Ejercicio A1.3 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo A) 2023

Tema: Esaldiak berridaztea: mendeko perpausak eta egiturak · Del examen Ordinaria (2023)

Enunciado

A aukera

Sudur gorriaren xarma

1 Ume guztiek izaten dute gogoko pailazoren bat, pailazoek haurrak alaitzeko dohain 1 berezia dute eta. Bikote edo

hirukote ezagun asko izan dira, baina azken urteotan Pirritx, Porrotx eta Marimotots ditugu ezagunenen artean.

3 Belaunaldi guztietako haurrek izaten dituzte gogoko pailazoak. Garai batean oso ezagunak ziren Kixki, Mixki eta Kaxkamelon, Koko, Moko eta Flax, Txirri, Mirri eta Txiribiton, Poxpolo eta Mokolo, Takolo, Pirritx eta Porrotx...

5 Gaur egun honako hirukotea da ospetsuenetakoa: Pirritx, Porrotx eta Marimotots.

Joxe Mari Agirretxe lasarte-oriarrak urte asko daramatza “Porrotx” pailazoaren azalean jartzen. Egun batean

pailazoz jantzi zen lehenengo aldiz; ondoren, bere pailazo-lana “amets, ogibide eta bizimodu” bilakatu zen. Bide

hori ez zuen antzerkitik egin, aktibismotik eta euskaltzaletasunetik baizik. Izan ere, jaioterriko Michelin fabrikara

langile erdaldun asko heldu zen eta horrek aldaketa handia ekarri zuen Lasarte-Oriara: herri txiki euskalduna

10 izatetik, nagusiki erdalduna izatera pasatu zen. Agirretxek berak 16 bat urterekin euskaltegian eman zuen izena,

eta Lasarte-Oria Berreuskaldundu Dezagun euskara-taldean parte hartzen hasi zen. Olentzeroren jaialdia

prestatzen hasi ziren, “euskara zerbait alaia eta dibertigarria” zela erakutsi nahi zietelako herriko haurrei, eta

ukitu 2 “ganberroagoa” emateko pailazoz jantzi zen. Hori izan zen bere pailazo-ibilbidearen hasiera. Jaialdiak

lotzen joan ziren, eta, hala, ia 35 urte igaro dira.

15 Pailazo-lanbiderako prestatu egin behar zutela ohartuta, antzerkigintza-ikastaroak egin zituzten. Laster

konturatu ziren haurrentzat eredu zirela; izan ere, sudurrean bolatxo gorria jarri ondoren, haiek egiten eta esaten

zutena errepikatzen zuten umeek. Hortaz, balioak lantzea erabaki zuten, “sudur gorritik edozein gai landu ahal

baita, alaia, gogorra edo bestelakoa”, zehaztu du Agirretxek. Hala, honako gai hauek beraien ikuskizunen ardatz

izan dira: baserria eta basoa, generoa, ama-lurra, familia-ereduak, minbizia 3, euskara edota heriotza. Aipatutako

20 gai horiek garrantzi handikoak dira, zeren eta haurren interesekoak baitira. Maisu eta maistrei haurren heziketan

laguntzeko “Irrien Lagunak” eta “Bizipoza elkartea” taldeak sortu zituzten, eta beren leloa hauxe izan da beti:

“Txikiak izanik ere, elkartuta indartsu sentitzen gara”.

HABE Ikasbil aldizkari digitala, 2021/11/26 (MOLDATUA)

(1) dohai: don, cualidad. (2) ukitu: toque. (3) minbizia: cáncer.

A1.3.- Berridatzi mendeko perpaus hauek: [1 puntu]

a)

"pailazoek haurrak alaitzeko dohain berezia dute eta" (1)

b)

"dibertigarria zela erakutsi nahi zietelako" (12)

c)

"sudur gorritik edozein gai landu ahal baita" (17-18)

d)

"Aipatutako gai horiek garrantzi handikoak dira" (19-20)

e)

"zeren eta haurren interesekoak baitira" (20)

Enunciado: Ejercicio A1.3 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo A) 2023

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

"pailazoek haurrak alaitzeko dohain berezia dute eta" (1) (____________ bait-_________)

Solución: pailazoek haurrak alaitzeko dohain berezia baitute

"dibertigarria zela erakutsi nahi zietelako" (12) (____________-eta)

Solución: dibertigarria zela erakutsi nahi zietela-eta

"sudur gorritik edozein gai landu ahal baita" (17-18) (____________-(e)lako)

Solución: sudur gorritik edozein gai landu ahal delako

Las soluciones de los 2 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio B1.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2023 · Ejercicio B1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2023 ›

Más ejercicios de Esaldiak berridaztea: mendeko perpausak eta egiturak