Ejercicio 1.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo A) 2025
Tema: Lexikoa: sinonimoak testuinguruan eta eratorpena · Del examen Extraordinaria (2025)
Enunciado
BILBOKO ALDE ZAHARRA: TOKIKOAK, ARROTZAK
Bilboko Alde Zaharrak turismo masiboa jasotzen du urtero, eta horrek auzoko plangintzan eta auzotarren
bizitzan eragiten du. Zer da turistifikazioa eta zein dira sortzen dituen arazoak?
Bilboko Alde Zaharreko kaleetan ibili denak ziur aski nabaritu du ehunka turista paseatzen direla bertatik.
Horrez gain, seguruenik ohartu da zenbat denda eta etxebizitza dauden kanpotik etortzen direnak hartzeko
5 egokituta. Hala ere, turismo masiboa jasotzen duen auzo honetan 7.000 biztanle ere bizi dira, 2016ko erroldaren 1
arabera. Haien ustez, bertakoen lehentasunak alboratuak izaten ari dira, turistei mesede egiteko. Fenomeno horri
turistifikazioa esaten zaio.
Alde Zaharreko auzotarrak kezkatuta daude turistifikazioarekin, gero eta arazo larriagoak ikusten dituztelako
Zazpikaleetan. Besteak beste, usaina, zarata eta etxebizitzen prezioaren igoera pairatzen 2 dituzte bertan bizi direnek.
10 Azkenaldian, turistifikazio prozesuaren ondorioak jasanezinak bihurtu dira, eta zenbait elkartek egoera salatu dute.
Zazpikaleetako Bihotzean auzo elkarteak eta AZET etxebizitza sindikatuak arazoari aurre egitera deitu dute.
Euren arabera, Bilboko Alde Zaharrean turistek dute lehentasuna, eta ez bertako bizilagunek. Auzoa turisten
beharrak asetzeko berregokitzen ari dela uste dute, horrela bertan jaio, hazi edo bizi direnak beste toki batera joatera
bultzatuta.
15 Auzotarrek argi dute pisu turistikoen gehikuntza dela arazorik nagusietakoa. “Gure etxeak ez dira hotelak”
aldarrikatu du Bihotzean elkarteak, eta turistentzako bizitokiak mugatzeko eskatu. Izan ere, SOS Alde Zaharra
elkartearekin batera, auzotarren etxeak turistifikaziotik babesteko gida kaleratu du. Hiru pauso zehaztu dituzte:
jabeen erkidegoko bilera egin, debeku neurriak bozkatu eta, akordioa eginez gero, erregistratu. Hala, Jabetza
Horizontalaren Legeari esker, auzokideek pisu turistikoak mugatzeko aukera daukate.
20 Turistifikazioak dakartzan arazoak pil-pilean egon 3 dira azkenaldian, eta ez Bilbon bakarrik. Abenduaren 12an,
Espainiako Auzitegi Gorenak erabilera turistikorako etxeak alokatzea jarduera ekonomiko gisa sailkatu zuen. Horrek
pisu turistikoak debekatzeko aukera ematen die auzoko bizilagunei, eraikineko estatutuetan jarduera ekonomikoak
galarazita egonez gero.
Gero eta etxebizitza gehiago turismora bideratzen ari direla salatu du Bihotzean elkarteak, eta gero eta
25 etxebizitza gutxiago dagoela auzotarrentzat. Ondorioz, pisuen prezioa garestitu egiten da, eta bertakoek, halako
salneurririk ordaindu ezin dutenez, alde egin behar dute. Luxua al da jaio zaren tokian bizi ahal izatea?
Aizu aldizkaria, 2024ko martxoa (moldatua)
(1) errolda: censo; (2) pairatu: sufritu; (3) pil-pilean egon: oso bizirik, denon ahotan.
1.2.- Eman testuinguruan egokia den sinonimo bat: kale (3), eurek (12), uste (13), toki (13). [2 puntu]
a)
b)
c)
d)

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
Eman testuinguruan egokia den sinonimo bat: kale (3)
Solución: karrika / bide
Eman testuinguruan egokia den sinonimo bat: eurek (12)
Solución: haiek / beraiek
Las soluciones de los 2 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio 1. ATALA - 2 · Ordinaria (Modelo A) 2026 · Ejercicio 1.2 · Ordinaria (Modelo A) 2025 ›
Más ejercicios de Lexikoa: sinonimoak testuinguruan eta eratorpena
- Ejercicio 1. Atala - 2 · Extraordinaria (Modelo A) 2026
- Ejercicio 1. ATALA - 2 · Ordinaria (Modelo A) 2026
- Ejercicio 1.2 · Ordinaria (Modelo A) 2025
- Ejercicio A1.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio B1.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio A1.2 · Ordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio B1.2 · Ordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio A1.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio B1.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio A1.3 · Extraordinaria (Modelo D) 2023