Ejercicio B1.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2022

Tema: Deklinabidea: hitzen kasua eta numeroa · Del examen Ordinaria (2022)

Enunciado

B Aukera

LURREAN INOIZ IZANDAKO BOLKANISMO BORTITZENAK EZ ZUEN ERAGIN DINOSAUROAK DESAGERTZEA

1 Zumaiako itsaslabarretan egindako ikerketa batek urte luzeko eztabaida itxi du: kretazeo bukaeran Indian

jazotako muturreko bolkanismoak, Lurrean inoiz izan den bortitzenak, oso eragin txikia izan zuen dinosauroen

desagertzean. Horrek berretsi egiten du duela 66 milioi urte Mexikoko Yucatán penintsulan jotako asteroidearen

inpaktuak eragin zuela dinosauroen eta beste bizidunen suntsipen masiboa.

5 Dinosauroen desagerpena planetako bost masa-suntsipen handietako bat izan zen, Kretaziko-Paleogeno

(K/Pg) mugan gertatu zena. Horregatik, duela 66,4 eta 65,4 milioi urte bitartean metatutako mikrofosiletan

aberatsak diren sedimentuak eta arrokak ikertu dituzte, desagertze masiboaren aurreko eta ondorengo klima-

aldaketak aztertu ahal izateko. Gertaera klimatikoen datazio zehatza egin ahal izan dute. Izan ere, garai hartan

hiru gertaera hipertermal¹ izan ziren: horietako bi suntsipen masiboaren ondoren gertatu ziren, eta, beraz, ez

10 zuten eragin zuzenik izan suntsipenean; baina hirugarren bat suntsipenaren aurretik gertatu zen, eta 2 °C eta 5

°C bitarteko berotze globala eragin zuen. Ikertzaileek argitu nahi izan dute berotze global hartan eraginik izan

ote zuen garai hartan Lurrean izandako orbita-aldaketak eta Indiako bolkanismo masiboak (atmosferara

berotegi-efektuko gas-kopuru handiak isuri baitzituen).

Azterketak frogatu du klima-aldaketa orbital horiek pixkanaka-pixkanaka gertatu zirela ehunka mila urteko

15 eskalan (bolkanismoak puntualki areagotu bazituen ere), eta ez dutela zerikusirik K/Pg² mugako espezieen

suntsipen masiboarekin. Alderantziz, datu horiek iradokitzen dute desagertzea Lurreko sistematik guztiz kanpo

zegoen zerbaitek eragin zuela; hain zuen, Kretazeoaren amaierako berotze global horretatik 100.000 urtera

jotako asteroidearen inpaktuak.

Zumaiako labarretan egin da azterketa, Euskal Kostaldeko UNESCO³ren Geoparkea izendapena jasotzen duen

20 gunean, eta Zaragozako eta Bartzelonako Unibertsitateetako ikertzaileek gidatu dute. Geology aldizkarian

argitaratu dituzte emaitzak, eta, hala, amaitutzat jo dute 30 urte baino gehiago daramatzan eztabaida luzea.

Elhuyar Zientzia aldizkaria, https://zientzia.eus, 2021/09/24 (Moldatua)

(1) Ohikoa baino tenperatura altuagoa. (2) Kretaziko-paleogenoren laburdura. (3) Hezkuntza Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea.

B1.1.- Testuko hitz hauen kasua eta numeroa eman (1 puntu):

Hitza

Kasua

Numeroa

itsaslabarretan (1)

inpaktuak (4)

planetako (5)

atmosferara (12)

masiboarekin (16)

Enunciado: Ejercicio B1.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2022

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

itsaslabarretan (1) - kasua

Solución: Inesiboa

itsaslabarretan (1) - numeroa

Solución: Plurala

inpaktuak (4) - kasua

Solución: Ergatiboa

inpaktuak (4) - numeroa

Solución: Singularra

planetako (5) - kasua

Solución: Lekuzko genitiboa

Las soluciones de los 5 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio A1.1 · Ordinaria (Modelo D) 2022 · Ejercicio A1.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2021 ›

Más ejercicios de Deklinabidea: hitzen kasua eta numeroa