Ejercicio A2.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo A) 2021
Tema: Testuaren ulermena eta ulermen zehatza · Del examen Extraordinaria (2021)
Enunciado
Telelanerako aholkuak
1 Telelana enpresatik kanpo, normalean etxean, egiten den lana da; eta telekomunikazio-sareak erabiltzen dira lan
egiteko. Pandemiak telelana indartu du eta etxean eroso¹ lan egiten den arren, batzuek ez dakite nola egin.
Betiko ohiturekin segi. Lan egiteko unean betiko lan ohiturei eutsi, gustura lan egingo duzu eta. Leku eroso bat
aukeratu eta lan egin hor modu egokian jantzita, kalera atera beharko bazenu bezala, eta ez oherako arroparekin.
5 Ordutegia eta baldintzak. Lanorduak bete egin behar dira. Beraz, antolatu denbora. Zenbat denbora behar duzu?
Zein denbora-tarte lan konkretu batean aritzeko? Bakarrik, kontzentratuta, inorekin hitz egin gabe? Aukeratu
beste denbora-tarte bat mezuak erantzuteko, online-bilerak egiteko, talde-lana antolatzeko... Batzuek eskuko
telefonoko datu mugikorrak itzaltzen dituzte.
Finkatu² eguneko eta asteko helburuak: ikusi bete diren. Finkatu norberaren eta lantaldearen³ helburuak: zein
10 lan egin behar da gaur edo aste honetan? Idatzi paperean edo mugikorrean orain arte egin dena eta hemendik
aurrera egin behar dena. Bete behar diren helburuak finkatu eta orain arte bete behar zirenak ikusi ea bete diren.
Atsedena. Hartu atseden eta egin ariketa fisikoak, denbora guztian eserita egotea osasungarria ez delako.
Denborarik ez baduzu, edo umeak badituzu, egin luzatze-ariketak: 10 minutu, besterik ez. Hobeto sentituko zara.
Kontzentrazioa. Telelana lana da: ez galdu arreta. Etxean egon arren, ez da sukaldean aritzeko edo etxeko
15 erosketak egiteko denbora. Kontzentrazioa ezinbestekoa da. Zure betiko lantokian bezala.
Bukatzen jakin. Eguna edo lanaldia bukatu bada, bukatu da. Finkatu bukatzeko ordua. Bihar egin behar den lana,
ez egin gaur.
Eta umeak badaude etxean? Bereizi lan egiteko tokia eta umeekin egoteko tokia. Azaldu umeei, ahal den
neurrian, zergatik egiten ari zaren telelana. Eta zer den telelana, ze ondorio dituen etxeko martxan. Eta gogoratu:
20 umeak aspertzen badira, kaosa ez da urruti izango.
HABE Ikasbil aldizkari digitala, 2020/03/13 (MOLDATUA)
(1) eroso: cómodo, cómodamente, confortable. (2) finkatu: fijar, establecer. (3) lantalde: grupo de trabajo.
A2.1. Testuaren ulermena: Telelanaren helburuak finkatzeko zer jaso ahal den paperean edo mugikorrean? [1 puntu]

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
A2.1. Testuaren ulermena: Telelanaren helburuak finkatzeko zer jaso ahal den paperean edo mugikorrean?
Solución: Paperean edo mugikorrean orain arte egin dena eta hemendik aurrera egin behar dena jaso ahal da.
La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio A2.1 · Ordinaria (Modelo D) 2022 · Ejercicio A2.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2021 ›
Más ejercicios de Testuaren ulermena eta ulermen zehatza
- Ejercicio A2.3 · Ordinaria (Modelo A) 2022
- Ejercicio B2.1 · Ordinaria (Modelo A) 2022
- Ejercicio B2.2 · Ordinaria (Modelo A) 2022
- Ejercicio B2.3 · Ordinaria (Modelo A) 2022
- Ejercicio A2.1 · Ordinaria (Modelo D) 2022
- Ejercicio A2.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2021
- Ejercicio A2.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2021
- Ejercicio B2.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2021
- Ejercicio B2.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2021
- Ejercicio B2.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2021