Ejercicio A1.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2021
Tema: Deklinabidea: hitzen kasua eta numeroa · Del examen Ordinaria (2021)
Enunciado
A aukera
Zer egin burutik kendu ezin duzun abesti hori ahazteko
1 Etengabe buruan entzuten duzun melodia inozoa behingoz ezabatzeko trukoak jarraian!
Denoi gertatu zaigu; irratian, telebistan ala kalean entzundako iragarki baten slogana, iraganeko kanturen bat ala gorroto
dugun melodia bat buruan iltzatu 1, eta bertatik kendu ezinik ibiltzen gara, sutan jarri arte. Baina, zergatik gertatzen zaigu
eta zer egin dezakegu melodia hori gure burutik ezabatzeko?
5 Fenomenoari earworms deitzen zaio, literalki, zizareak belarrietan; hain zuzen, sentsazio hori izaten dugu gorroto dugun
kantu bat etengabe buruan errepikatzen dugunean. Normalean, konposizio sinplea duten kantuak izaten dira, hain zuzen,
gure garunarentzat gogoratzeko errazak eta itsaskorrak direnak. Horregatik gogoratzen ditugu adibidez iragarkietako
melodiak; errazak eta itsaskorrak dira, eta askotan entzuten ditugu, buruan iltzatuta gelditu arte.
Dena den, fenomeno hau gehiagotan gertatzen zaigu estres eta antsietate egoeran gaudenean; azterketa baten aurrean,
10 lana gainezka dugunean, lo gutxi egin dugunean, urduri ala nekatuta gaudenean... orduan, inoiz baino gehiago agertzen dira
earworms delakoak. Izan ere, musikak gure emozioak esnatzen ditu; horregatik, gure garuna aktibatu egiten da abesti zehatz
bat entzuten dugunean, eta berdina gertatzen zaio abesti hori gogoratzen duenean.
Eta zer egin abestia burutik kentzeko?
Obsesio guztien antzera, bi bide ditugu arazoari aurre egiteko; arreta beste zerbaitetara bideratu ala gure garuna
15 gainkargatu. Lehen bidea aukeratuta beste abestiren bat entzun dezakegu, ala norbaitekin hitz egin, irratia ala telebista
piztu... beste soinu bati arreta zuzendu, buruko soinua ahazteko. Bigarren bidea erradikalagoa da, baina bere emaitzak eman
ditzake: burutik kendu ezinik dugun melodia hori behin eta berriro entzutean datza, garuna gainkargatu eta abestia behingoz
burutik ezabatu arte.
Badago hirugarren bide bat; garunak interesa du amaitu ez diren gauzekin, eta burutik kendu ezinik gabiltzan kantua
20 kasu hau izan daiteke. Hain zuzen abestiaren zatitxo bat etengabe errepikatzen badugu baina abestia osorik amaitzeko gai
ez bagara, izan daiteke gure buruak abestia osorik amaitzeko desioa izatea; hortaz, abestia goitik behera entzutea grina hori
asetzeko modua izan daiteke.
Ane Urrutikoetxea, Berria, 2020/11/24
(1) Iltzatu: iltzez josi.
A1.1.- Testuko hitz hauen kasua eta numeroa eman, eta zehaztu falta diren numeroak:
1.
2.
3.
4.
5.

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
irratian (2): Kasua
Solución: Inesiboa
irratian (2): Testuko numeroa
Solución: Singularra
irratian (2): Falta diren numeroak
Solución: Mugagabea (irratitan) eta plurala (irratietan)
burutik (4): Kasua
Solución: Ablatiboa
burutik (4): Testuko numeroa
Solución: Singularra
burutik (4): Falta diren numeroak
Solución: Mugagabea (burutatik) eta plurala (buruetatik)
garunarentzat (7): Kasua
Solución: Destinatiboa
garunarentzat (7): Testuko numeroa
Solución: Singularra
Las soluciones de los 7 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio B1.1 · Ordinaria (Modelo A) 2021