Ejercicio 1. ATALA - 2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo A) 2026
Tema: Lexikoa: sinonimoak testuinguruan eta eratorpena · Del examen Ordinaria (2026)
Enunciado
ZAINDU ZURE GILTZA DIGITALAK
‘Smishing’, ‘phishing’, ‘vishing’, ‘baiting’… Gure Internet zerbitzuen pasahitzak lapurtzen saiatzeko teknikak
ugariak izan arren, komeni da gogoan izatea gutako edozein edonon izan daitekeela halako baten biktima.
Halako lapurreten ondorioak oso ezberdinak dira batetik bestera. Gerta daiteke lapurrek gure sare sozial
bateko profilaren kontrola eskuratzea, adibidez. Edo, erabiltzaile eta pasahitz berak erabiltzen baditugu
5 beti, gure sare sozialen, posta elektronikoaren, banku elektronikoaren, laneko artxiboen eta abarren
kontrol osoa lortzea. Esan bezala, kontrol hori produktu jakin baten publizitatea egiteko aprobetxatuko
dute; edo gure lagun, kontaktu edota laneko bezeroei ere lapurtzen saiatzeko; gure artxiboak, batez ere
lanekoak, "bahitu" 1 eta haien truke dirua eskatzeko; edo, zuzenean, guk ordaindu beharko ditugun
erosketak egiteko zein gure kreditu txarteletatik edo banku kontuetatik dirua ateratzeko. Guretzat, gure
10 lagunentzat eta gure bezeroentzat arrisku handia da hau.
Lapurreta horiek ekiditeko 2 tresnarik eraginkorrena sen 3 ona da. Ongi gorde behar ditugu gure pasahitzak.
Nahiz eta hamaika bider irakurri eta entzun dugun, komeni da errepikatzea: bankuek sekula ez digute
pasahitza e-postaz edo SMS bidez eskatuko. Bestalde, zure gogoko sare sozialean ‘onegia, egia izateko’
moduko zozketa edo sariren baten berri ikusten baduzu…, zure datuak eskuratzeko amua 4 besterik ez da
15 izango, seguruenik.
Gure pasahitzekin ere komeni da zuhur 5 jokatzea. Lehenengo eta behin, ezer egin baino lehen, pentsatu
apur bat eta sekula 6 ez erabili ‘abcde’, ‘qwertyuiop’, ‘12345’ eta antzeko pasahitzak. Honezkero 7, sistema
gehienetan eskatzen digute, arrazoiz eskatu ere, gure pasahitzek letra larriak eta xeheak, zenbakiak eta
karaktere bereziak nahastea. Ongi egin den pasahitz bat ez da erraz pirateatzen.
20 Zerbitzu bakoitzean pasahitz ezberdina erabiltzea ere komeni da. Aholku gisa, pasahitzak baino hobeto,
‘pasaesaldiak’ erabil ditzakezu, zailagoak direlako asmatzen, eta errazagoak gogoratzen. Baina esaldia
erabiliz gero ere, izan dadila ezberdina zerbitzu batetik bestera, zerbitzutik zerbitzura.
Azkenean, kontua erraza da: etxeko giltzak ez galtzeko kontuz ibiltzen garen moduan, gure giltza digitalak
ere behar bezala zaindu behar ditugu, hori egin ezean gure segurtasun digitala arriskuan egon baitaiteke.
25 Aizu! aldizkari digitala, 2022/11/22 (MOLDATUA)
(1) bahitu: secuestrar. (2) ekiditeko: para evitar. (3) sen: buen sentido; sen ona: sentido común. (4) amua: anzuelo. (5) zuhur: prudentemente, juiciosamente, sensatamente. (6) sekula: nunca; sekula ez: nunca. (7) Honezkero: Ya (en la actualidad), para este momento.
1. ATALA
Ondoko bi ariketetatik bat aukeratu: (2 puntu)
2. Testuinguruan egokia den sinonimo bat eman: adibidez (5), esan (7), ongi (12), modu[ko] (15), apur bat (18).
a)
b)
c)
d)
e)

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
adibidez (5)
Solución: esaterako / berbarako / adibiderako / hala nola
esan (7)
Solución: aipatu / adierazi / aitatu
ongi (12)
Solución: ondo / egoki / txukun
Las soluciones de los 2 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio 1. Atala - 2 · Extraordinaria (Modelo A) 2026 · Ejercicio 1.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2025 ›
Más ejercicios de Lexikoa: sinonimoak testuinguruan eta eratorpena
- Ejercicio 1. Atala - 2 · Extraordinaria (Modelo A) 2026
- Ejercicio 1.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2025
- Ejercicio 1.2 · Ordinaria (Modelo A) 2025
- Ejercicio A1.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio B1.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio A1.2 · Ordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio B1.2 · Ordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio A1.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio B1.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio A1.3 · Extraordinaria (Modelo D) 2023