Ejercicio B1.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo A) 2021

Tema: Deklinabidea: hitzen kasua eta numeroa · Del examen Extraordinaria (2021)

Enunciado

Urteko egunik zoriontsuena

1 Urteko egunik luzeena edo motzena aipatzen digutenean gaia ezaguna egiten zaigun arren, urteko egunik

zoriontsuena zein den galdetzen badigute, ez dakigu zer esan. Bada, itxuraz 1, ekainaren 20a da urteko egunik

zoriontsuena. Ondorio horretara iristeko oinarria zein den ikusiko dugu ondoko lerroetan.

Uda ate joka da ekainaren 20an, eta jende gehienarentzat hori pozgarria da, ezin da ukatu. Meteorologoek eta

5 psikologoek aztertu dute gaia, eta aditu hauek diotenez, ekainean zenbait faktore biltzen dira pertsona

baikorragoa eta zoriontsuagoa izateko. Pentsatzekoa da ez dela egun zehatz bat, baizik eta garaia dela

zorionekoa. Adituak, ordea, bat datoz Cardiff-eko unibertsitatean garatu den formula matematikoaren

emaitzarekin: horren arabera, ekainaren 20a da urteko egunik zoriontsuena.

Izena ere jarri diote egunari, Yellow day ("Egun horia"). Kolore horiak, hain zuzen, poza adierazten du herrialde

10 anglo-saxoietan, eta horrez gain, oso kolore bizia da. Horrelako izendapenen 2 atzean askotan helburu

komertzialak izaten dira, baina horiek alde batera utzita, ikus dezagun zein faktore aipatzen dituzten adituek:

Batetik, tenperatura aipatzen dute. Ekainaren erdialdean gure inguruan tenperatura epelak izaten dira, batez

beste 20-21 gradu zentigradukoak, eta oso tenperatura egokia da ibaira, itxasora edo basora joateko.

Era berean, argi-ordu asko izaten ditugu sasoi horretan, urteko egunik luzeenak ekainekoak baitira. Eguzkiaren

15 argiak aktibatu egiten gaitu, edo hobeto esanda, serotonina 3 sortzen laguntzen digu, eta hormona hori zoriontsu

izatearekin lotuta dago. Beraz, egun horietan gure umorea hobetu egiten da, animotsuago egoten gara, eta

orokorrean zoriontsuagoak izaten gara.

Lanari dagokionez, izango dira salbuespenak, baina askok udan oporrak izaten ditugu. Langileentzat eta

ikasleentzat oporrak ongi egindako lanaren saria da. Beraz, ekainean opor usainean ibiltzen gara: oporrak non

20 egingo ditugun pentsatzen, norekin joango garen... ilusioz, oporrak planifikatzen, pozik.

Oporrak iritsi bitartean, planak egiteko joera handiagoa ere izaten da ekainean. Hala, norberaren gustukoak diren

gauzak egiten denbora gehiago pasatzen dugu. Batzuetan gure aldetik egiten ditugu planak, baina lagunekin

egitea ere errazagoa izaten da, denbora libre gehiago izaten dugu eta.

HABE Ikasbil aldizkari digitala, 2020/06/19 (MOLDATUA)

(1) itxuraz: por lo visto, según parece. (2) izendapen: denominación. (3) serotonina: hormona encargada de regular nuestro estado de ánimo.

B1.1. Eman hitz hauen kasua eta numeroa: egunik (1), lerroetan (3), meteorologoek (4), egunari (9), ikasleentzat (19). [1 puntu]

Hitza

Kasua

Numeroa

egunik (1)

lerroetan (3)

meteorologoek (4)

egunari (9)

ikasleentzat (19)

Enunciado: Ejercicio B1.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo A) 2021

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

egunik: kasua

Solución: Partitiboa

egunik: numeroa

Solución: Mugagabea

lerroetan: kasua

Solución: Inesiboa

lerroetan: numeroa

Solución: Plurala

meteorologoek: kasua

Solución: Ergatiboa

Las soluciones de los 5 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio A1.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2021 · Ejercicio B1.1 · Extraordinaria (Modelo D) 2021 ›

Más ejercicios de Deklinabidea: hitzen kasua eta numeroa