Ejercicio A2.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2022

Tema: Testuaren ulermena eta ulermen zehatza · Del examen Ordinaria (2022)

Enunciado

A aukera

IKASLE KRITIKOAK? BAI ZERA!

1 Ikasleek konpetentziak garatzea eta pentsamendu kritikoa jorratzea zein garrantzitsua den behin eta berriz

azpimarratzen duten berberek kontrako norabidean diseinatzen dituzte hezkuntza planak. Espainiako Gobernuak

prestaturiko LOMLOE 1 lege proiektuak Filosofia ikasgaia baztertzen zuela bagenekien, baina azken zirriborroan

are handiagoa da sarraskia, lotsagarri murriztu dituzte Filosofia, Balio Etikoak eta Psikologia orduak. Orain Hego

5 Euskal Herriko gobernuek dute horri buelta emateko giltza.

LOMLOEren zirriborroak zioen Filosofiak DBHn hautazko ikasgai izateari utziko ziola –erabaki larria–, baina

Batxilergoan ikasturte bakarrean ez, bitan izango zela derrigorrezko. Letra txikia irakurtzea falta zen: ordu

gutxiago izango ditu ikasgaiak Batxilergoan, eta, beraz, praktikan ez da eskaintza handituko. Berdin Balio Etikoak

ikasgaiarekin: DBHn derrigorrezko izaten jarraituko duela saldu bazuten ere, azken zirriborroak azaleratu du

10 DBHko lau ikasturteetan ez, ikasturte bakarrean baino ez dela emango ikasgaia. Psikologia ikasgaia zuzenean

desagertuko da Batxilergoko bigarren mailako hautazkoen zerrendatik.

Hipokrisia 2 nabarmena da. “Konpetentzia pertsonal, sozial eta ikasten ikastekoa” eta “herritartasunerako

konpetentzia” dira zortzi konpetentzia nagusietako bi, ikasleek pentsatzen, gogoetatzen eta kritiko izaten ikastea

funtsezkoa dela diote aditu, agintari eta pedagogoek, egungo eta etorkizuneko erronkek ezinbestean beharko

15 dituztela pentsamendu autonomoa duten haur eta gazteak, baita aurreko pentsalariek utzi dizkiguten

hausnarketa eta begiradak ere, baina bestelakoa da diseinatzen den curriculuma, bestelakoak benetako helburu

eta asmoak.

Espainiako Gobernuak gutxieneko curriculuma zehazten du, baina Euskal Herriko administrazioek ez dute

filosofiaren aldeko apusturik egin izan. Unea da erakuts dezaten zer-nolako hezkuntza, zer-nolako herritarrak eta

20 zer-nolako etorkizuna bultzatu nahi duten.

Mikel Garcia, Argia aldizkaria, https://blogak.argia.eus, 2021/10/24 (MOLDATUA)

(1) LOMLOE: Ley Orgánica de Modificación de la LOE. (2) Hipokrisia: norberak benetan ez dituen sentimendu eta iritzien itxurak egitea.

A2.1.- Ulermen zehatza. Zer esan nahi du autoreak ondoko bi pasarte hauetan? (3-4 lerrotan bakoitza) [2 puntu]:

a)

«Orain Hego Euskal Herriko gobernuek dute horri buelta emateko giltza.» (4-5. lerroak)

b)

«Letra txikia irakurtzea falta zen» (7. lerroa)

Enunciado: Ejercicio A2.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2022

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

«Orain Hego Euskal Herriko gobernuek dute horri buelta emateko giltza.» (4-5)

Solución: Espainiako Gobernuak LOMLOEn Filosofia eta Balio Etikoen orduak murriztu arren, EAEko eta Nafarroako gobernuek hezkuntza-eskumenak dituzte eta beren esku dago beren dekretuen bidez ikasgai horiei ordu gehiago ematea eta murrizketa hori konpontzea.

La solución del apartado que falta y la explicación paso a paso son Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio B2.3 · Ordinaria (Modelo A) 2022 · Ejercicio A2.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2021 ›

Más ejercicios de Testuaren ulermena eta ulermen zehatza