Ejercicio B1.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2023
Tema: Esaldiak berridaztea: mendeko perpausak eta egiturak · Del examen Extraordinaria (2023)
Enunciado
B Aukera
Emakumeak gorroto dituzten gizonak
1 Stieg Larsson idazle suediarrak trilogia ezaguna idatzi zuen; Millennium izena eman zion, baina
askok gogoratzen dute lehen liburuak zeraman izenarekin. Espainieraz Los hombres que no amaban a
las mujeres moduan ezaguna izan zen, eta frantsesez Les hommes qui n'aimaient pas les femmes.
Alegia, bietan 'Emakumeak maite ez zituzten gizonak' izenburua hautatu zutela. Beti egin zait
5 harrigarria izenburu horiek aukeratu izana, jatorrizko bertsioa latzagoa zelako: 'Emakumeak gorroto
zituzten gizonak', hots, Män som hatar kvinnor. Gorrotoa lar 1 begitandu zitzaien, nonbait, argitaletxe
espainiar eta frantsesei. Euskaraz itzulia ez dagoen arren, euskarazko Wikipedian jatorritik zuzenean
euskaratu dute: Emakumeak gorrotatzen zituzten gizonak. Gorrotoa sentimendu indartsua da,
urdailetik zuzenean irteten dena, arrazoitik at dagoena, eta, egun, ez da politikoki zuzena emakumeak
10 gorroto ditugula esatea. Barkatu, zuzendu behar dut: emakumeok gorrotatzen gaituztela esatea. Baina
horrela da. Badira gizonak, eta ez gutxi, emakumeak gorroto dituztenak. Ez dute esaten, zelan esango
dute! Oraindik kosmetikari eutsi behar zaio.
Gorrotoak intentsitate ezberdinak ditu, maitasunak legez, eta askorentzat arerio gara. Erro
sakonak ditu matxismoak, bere graduazio guztiekin. Esaterako, taberna zein txokoetan gizon talde
15 batzuetan emakumeez hitz egiterakoan, esateko moduetan, gorrotoa dago; edota gizon askoren
artean emakume bakarra agertzen den argazki horietan, gorrotoa dago. Are gehiago, emakumerik ez
dagoen argazki horietan. Gorrotoa dago. Pikara aldizkarian Susana Gisbert elkarrizketatu zuten.
Valentziako fiskala da bera, genero indarkerian aditua. Bere hitzak argigarriak dira: «Emakumeen
aurkako gorrotoa esponentziala da, oso korapilatsua, eta babes handia dauka». Gaur martxoaren
20 bederatzigarrena da, eta kalean jarraitzen dugu.
Goizalde Landabaso. Berria egunkaria. 2021/03/09 (MOLDATUA)
(1) Lar: gehiegi.
B1.2.- Azpimarratutako esaldi zatiak berridatzi, testuko esanahiari lotuz (1 puntu):
a)
b)
c)
d)
e)

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
Berridatzi: '... jatorrizko bertsioa latzagoa zelako: ...'
Solución: jatorrizko bertsioa latzagoa zenez / jatorrizko bertsioa latzagoa baitzen / jatorrizko bertsioa latzagoa zela eta
Berridatzi: 'Emakumeak gorroto zituzten gizonak'
Solución: gorrotatzen zituzten / gorroto zieten
Berridatzi: 'Euskaraz itzulia ez dagoen arren, ...'
Solución: Euskaraz itzulita ez badago ere / Nahiz eta euskaraz itzulita ez egon / Euskarara itzuli gabe egon arren
Las soluciones de los 2 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio A1.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2023 · Ejercicio A1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2023 ›
Más ejercicios de Esaldiak berridaztea: mendeko perpausak eta egiturak
- Ejercicio A1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio B1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio A1.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio B1.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio A1.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2023
- Ejercicio A1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio B1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio A1.2 · Ordinaria (Modelo D) 2023
- Ejercicio B1.2 · Ordinaria (Modelo D) 2023
- Ejercicio A1.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2022