Ejercicio B.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Extraordinaria 2026
Tema: Relacionar un texto breve con la lectura · Del examen Extraordinaria (2026)
Enunciado
Ez
Asko kostatzen zait ez esatea. Laneko proposamenen bat iristen zaidan aldiro, baietz esaten dut. Dena onartzen dut ezetz esaten ez dakidalako eta gero larri ibiltzen naiz denera iristeko. Estresa, frustrazioa eta nekea eragiten dizkit ezetz esan ezinak, eta, hala eta guztiz ere, baietz esaten jarraitzen dut. Eta bizitza pertsonalean, berdin: “Ez esaten badiot, lagun hori txarto sentituko da”. “Amari ezezkoa ematen badiot, neurekoia naizela pentsatuko du”. Eta, hala, egin nahi edo egin ezin ditudan gauzak egin behar izaten ditut.
Beste batzuei ez zaie ezer kostatzen ezetz esatea, eta etxean ikusten dut hori. Asko eskatzekoa da gure semea, eta gehienetan senarrak ez esaten dio. Nik, aldiz, gauza batzuei ezetz esaten diet, baina beste gauza batzuekin negoziatu egiten dut: “Lagun horren etxera lotara bazoaz, nagusia zarelako da, eta nagusiek logela garbitzen dute. Logela garbitu eta gero, emango dizugu baimena lagunaren etxera joateko”. “Nik ez dizut nahi duzun jostailu hori erosiko, baina zeure dirua daukazu itsulapikoan eta horrekin eros dezakezu. Erabaki behar duzuna da ea merezi dizun diru hori jostailu horretan gastatzeak”. Ez naiz dena baimentzen duten ama horietakoa, nik ere jartzen ditut mugak, baina ez zait gustatzen denari ezetz esatea. Batez ere, semeak ez hori jasotzeko arrazoirik eman ez badu.
Ez ditut ezezko asko jaso bizitzan. Baten bat bai, eta onartu dut, baina ez dut gogoratzen ez traumatikorik. Beraz, ez dakit nondik datorkidan ezetz esateko zailtasun hori. Chat GPTri galdetzea erabaki dut, eta hona hemen haren erantzuna: “Ez dituzu besteak mindu nahi, errudun sentitzen zara ezetz esaten; dena hain ondo egin nahi duzunez, ezetza porrotarekin lotzen duzu”. Adimen artifiziala izateko, erantzun ona eman dit.
Amaia Uribe
7K
(moldatua)
B.2 EGIN LOTURA
Ondoren Kirmen Uribe idazlearen poema bat eta Anari Alberdiren Gari eta goroldiozko liburuko pasarte bat dituzu. Hautatu bietako bat, azaldu zein den mezu nagusia eta egin lotura mezu horren eta “Ez” testuko ideien artean (gehienez 50 hitz). (1 puntu)
B.2.1. Poema
Bada gorroto dudan lagun bat.
Zuhaitzean gora egin nahi dudanean
“ez, ez, ez, hobeto ez”, esaten dit,
“laprast eroriko zara lurrera”.
Bada gorroto dudan lagun bat.
Futbolean jolastu nahi dudanean
“ez, ez, ez, hobeto ez”, esaten dit,
“ipurdi azpitik sartuko dizute gola”.
Bada gorroto dudan lagun bat.
Gustuko neskarengana hurreratzean
“ez, ez, ez, hobeto ez”, esaten dit,
“ez du zurekin nahiko berak”.
Bada gorroto dudan lagun bat.
Anaia txikiari musu eman nahi diodanean
“ez, ez, hobeto ez”, esaten dit,
“esnatu egingo da berehala”.
Bada gorroto dudan lagun bat.
Lagun horren izena Lotsa da.
“Ez, ez, ez, inola ez” esaten diot gauero,
“bihar ez dizut kasurik egingo, bada”.
Kirmen Uribe
Zaharregia, txikiegia agian (2003)
B.2.2 Prosazko pasartea
Ezetz erabaki zenuen baietz erabaki zenuen baino gehiagotan.
Ezetz erabaki zenuen, azkenean. Azkeneko aldian.
Ezetz erabakitzea ez zaizu erabaki bat iruditzen orain.
Ezetz erabakitzea ez erabakitzetik gertuago dago.
Anari Alberdi
Gari eta goroldiozko (2022)

Solución
Según los criterios oficiales de corrección
Hautatu bietako bat, azaldu zein den mezu nagusia eta egin lotura mezu horren eta “Ez” testuko ideien artean (gehienez 50 hitz).
Solución: Erantzun irekia. Bi aukeretako bat hautatu eta bi zereginak bete behar dira (gehienez 50 hitz): hautatutako testuaren mezu nagusia interpretatu eta irakurgai nagusiarekin («Ez») lotura koherentea eta argudiatua egin.
La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
Ejercicio B.2.1 Osakidetzaren iragarkia · Ordinaria 2026 ›