Ejercicio B2.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo A) 2022
Tema: Testuaren ulermena eta ulermen zehatza · Del examen Ordinaria (2022)
Enunciado
B Aukera
“Euskaltegiak asko laguntzen du” (Iñigo Enrique, Ribaforada, 1995)
1 “Erriberan, gutxi gara euskal hiztunak” dio Enriquek. Nahiz eta Nafarroako Erriberakoa izan, herritik atera zen eta
egun Erripagañan bizi da, Eguesibarren. Lanbidez programatzailea, hirugarren ikasturtea du Iruñeko Iruñezar
AEKn 1.
Nolatan iritsi zinen euskarara?
5 Gurasoek nahi zuten ikastea. Beste gurasoekin batera, herrian D eredua jarri nahi izan zuten arren, ezin izan
zuten. A ereduan ikasi nuen eta euskara pixka bat ikasi nuen. Gero, dena ahaztu zitzaidan. Ondoren, Madrilera
ikastera joan, eta berdin. Iruñera itzultzean, mendi ibilaldi batean, Lizarragan gazta saltzen zuen baserritar batek
euskaraz hitz egin zidan. Nik ez nekiela eta mesedez gaztelaniaz egiteko erantzun nion. Biok nafarrak izanik, bere
hizkuntza zergatik aldarazi 2 behar nion pentsatu nuen. Interneten euskara nola ikasi bilatu eta hurrengo astean
10 AEKn eman nuen izena.
Nolako prozesua izan duzu?
Oso ona. Euskaltegirik 3 gabe, nire ustez, ezinezkoa izango litzaidake. Ez neukan inguru euskaldunik, eta
euskaltegiak hori ematen dizu. Eskolak jasotzeaz gain, afariak eta lagunekin abesteko saioak ere egiten ditugu.
Euskara ikasteko errazagoa da, prozesua errazagoa da. Hasiera-hasieratik ikasitakoa erabiltzen nuen, eta oso
15 ongi.
Zer izan da zailena?
Beldurra kentzea edo ausartzea, hau da, euskaraz hitz egiten hastea. Askotan ez naiz euskaraz hasten ausartzen,
ez baitakit solaskidea euskalduna den ala ez.
Eta errazena?
20 Agian, ikasten hastea. Nik bat-batean erabaki nuen euskaltegian izena eman nahi nuela, eta erabaki nuena egin
nuen bi aldiz pentsatu gabe. Ingelesarekin edo beste hizkuntza batzuekin ere gertatzen zait, baina ez naiz
ausartzen. Euskararekin, ordea, bai; izena zalantza egin gabe eman nuen. Euskaltegiak asko laguntzen du.
Burugogorra 4 naiz euskararekin, eta beti nabil irakurtzen edo hitzak apuntatzen. Beldurrez, bai, baina beti
ausartzen naiz euskaraz egiten.
Aizu! 2021/12/01, https://www.aizu.eus/zelan-euskaraz (MOLDATUA)
[ 1 ] AEK: red de academias de euskera para adultos.
[ 2 ] aldarazi: hacerle cambiar.
[ 3 ] euskaltegia: academia de euskera.
[ 4 ] Burugogorra: cabezón, terco/a, obstinado/a.
B2.2.
Testuaren ulermena: Zer gertatu zitzaion Iñigo Enriqueri Lizarragan mendi ibilaldi batean? (1 puntu)

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
B2.2. Testuaren ulermena: Zer gertatu zitzaion Iñigo Enriqueri Lizarragan mendi ibilaldi batean?
Solución: Mendi ibilaldi batean, Lizarragan gazta saltzen zuen baserritar batek euskaraz hitz egin zion. Iñigok ez zekienez, gaztelaniaz egiteko eskatu zion. Horrek pentsarazi egin zion: biak nafarrak izanda, zergatik aldarazi behar zion bere hizkuntza? Horren ondorioz, euskara ikastea erabaki eta AEKn eman zuen izena.
La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio B2.1 · Ordinaria (Modelo A) 2022 · Ejercicio B2.3 · Ordinaria (Modelo A) 2022 ›
Más ejercicios de Testuaren ulermena eta ulermen zehatza
- Ejercicio A2.1 · Extraordinaria (Modelo D) 2022
- Ejercicio A2.1 · Ordinaria (Modelo A) 2022
- Ejercicio A2.2 · Ordinaria (Modelo A) 2022
- Ejercicio A2.3 · Ordinaria (Modelo A) 2022
- Ejercicio B2.1 · Ordinaria (Modelo A) 2022
- Ejercicio B2.3 · Ordinaria (Modelo A) 2022
- Ejercicio A2.1 · Ordinaria (Modelo D) 2022
- Ejercicio A2.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2021
- Ejercicio A2.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2021
- Ejercicio A2.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2021