Ejercicio A1.3 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2023
Tema: Lexikoa: sinonimoak testuinguruan eta eratorpena · Del examen Extraordinaria (2023)
Enunciado
MARTEREN EBOLUZIO KLIMATIKO ETA HIDROLOGIKOARI BURUZKO DATU ESANGURATSUAK
1 NASAren Perseverance ibilgailuak otsailean hartu zuen lur Marten, hain zuzen 45 km-ko diametroa
duen Jezero krater handian, eta, dagoeneko, argitu ditu planeta gorriaren eboluzioari buruzko pasarte
esanguratsuak: garai batean, aintzira lasai bat zen Jezero kraterra, ibai batek elikatzen zuena. Eta bat-
bateko aldaketek uholde indartsuak eragin zituzten, betiere NASAren datuen arabera.
5 Ibaiaren deltan eta aintziran, hainbat kilometrotatik ibaian behera bortizki iritsitako arroka handiak
aurkitu dituzte, bat-bateko uholdeen ondorio diruditenak. Arroka batzuek metro bateko diametroa eta
hainbat tonako pisua zuten, eta, inguruko geruza geologikoak aztertuta, ikertzaileek argitu dute
kraterretik kanpokoak zirela. Are gehiago, ez zituela haizeak ekarri, ur-fluxu indartsu batek baizik.
Kalkulatu dutenez, 9 m/s 1 -ko fluxua izango zuen uholdeak.
10 NASAko ikertzaileek adierazi dutenez, gerora izandako klima-aldaketaren batek aintzira lehortzea
eragin zuen, eta hurrengo milioika urteetan lehor mantendu da. Orduz geroztik, haizeak higatu du
pasaia, egun azaltzen den kraterra sortu arte.
NASAko ikertzaileak pozik azaldu dira, gaur egun Marte hotza eta lehorra bada ere duela 3.700 milioi
urte planeta epela eta hezea zela frogatu baitute, eta ura modu egonkorrean mantentzen zela azalean.
15 Gainera, kraterraren barruan buztinez eta lutita 2 -partikula txikiez sortutako geruzak identifikatu
dituzte; alegia, beren baitan garai bateko biziaren arrastoak gorde lezaketenak, inoiz bizia egon bada
Marten. Datozen hilabeteetan geruza horiek aztertuko ditu Perseverance ibilgailuak.
Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute, Elhuyar Zientzia, 2021/10/14
(1) Metro segundu. (2) Arroka sedimentarioa.
A1.3.- Testua aintzat hartuz, eman hitz hauen sinonimo bana (1 puntu):
a)
eboluzioari (2. lerroa): «...planeta gorriaren eboluzioari buruzko pasarte esanguratsuak...»
b)
pasarte (2. lerroa): «...eboluzioari buruzko pasarte esanguratsuak...»
c)
elikatzen (3. lerroa): «...aintzira lasai bat zen Jezero kraterra, ibai batek elikatzen zuena.»
d)
arroka (5. lerroa): «...arroka handiak aurkitu dituzte...»
e)
arrastoak (16. lerroa): «...garai bateko biziaren arrastoak gorde lezaketenak...»

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
a) eboluzioari (2)
Solución: bilakaerari / garapenari
b) pasarte (2)
Solución: zati / atal / tarte
c) elikatzen (3)
Solución: hornitzen / betetzen
Las soluciones de los 2 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio B1.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2023 · Ejercicio B1.3 · Extraordinaria (Modelo D) 2023 ›
Más ejercicios de Lexikoa: sinonimoak testuinguruan eta eratorpena
- Ejercicio B1.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio A1.2 · Ordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio B1.2 · Ordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio A1.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio B1.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio B1.3 · Extraordinaria (Modelo D) 2023
- Ejercicio A1.2 · Ordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio B1.2 · Ordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio A1.3 · Ordinaria (Modelo D) 2023
- Ejercicio B1.3 · Ordinaria (Modelo D) 2023