, txikia nintzenean, ez zegoen euskara ikasteko aukerarik. Eskolan, A eredua besterik ez zegoen. Gure
aitak, herriko gurasoekin batera, 4 eta 5 urteko umeentzako ikastola sortu zuen, legez kanpo. Ondoren A ereduan
sartzen ginenez, gaztelaniaz ikasi nuen nagusiki; euskara irakasgaietako bat zen eskolan. Hogei urterekin hasi
nintzen berriro euskara ikasten. Iruñeko Hizkuntz Eskolan eman nuen izena, B1 mailan sartu ninduten, baina ez
nengoen eroso. Maila altua zen niretzat, eta utzi egin nuen. Iruñean 20 urtez bizitzen egon eta gero, etxera itzuli
10 nintzen, eta umea izan nuenean pentsatu nuen nahitaez ikasi behar nuela harekin euskaraz mintzatzeko.
Zergatik erabaki zenuen euskara ikastea?
Alde batetik, etxean aldeko giroa zegoelako. Gurasoek ez zekiten euskara, baina gustuko zuten euskal kultura...
eta aitarentzat oso-oso garrantzitsua zen euskara ikastea. Bestetik, beste gazteak euskaraz egiten ikusten
nituenean, ikasteko gogoa sentitzen nuen. Hala, semea jaio zenean, AEKn hasi nintzen, Garraldan, eta oso-oso
15 gustura nago.
Zer izan da zailena zuretzat?
Nahiz eta oso berritsua 2 eta ausarta 3 izan, ikasi den guztia erabiltzea da zailena niretzat. Hau da, ez naiz nire
erosotasun eremutik 4 irteten. Ikasi dudana erabiltzeko eta hanka sartzeko ausardia handixeagoa falta zait. Ezin
berritsuagoa naiz, eta euskaraz egin behar badut... aurrera! Nire erosotasun eremuan, hori bai.
20 Aholku bat emango diguzu euskara erraz ikasteko?
Betikoa: lotsa baztertu eta poliki-poliki aurrera joan, duda guztiak alboratuz. Horrez gain, beste ikasle batek eta
nik, beheko mailetan, hitz batzuk gogoratzeko antzeko hitzak bilatzen genituen euskaraz eta erdaraz: zenuten
gogoratzeko, adibidez, “cenutrio”. Horrelakoak, auskalo zenbat! Bi urte eman nituen pentsatzen kutsadura “caja
fuerte” zela; hau da, kutxa “dura”, gogorra. Hitzak ikasteko, pertsona ezagunekin lotzen ditut. Esate baterako,
25 “haiek” ageri bada, nire lagunak direla pentsatu ohi dut. Oso arraroa da, badakit, baina baliagarria da.
Aizu! 2021/06/07, https://www.aizu.eus/zelan-euskaraz (MOLDATUA)
(1) euskaltegia: euskara ikasteko akademia. (2) berritsua: asko hitz egitea gustuko duena. (3) ausarta: valiente, audaz, decidido/a. (4) erosotasun eremua: zona de confort.
B2.3. Testuaren ulermena. Zer egiten du Irene Morenok beheko mailetan hitz batzuk gogoratzeko? [1 puntu]

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
B2.3. Testuaren ulermena. Zer egiten du Irene Morenok beheko mailetan hitz batzuk gogoratzeko? (1 puntu)
Solución: Euskarazko eta erdarazko hitz antzekoak bilatzen zituen (adibidez, «zenuten» gogoratzeko «cenutrio», edo «kutsadura» pentsatuz «caja fuerte / kutxa dura» zela) eta hitzak pertsona ezagunekin lotzen zituen (adibidez, «haiek» bere lagunak direla pentsatuz).
La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio B2.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2023 · Ejercicio A2.1 · Ordinaria (Modelo A) 2023 ›
Más ejercicios de Testuaren ulermena eta ulermen zehatza
- Ejercicio A2.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio A2.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio A2.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio B2.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio B2.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio A2.1 · Ordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio A2.2 · Ordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio A2.3 · Ordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio B2.1 · Ordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio B2.2 · Ordinaria (Modelo A) 2023