Ejercicio B.2.1 Osakidetzaren iragarkia · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Ordinaria 2026

Tema: Relacionar un texto breve con la lectura · Del examen Ordinaria (2026)

Enunciado

Ama-hizkuntza medikuntzan

Gipuzkoako emergentzietako zentro koordinatzailera deia iritsi da: “auto batek gizonezko bat harrapatu du, laguntza bidali lehenbailehen, mesedez”. Anbulantzia medikalizatua ziztu bizian iritsi da lekura. Gizonezkoa hil ala bizi dago, eta medikuak tratamendua jarri nahi dio. Orduan, galdera: “Alergiarik baduzu?”. Pazientearen erantzuna: “Ni ez naiz Aljeriakoa, marokoarra baizik”. Medikuak eta pazienteak ez dute elkar ulertzen, eta ezin da bete medikuntzako oinarrietako bat; alegia, pazientearen eta medikuaren arteko komunikazioa. Beraz, arriskuan jartzen da pazientearen ongizatea.

Medikuntzako ikasleoi hasieratik bukaerara arte errepikatzen digute historia klinikoa behar bezala betetzearen garrantzia, aurrekariak, tratamendua eta uneko gaixotasuna ondo bilduz, gerora pazienteari diagnostiko egokia egiteko eta tratamendu aproposa jartzeko.

Horretaz gain, osasun-langile guztien eginkizuna izan beharko litzateke egoera zaurgarrian dagoen pazientearekin ahalik eta hobekien komunikatzeko baliabideak izatea. Nola beteko du medikuak bere eginkizuna modu egokian, pazientearekin komunikatu gabe? Gaur egun, denon eskubidea da kalitatezko osasun-arreta jasotzea, eta, horretarako, ezinbestekoa da osasun-langileekin komunikazio egokia izatea, hau da, ahal dela norberaren ama-hizkuntzan artatua izatea. Izan ere, solaskideak dioskuna ulertzen ez dugunean, interpretatu egiten dugu egoera, eta interpretazioa tartean denean, medikuntzan batez ere, okertu egiten gara.

Egoera hori ez dugu euskaldunok bakarrik bizi. Giza Eskubideen Europako Hitzarmenak aitortu egiten du ingurune klinikoan pazienteek bizi duten egoera berezia eta askotan zaurgarria, eta argi eta garbi uzten du egoera horren aurrean osasun-langileek ezinbestean kontuan hartu behar dutela pazienteen ama-hizkuntza.

Osasun-langile guztiek, etengabeko prestakuntzaren bidez, pazientearekin hobeto komunikatzeko tresnak eskuratu beharko lituzkete, eta ezinbestekoa da prestakuntza horren barruan ama-hizkuntzaren ezagutza ere sartzea. Horren harira, gomendagarria litzateke gure osasun-sistemara kanpotik datozen langileei harrera berezia egitea eta, Euskal Herriko osasun-sistemak dituen ezaugarriak azaltzeaz gain, gure hizkuntzaren berezitasunak, beharrak eta ezaugarriak ere ezagutaraztea. Kalitatezko osasun-arreta jasotzeko, guztiz beharrezkoa eta ezinbestekoa da bakoitzaren ama-hizkuntzan artatua izatea.

Ruth Salaberria

Elhuyar Zientzia

(moldatua)

B.2 EGIN LOTURA

Ondoren, Osakidetzan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina batean erabilitako irudia eta Lazkao Txikiren bertso bat dituzu. Hautatu bietako bat, azaldu labur zein den mezu nagusia eta egin lotura mezu horren eta “Ama-hizkuntza medikuntzan” testuko ideien artean ( gehienez 50 hitz). (1 puntu)

B.2.1 Osakidetzaren iragarkia

Enunciado: Ejercicio B.2.1 Osakidetzaren iragarkia · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Ordinaria 2026

Solución

Según los criterios oficiales de corrección

B.2.1 Osakidetzaren iragarkia: azaldu labur zein den mezu nagusia eta egin lotura mezu horren eta “Ama-hizkuntza medikuntzan” testuko ideien artean (gehienez 50 hitz).

Solución: Erantzun irekia. Adibidez: Irudiaren bidez Osakidetzan euskaraz artatua izateko eskubidea eta osasungintzan hizkuntzak duen garrantzia aldarrikatzen da («euskaraz bai sano!»). Testuan aipatzen den bezala, norbere hizkuntzan komunikatzeak osasun-arreta hobea, seguruagoa eta gertukoagoa bermatzen du, konfiantza sortuz mediku eta gaixoaren artean.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio B.2 · Extraordinaria 2026 · Ejercicio B.2.2 Lazkao Txikiren bertsoa · Ordinaria 2026 ›

Más ejercicios de Relacionar un texto breve con la lectura