Ejercicio B.2.2 aukera · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Extraordinaria 2025
Tema: Relacionar un texto breve con la lectura · Del examen Extraordinaria (2025)
Enunciado
Denbora opari
Ez du jatorri ospetsua oraintxe adieraziko dudan aipuak. Ez dator ez filosofo greziarrengandik, ez atzoko idazle unibertsal horietako batengandik. Haizeak eraman zuena filmetik dator. Han, hasieran azaltzen da honako esaldia: «bizitza denboraz egina dago» edo «denbora da bizitzaren osagai nagusia» edo «bizitza denbora da». Ez naiz itzultzaile.
Niri behintzat asko kostatu zait denbora bizitza dela ulertzea, edo bizitza denbora dela. Baina ikasi dut eta, batzuetan, neure buruari esaten diot halakoari denbora oparituko diodala, besteari esan gabe, baina jakinda denbora gehiago dudala honezkero atzetik aurretik baino. Arratsalde bat, adibidez, edo paseo txiki bat emanez norbaiti konpainia eskainiz.
Noski, norbaiti opari bat erosten diozunean, nire kasuan behintzat, denboraren eta lanaren truke irabazitakotik dator dirua, ez zerutik, ez inolako herentziatatik. Beraz, beti dago denbora opari baten azpian. Baina batzuetan zuzenean denbora da oparia eta daramagun bizimodu zoro honetan, sarritan beste zerbaiti edo norbaiti kendutako denbora da halakoari eskaintzen dioguna.
Horregatik ere miresten ditut esparru desberdinetan borondatezko lana egiten dutenak, bizitzaren zati bat eskaintzen diotelako helburu horri eta, gainera, galdetzen badiezu, beti esango dizute emandakoa baino gehiago jasotzen dutela.
Eskuzabaltasun horrek distira handiagoa du, jakin badakigulako ez dakigula, kasu gehienetan, zenbat denbora dugun aurretik. Azken batean, pertsonak bitan bana daitezke denbora oinarri hartuta: denbora sobran dutenak eta aski denborarik ez dutenak, denborarekin zer egin ez dakitenak eta nahi adina denbora ez dutenak.
Duela gutxi hurbileko bati galdetu nion zer opari nahi zuen Eguberrietarako, eta segundo baten buruan erantzun zidan denbora nahi zuela, besterik ez. Denbora, ordea, ez dago salgai.
Arantxa Urretabizkaia
El Correo
(moldatua)
B.2 Literatur testuen gaineko iruzkinak
Ondoren idazkun bat eta kantu baten zati bat dituzu. Hautatu bietako bat, azaldu bere esanahia eta egin lotura esanahi horren eta «Denbora opari» testuarekin ( gehienez 50 hitz). [1 puntu]
B.2.2 aukera
Zenbat aldiz emango nizuke kafe bat hartzeko dudan denbora...
Zenbat aldiz asmatuko nuke zurekin egoteko aitzakia bat...
Zenbat aldiz entzungo nituzke zure ahotik gure istorioak...
Egunak hobeak baitira zurekin batera.
ETS, Zurekin batera

Solución
Según los criterios oficiales de corrección
Azaldu kantu zatiaren esanahia eta lotu «Denbora opari» testuarekin (gehienez 50 hitz)
Solución: Kantuko lerroek adierazten dute maite den pertsonari denbora eskaintzeko nahia (kafe bat hartuz, elkarrekin egonez), bestearekin emandako denborak egunak hobeak egiten dituelako. Lotura testuarekin: Urretabizkaiak dioen bezala, opari nagusia norberaren denbora ematea da («norbaiti konpainia eskainiz»). Abestiak ideia hori bera islatzen du: norberaren bizitza/denbora bestearekin partekatzea dela oparirik baliotsuena.
La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio B.2.1 aukera · Extraordinaria 2025 · Ejercicio B.2 · Ordinaria 2025 ›