Antzinako Erregimenaren Krisialdia eta Cadizko Gorteak

Apunteak. Dokumentu honek Antzinako Erregimenaren krisialdia Espainian, Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa aztertzen ditu.

Espainiako Historia · EAU Euskal Herria

7 páginas · 5 temas · 5 flashcards · 5 preguntas tipo test

Índice

  1. 1. Sarrera eta krisialdiaren arrazoiak · p. 1-2
  2. 2. Independentzia Gerra: Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa · p. 2-4
  3. 3. Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa · p. 5-6
  4. 4. Euskadiren egoera urte gatazkatsu hauetan · p. 6-7
  5. 5. Gerraren ondorioak · p. 7

1. Sarrera eta krisialdiaren arrazoiak

Flashcards

Zer zen Antzinako Erregimena?
Monarkia absolutuan eta estamentuzko gizartean oinarritutako sistema politiko eta soziala.
Zein izan zen Fontainebleauko itunaren garrantzia?
Armada frantsesari Espainiako lurraldea zeharkatzeko baimena eman zion.
Zergatik gertatu zen Aranjuezeko altxamendua?
Godoyren politikaren aurkako herritarren, nobleziaren eta elizgizonen oposizioagatik.
Zeintzuk izan ziren XIX. mendearen hasierako krisi ekonomikoaren ondorioak?
Goseteak eta bizibideen krisiak.

Preguntas tipo test

  1. Zein zen Karlos IV.aren lehen ministroa, Frantziarekin Fontainebleauko ituna sinatu zuena?
    • a) Floridablanca
    • b) Aranda
    • c) Godoy
    • d) Castaños

    Respuesta: c) Godoy. Godoy izan zen Karlos IV.aren lehen ministroa, eta berak sinatu zuen Fontainebleauko ituna Frantziarekin, Napoleonek Espainia zeharkatu ahal izateko.

  2. Zein izan zen Aranjuezeko altxamenduaren ondorio nagusietako bat?
    • a) Napoleon errege izendatzea
    • b) Godoy kargutik kentzea eta Karlos IV.ak Fernando semearen alde abdikatu behar izatea
    • c) Britainia Handiarekin aliantza berria sinatzea
    • d) Blokeo Kontinentala indargabetzea

    Respuesta: b) Godoy kargutik kentzea eta Karlos IV.ak Fernando semearen alde abdikatu behar izatea. Aranjuezeko altxamenduaren ondorioz, Godoy kargutik kendu zuten eta Karlos IV.ak Fernando semearen alde abdikatu behar izan zuen.

  3. Zergatik deklaratu zion Espainiak gerra Frantziari Konbentzio Gerran (1793-1795)?
    • a) Frantziako iraultzaileek Luis XVI.a gillotinaz hil zutelako
    • b) Espainiak Britainia Handiarekin aliantza bat zuelako
    • c) Frantziak Espainia inbaditu nahi zuelako
    • d) Espainiak ideia iraultzaileak geldiarazi nahi zituelako

    Respuesta: a) Frantziako iraultzaileek Luis XVI.a gillotinaz hil zutelako. Espainiak Frantziari gerra deklaratu zion, Frantziako iraultzaileek Luis XVI.a gillotinaz hil zutelako.

2. Independentzia Gerra: Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa

3. Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa

4. Euskadiren egoera urte gatazkatsu hauetan

5. Gerraren ondorioak

Y 1 flashcards y 2 preguntas más en el documento.

Texto del documento

1 1go. Gaia. ANTZINAKO ERREGIMENAREN KRISIALDIA (1808-1814) CADIZKO GORTEAK ETA 1812KO KONSTITUZIOA. 1. Sarrera eta krisialdiaren arrazoiak - Antzinako Erregimena izeneko sistema politiko eta soziala zegoen Espainian 1808.urtean: Monarkia absolutuan eta estamentuzko gizartean oinarritutako sistema zen. - Erregea Karlos IV.a zen, borboitarren dinastiakoa (1788-1808). Bere monarkiaren garaian Frantzian iraultza ematen ari zen, eta ideia berriak (herritarren askatasunak, botere banaketa, berdintasuna …) hedatzen ari ziren. Ideia horiek kolokan jartzen zituzten monarkia absolutuaren oinarriak. 1.1 Krisi politikoa.

- Esan bezala Karlos IV.a zen errege, eta hasieran ideia berriei frenoa jartzen saiatu zen. Floridablanca lehenengo, eta Aranda gero (lehen ministroak): Frantziaren mugak itxi. Iraultzaren aldeko liburuak debekatu- Ikasleak kanpoko unibertsitateetara joatea debekatu zituzten. - Kanpoko politikari dagokionez, Frantziako iraultzaileek Luis XVI.a gillotinaz hil zutenean, Frantziari gerra deklaratu zion ( Konbentzio Gerra -1793-1795) eta Britainia Handiarekin eta Austriarekin aliatu zen. - Gerra bukatu ondoren 1795ean Basileako bakea sinatu zen eta Espainiak Errepublika frantsesa onartu eta Frantziaren aliatua bihurtuko zen 1808arte Ingalaterraren aurka.

Gerra hauek guztiek Espainia ahuldu zuten, bai militar arloan (itsas flotak galera handiak izan zituen) eta baita ekonomia arloan ere (gastuak areagotu egin ziren, koloniekin merkataritza apaldu...). - 1792an Karlos IVak Godoy izendatu zuen lehen ministro. Barnean politika erreformista eraman zuen: Gremioen monopolioak murrizten ahalegindu zen, Prezioak libre utzi nahi izan zituen. Elizaren ondasun batzuk ere desamortizatu zituen estatuko haziendaren zorrei aurre egiteko. Helburu berdinarekin zergak ere igoko zituen.

-Kanpo politikan Fontainebleauko ituna (1807) sinatu zuen Frantziarekin (Napoleon zegoen enperadore), zeinek armada frantsesari baimena ematen zion Espainiako lurraldea zeharkatzeko. - Godoyren politika honek bere kontrako altxamendua eragin zuen: Aranjuezeko altxamendua. Altxamendu honetan herritarrak parte hartzeaz gain, nobleziak, elizgizonak , eta Fernando VII.aren aldekoak ere hartu zuten parte. - Altxamenduak bi ondorio nagusi izan zituen: Godoyk kargua utzi behar izan zuen eta Karlos IV.ak Fernando semearen alde abdikatu zuen. Aita-semearen artean liskar dinastikoa sortu zen, eta bien arteko gorabeheren arbitro gisa Napoleon hartu zuten, garaiko Europako politikaririk ahaltsuena.

- Napoleonek Britainia Handia ekonomikoki itotzea zuen helburu eta hori lortzeko Blokeo Kontinentala ezarri zuen britaniar ontziei Europako herrialdeekin merkataritza-harremanak izatea eragozteko. Frantziak Portugal hartzea erabakiko du, herrialde hori Britainia Handiaren aliatua zelako eta itsas blokeoa bermatzeko. 2 - Frantsesen asmoa Espainia okupatzea ere bazen. Frantsesen sarrerak 1808ko Madrileko maiatzeko altxamendua eragin zuen, eta honela hasi zen Independentzia Gerra frantsesen aurkako gerra. Napoleonek Baionara eraman zituen Espainiako erregea eta bere semea (Karlos IV.a eta Fernando VII.a), eta hauek Napoleoni eman zizkioten Espainiako errege-eskubideak (Baionako abdikazioak) .

Napoleonek eskubide hori erabiliz, bere anaia Jose izendatu zuen Espainiako errege (Josef Ia). Espainiako ilustratu batzuk onartu zuten errege berria (frantsestuak deitzen zaie), usten baitzuten, dinastia berriarekin errazago izango zela Espainiak behar zituen modernizazioa eta aldaketak egitea. Hauek Baionako Estatutua emango zuten (1808). 1.2. Krisi ekonomikoa: goseteak eta erreboltak. - Aipatutako krisi politikoari gehitu behar zaio garaiko krisi ekonomikoa. Une horretan Espainiako biztanleriaren gehiengoa nekazaria zen (11 milioi biztanletik % 6 besterik ez zen hirietan bizi).

Nekazal lur-sail gehienak "esku hilak" ziren, hau da, saldu ezin ziren nobleziaren, udalen eta elizaren ondasunak. Nekazariek ateratzen zuten produkzio gehiena zergak ordaintzera bideratu behar izaten zuten: estatuari, elizari, eta jauntxoari ordaindu behar zien, eta baita jatorri feudala zuten beste batzuk ere: labea eta errota erabiltzeagatik ordaindu behar zutena. Egoera honi aurre egiteko erreformak eskatzen ziren, eta hainbat proposamen aurkeztu baziren ere (epe luzeko errentamenduak hobetzea, gehiegikeriak onartzen zituzten legeak ezabatzea e.a.) denek huts egin zuten, pribilegiatuek erresistentzia jarri zutelako. - Goian esandakoak ez du esan nahi, ordea, XIX.

mendearen hasieran erdi aroko feudalismoa zegoenik Espainian. Penintsulan mota askotako konbinazioak zeuden eta feudalismotik kapitalismora igarotze-prozesua mendeetan zehar eman zen prozesu graduala izan zen. Honela Katalunian lur sailak hesitzeko eman ziren kontzesioetan jabetzaren arau berriak aplikatu ziren. Gainera nekazariek erresistentzia jartzen zioten jaurerri eskubideak eta hamarrena ordaintzeari. Dena den, arazorik larrienak nekazaritzaren errendimenduen beherakada eta nekazaritza- produktuen prezioen igoera izan ziren. Honen ondorioak XIX. mendearen hasieran eman ziren goseteak eta bizibideen krisiak izan ziren: 1789an, 1801ean eta 1803an.

Nekazaritza-produktuen prezioak izugarri igo ziren barnealdean (% 350 Gaztela Zaharrean eta Extremaduran) gortearen beharrak hornitzeko antolatuta baitzeuden bideak. Nekazaritza-krisiak agerian jarri zuen oraindik ez zegoela barne merkatu integraturik. Prezioen igoerak ezinegona eta atsekabea sortu zuen gizartean, eta Espainia osoan hedatu zen. Hiri batzuetan, gainera, matxinadak eta istiluak izan ziren: Madrilen, Bartzelonan, Valentzian, etab. Egoera ekonomikoa are gehiago larriagotu zen, 1800etik 1804ra bitartean sukar horiaren epidemia sortu zenean. Ondorioz, heriotza-tasa hazi egin zen , eta migrazioak areagotu ziren.

- XIX .mendearen hasieran Espainiak zuen egoera orokor honek eta Godoyren politikaren aurkako areriotasun orokorrak batu egin zituen nekazariak, jabeak, elizgizonak eta nobleak. Talde horiek erregearekin eta Godoyrekin zituzten gatazkak Karlos IV.aren krisia eragin zuten, eta honekin batera, Antzinako Erregimenarena. Prozesu hau Independentzia Gerrak areagotu besterik ez zuen egin.. 2. Independentzia Gerra: Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa. - Gerrak bi esparru izan zituen: alde batetik, frantsesen kontrako gerra Fernando VII.aren izenean, eta bestetik, bi ideologia egon ziren aurrez aurre: absolutismoa eta liberalismoa.

Gerra egoerak liberalismoaren ezarpena ekarri zuen, eta Cadizko Gorteek Espainiak izango zuen 3 lehenengo konstituzio liberala ezarri zuten, 1812koa, hain zuzen ere. Independentzia gerraren bilakaeran hiru fase edo aldi bereizten dira. 2.1. 1808ko maiatzetik 1808ko azaroa arte: frantsesek atzera egin behar izan - Gatazka 1808ko maiatzaren 2an hasi zen Madrilen Murat jeneralak Madrilen gelditzen ziren errege-familiako azken ordezkariak Baionara eraman nahi izan zituenean. Mamelukoak eta guardia inperialak bortizki erreprimitu zuen altxamendua. Monteleon parkeko artilleroak altxamenduaren alde jarri ziren. Jendeari armak banatu eta kalera atera zituzten kanoiak.

Frantsesek Fernando VII.ak utzitako Gobernu-Juntarekin sinatu zuten tregua ez zuten bete. Armak zituztenak atxilotu eta fusilatu zituzten Erretiroan eta Pradon maiatzaren 2an, eta hurrengo egunean Printze Pio etxe ondoan. Goyak bi gertaera hauek gogoratuko dizkigu 1814n egin zituen bi margolanetan: Mamelukoen karga eta Maiatzaren hiruko fusilatzeak. - Madrilgo gertaeren berriak zabaldu zirenean altxamendua hainbat hiri eta herritara hedatu zen. Frantsesen erantzun bortitzak herritarren haserrea ekarri zuen eta beraien aurkako jarrera hartu zuten. Matxinatutako herrietan juntak eratu ziren, gobernua eta defentsa antolatzeko.

Junten aldarrikapenen artean nazioa, aberria, erregea eta erlijioa zeuden. Junten izaera anitza zen, eta kideen artean herritarrak, eta baita antzinako erregimeneko karguak ere egon ziren. - Orokorrean, Napoleonen kontra eta Fernando VII.a errege berrezarri nahi zuten kontserbadoreak ziren, baziren helburu berdinekin estatua erreformatu nahi zutenak ere. Gutxiengo batek Napoleonen alde eta Antzinako Erregimenaren kontra borrokatzen zuen; hauek liberalak ziren. - Napoleonek Handikien Asanblada (klero, noblezia eta estatuko pertsonalitateak) eratu zuen Baionan (1808ko maiatza).

Asanbladak Konstituzioa onartu zuen, 1808ko Baionako Konstituzioa edo Estatutua deitua, Napoleonek adierazitako ildoari jarraiki. Konstituzio izena ematen bazaio ere, berez gutun aitortua da: erregeak zenbait eskubide aitortzen dizkie bere menpekoei, baina haiek ez dute horretan parte hartzen. Horren ezarpena boteretik inposatutako erabakia izan baitzen. Antzinako Erregimeneko sistemarekiko aurrerapenak zezkarren: inprenta-askatasuna, merkataritza-askatasuna eta habeas corpusa (atxilotutakoa publikoki auzitegiaren aurrean agertzeko eskubidea, auzitegiak atxiloketa legezkoa izan den erabaki dezan). Josef I.a izendatu zuen errege eta proiektu hori abian jartzeko betebeharra zuen errege berriak.

Espainiako ilustratuen babesaz gobernatzen saiatu zen (frantsestuak deitzen zitzaien), eta herrialdea modernizatzeko urratsak eman nahi zituen. Baina berehala jabetu zen bere ekimen guztiak Napoleonen beharren mende zeudela, eta ez zuela inolako autonomiarik gobernuan. - Frantsesek errepresioa antolatu zuten eta hiri garrantzitsuenak okupatu nahi izan zituzten. Horretarako hainbat hiri (Girona, Zaragoza, Tarragona) setiatu zuten, baina ezin izan zuten helburua lortu hirien erresistentziaren ondorioz. Honek eragotzi zien Levanten aurrera egitea.

Gainera, frantsesak garaituak izan ziren Bailenen (1808ko uztailan, Castaños jeneralak gidatu zuen borroka) eta atzera egin behar izan zuten, eta Josef Iak Madrildik ihes egin behar izan zuen. - 1808ko udaran armada ingelesa, Wellesley Wellingtongo dukea buru zuela, penintsulan sartu zen portugaldarrei laguntzeko. Penintsulako ipar-mendebaldea izan zen gerraren eremu nagusia une horretan. 1808ko irailaren 25ean Junta Zentrala eratu zen koordinazio arazoari aurre egiteko. Aranjuezen zuen egoitza, eta 35 kide zituen Floridablanca kontea buru zuela. Junta Zentralaren arazo larriena baliabiderik ez izatea zen. 4 2.2. 1808ko azarotik 1812.

urte bitartean : frantsesen nagusitasuna - Fase honetan Napoleon bere armada handiarekin (150.000 soldadu) etorri zen Espainiara, eta frantsesak nagusitu ziren, herrialde ia osoa (Cadiz ingurua izan ezik) okupatuz. Bigarren honetan, Josef Ia Madrilera etorri zen eta bere gortea ezarri zuen bertan, frantsestuen laguntzarekin. Hainbat erreforma jarri zituen martxan: inkisizioa, jauntxoen erregimena eta komentuak deuseztatu egin zituen. - Espainiako armadak porrotak jasan zituen 1809an (Ciudad Real, Medellin, Ocaña e.a. Urte honetan gerrillak eratu ziren: herri xeheak osatzen zuten: nekazariak, artzainak, eskulangileak.

Partidatan (talde txikiak) antolatzen ziren eta hainbat abantaila zituen nekazarientzat: euren lurra eta etxea arriskuan ikusten zutenean bakarrik hartzen zituzten armak, eta arriskurik ez zegoenean berriro itzultzen ziren lursail lanetara. 1811-1812 urte bitartean izan zuten garrantzi handiena. - Inbasioak sortutako botere-hutsunea zela eta herrietan sortu ziren Junta horietatik probintzietakoak sortu ziren eta hauetatik Junta Zentrala. Junta Zentrala Cadiza joan zen eta erregeordetzari utzi zion boterea 1810. Urtean, desegin baino lehenago Gorteetarako deia egin zuen.

Erreformen aldekoek Gorte Nagusiak gizonezkoen zeharkako sufragio unibertsalaz hautatzea nahi zuten, eta hango ordezkariak nazionarenak izatea, eta ez, Antzinako Erregimenean bezala, estamentuen araberakoak (noblezia, kleroa eta herri xehea). Gorteak eratzeko modu horrek arrakasta izan zuen, eta horrek bide eman zuen Cádizko Gorteek sustatutako aldaketa handiak abian jartzeko - 1812arte frantsesen nagusitasuna erabatekoa izan zen, baina urte horretan gauzak aldatuko ziren Napoleonek 20.000 soldadu erretiratu egin baitzituen penintsularik Errusiako kanpainan behar zituela.

Gainera mendebaldeko eta barrualdeko tropak Valentziara eraman zituen, eta estrategia honek Valentzia lortzeko balioa izan bazuen ere, Wellingtonen kontra borrokatzen zuten mendebalde eremua ahuldu egin zuen. 2.3. 1812 eta 1813 urteko kanpainiak: tropa angloespainiarren garaipena. - Fase honetan Wellingtonen eta Espainiaren armadak hainbat gudu irabazi eta gero (Arapiles, Gasteiz eta San Martzial) frantsesak bidali zituzten Espainiatik. Josef I.ak eta frantsesek Madrildik Valentziara ihes egin behar izan zuten.

Napoleonek Soult bidali zuen Espainiara, ingelesak Ebro beste aldera bidaltzeko helburuarekin, baina ezin izan zuen lortu Wellingtonen tropak San Martzialen (1813ko abuztuan) eta Donostian garaipena lortu zuelako. Ingelesek Donostiari sua eman zioten (1813ko abuztuaren 31). Ekialdean frantsesek Llobregateraino atzera egin behar izan zuten. 1814ko abenduan Bartzelona utzi zuten frantsesek. Independentzia Gerra amaitu zen. 5 3. Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa 3.1. Cádizko Gorteak - Junta Zentralak sustatu zuen Gorte "nagusi eta ezohiko" etarako deia, baina erregeordetzak izan zuen aurrera eramateko ardura; erregeordetzak 1810ean ordezkatu zuen Junta Zentrala.

Diputatuak hautatzeko oztopo handiak izan ziren, bai okupazioagatik, bai Amerikatik etorritako diputatuak zeudelako (lehen aldiz zeuden Amerikako ordezkariak) . 1810eko irailaren 24an ireki zituzten bilerak Leongo irlako antzokian (San Fernandon). Lehenengo bilera honetan Diego Muñoz Torrenok -Extremadurako apaiz bat-, esan zuen Gorteek zutela subiranotasuna, eta hau 3 boteretan banatuta egon behar zuela: legegilea, betearazlea eta judiziala eta Espainiako errege legitimotzat Fernando VII.a hartu behar zuela. Gorteek bere subiranotasuna erabiliz goiko erabakiak onartu eta Baionako abdikazioak baliogabetu behar zituela.

Planteamendu hau onartu zen eta erregeordetzari deitu zitzaion Gorteetan zin egin zezaten. Erregeordetza osatzen zuten 4 kideek zin egin zuten, eta 5.ak, Orense apezpikuak ez zuen nahi izan. 1810eko irailaren 24ko dekretuak erregimen berriaren sorrera adierazten du, eta sistema zaharra (monarkia absolutua) monarkia konstituzionala bihurtu zen. - Gorteetako diputatuen artean hainbat ikuspegi zeuden: sistema politiko absolutistari eutsi nahi ziotenak. tarteko erregimen bat ezarri nahi zutenak (ilustratuak). liberalak: hauek subiranotasun nazionala izango zuen ganbara bakarra eratu nahi zutenak.

Liberalen ikuspegiak izan zuen arrakasta, Cádizen liberalek eragin handia zuten, hiri ireki eta aurreratuenetako bat baitzen. Diputatu askok ezin izan zuten deialdian parte hartu, eta Cádizen zeuden beste diputatu batzuk joan ziren haien ordez. - Cadizen parte hartu zuten diputatuak hainbat gizarte-taldetakoak ziren: nobleak, Elizako handikiak (antzinako estamentuetako kideak), militarrak, magistratuak, funtzionarioak eta lanbide liberaletako kideak eta merkatariak. Herri xehe gehiena, nobleak, elizgizonak eta Fernando VII.a bera, absolutistak ziren.

Gizartearen gutxiengoa zen liberala, Gorte hauetan gailendu zena, Ilustrazioan zituen sustraiak, eta eredu bezala Frantziako iraultza hartzen zuena, baina aldaketak Espainia barnetik egin behar zirela defendatzen zuten. - Frantsesak kanporatu ostean, Ohiko Gorteak Madrilen ezarri zituzten, 1814ko urtarrilean. 3.1.1. Gorteen jarduera legegilea. - Gorteen lehen dekretuan (1810eko irailaren 24koan) ezarri zen subiranotasuna nazioari zegokiola, eta Gorteek zuten haren ordezkaritza. Gizarteak Gorteen esku uzten zuen subiranotasuna. - Legearekiko berdintasuna aldarrikatu zuten: gizarte estamentaleko eredua (desberdintasun juridikoan oinarritua) gainditzen zuen.

Horrez gain, espainiarren eta amerikarren arteko berdintasuna aldarrikatu zen. - Erreforma multzo bat proposatu zuten: inprenta-askatasuna onartu zen, baina politiko arloan zentsura-junta batzuk baldintzatzen zuen askatasuna eta erlijio arloa Elizaren esku gelditzen zen. Inkisizioa abolitu zen, baina fede-asuntoetan apezpikuak zuen ahalmena eta Elizak erlijio gaiei buruzko idatzien zentsura ahalmena zuen. Inmobilisten eta erreformisten artean eman zen eztabaidarik biziena (lehen aldiz deitu zitzaien liberalak) jaurerrien abolizioari buruzkoa izan zen, azkenik bien arteko akordio batera iritsi ziren.

Dekretuak jurisdikzio-ahaleko jaurerriak deuseztatu zituen eta lurralde-jaurerriak, ordea, jabetza partikularra bihurtzen ziren. Honela lurrandidunek eurentzako garrantzitsuena zena lortu zuten, 6 jabetza alegia. Gerora lurrandidunek bat egin zuten Antzinako Erregimeneko burokrazia eta Elizako hierarkiarekin, fronte komun bat eratu zuten Gorteen lana oztopatuko zuena. Beste erreforma batzuk: kleroaren ondasunen desamortizazioa, probintzia-diputazioak sortu ziren, merkataritza- eta industria-askatasuna ezarri zen. 3.1.2. 1812ko Konstituzioa. - 1812eko abenduaren 23an, konstituzioaren proiektua egiteko batzordea eratu zen.

Konstituzioaren eta monarkiaren ereduari buruzko eztabaida bizia izan zen, eta atzerakoiek jartzen zituzten oztopoen aurrean liberalek kontzesioak egin zituzten. 1812ko martxoaren 19an konstituzio berria aldarrikatu zen, Fernando VII.a 1808an data horretan tronora igo zen eguna gogoratuz ; konstituzio horri La Pepa esaten zaio, egun hartan San Jose eguna zelako. Hauek izan ziren 1812ko Konstituzioaren printzipioak: Subiranotasun nazionala adierazi zen: boterea nazioari zegokion. Botereen banaketa: Gorteek ganbera bakarra zuten eta hari zegokion botere legegilea. Ganbera zeharkako sufragio unibertsalaz hautatzen ziren, nahiz eta hautagai izateko beharrezkoa zen errentak izatea.

Probintziako juntek barrutiko ordezkariak aukeratzen zituzten, eta hauek diputatuak izendatzen zituzten, diputatu bat 70000 biztanleko. Botere betearazlea erregearen eta hark izendatutako gobernuaren esku geratzen zen; eta botere judiziala independentea zen. Banakakoen eskubideak eta askatasunak onartu ziren, eta legearekiko berdintasuna ezarri zen. Zergak espainiar guztiek ordaintzen zituzten, nobleziak eta kleroak izan zuen zerga-gabeziari amaiera eman zitzaion. Erlijio katolikoa Espainiako nazioko erlijio bakarra zela ezartzen zen. Milizia Nazionala sortu zen: zibil armatuek osatutakoa taldea zen, sistema konstituzionala defendatzeko eratua.

Monarkia parlamentarioa ezartzen zen: erregeak aldarrikatzen zituen Gorteek egindako legeak eta beto-eskubide mugatua zuen. Askatasun ekonomikoa: gremioak deuseztatu ziren; industria- eta kontratazio-askatasuna ezarri zen; jabetza komunalak eta esku hilak desamortizatzeko programa onartu zen … - Baina gerra eta baliabideen eskasia zirela eta oso zaila zen konstituzio hori praktikan jartzea, eta urte bete pasa ondoren Cádiz hirian ere ez zen aplikatua izan. Gerra probintziek finantzatu zuten, lehendik zeuden zergak handiagotuz, berriak sortuz edo eta dirudunei diru-maileguak eskatuz. Hala ere, gastu handiena herriei eskatutako derrigorrezko horniketekin ordaindu zen.

1814an absolutismoa berrezarri zenean, bertan behera geratu zen Konstituzioa. Dena den, haren ezaugarriak eta programa erreferentzia garrantzitsua izan ziren Espainiako historia garaikidean. Gainera, mito bihurtu zen liberalismo unibertsalarentzat eta eredu, iraultza liberalentzat. 4. Euskadiren egoera urte gatazkatsu hauetan - 1807.urtearen amaieratik 1808.urtearen hasiera bitartean, Napoleonen tropek zenbait herri eta hiri okupatu zituzten Euskadin, inolako aurkaritzarik izan gabe; herritarrek jarrera pasiboa hartu zuten. Baina Madrilgo altxamendua gertatu zenean eta Bailengo Guduan Napoleonen tropak garaitu zituztenean, Euskal probintzietan ere matxinada sortu zen.

Borrokarik latzena Bilbon izan zen, kale guztietan: Ibeneko Gudua esaten zaio. - Frantsesek lurralde osoa mendean hartu zutenean, 1810eko otsailean, gobernu militar bat eratu zen: Bizkaiko Gobernua; Thouvenot jenerala zen buru. Hiru Euskal Probintziak biltzen zituen, eta Napoleonen agintaritzaren mende zegoen zuzenean. 7 - Frantsesen nagusitasuna 1813ko Gasteizko Guduan Frantziako tropak garaitu zituztenean amaitu zen. Gero, abuztuaren 31n, tropa aliatuek (ingelesak, espainiarrak eta portugaldarrak) Donostia konkistatu zuten; hiria arpilatu zuten eta su eman zioten, eta ehunka hildako eragin zituzten.

Data berean, San Martzialgo Gudua izan zen Irundik hurbil, eta behin betiko kanporatu zituzten frantses tropak. 4.1. Liberalismoa eta foruak. - XIX. mendearen lehen herenean, euskal foruen auzia izan zen eztabaidaren ardatz nagusia. XIX. mendean Thouvenot jeneralak, Euskal Probintzietako agintariak foru-aldundiak eta Batzar Nagusiak desegin zituen, eta haien ordez, Gobernu Kontseilua eratu zuen: organo aholku-emailea zen. - Bestalde, 1812ko Konstituzioan foru-sistema konstituzioaren esparruan txertatzen saiatu ziren, baina aldi berean, Espainiako nazioaren uniformetasuna aldarrikatu zuten, eta hori foru- sistemaren iraupenarekin bateraezina zen.

Aurrerago, Hirurteko liberalean (1820-1823), foruak eta foru-erakundeak deuseztatu ziren , aduanak kostaldean ezarri ziren eta salbuespenak bertan behera utzi ziren. 5. Gerraren ondorioak - Lurraldea suntsituta gelditu zen: hildakoak, herriak arpilatu zituzten, eta zubiak, ubideak, herriaik... suntsitu ziren. Ekonomiaren hondamena ekarri zuen. - Militarki, askotan bidelapurretari lotuta garatu zen gerrillen sistema hura nekazaritza- esparruetan finkatu egin zen eta XIX. Mendean behin baino gehiagotan berpiztu ziren horrelako mugimenduak. - Espainiako koloniek independentzia lortzeko zuten gogoa piztu zuen.

- Gizartearen eta politikoaren esparruan, frantsestuak zapalduak izan ziren, eta gerra ondoren alde egin behar izan zuten. - Independentziako gerraren bidez Espainian liberalismoaren ezarpena hasi zen. KONTZEPTUAK 1. Antzinako Erregimena 2. Fontaineableauko ituna 3. Aranjuezko altxamendua 4. Independentzia Gerra 5. Baionako abdikazioak 6. "Esku hilak" 7. Juntak. 8. Gerrilak. 9. Baionako Estatutua 10. "Habeas corpus" 11. Frantsestuak 12. Junta Zentrala 13. Erregeordetza. 14. Konstituzioa. 15. Subiranotasun nazionala. 16. Botere-banaketa 17. Sufragio unibertsala 18. Monarkia parlamentarioa

Más apuntes de Espainiako Historia

Exámenes, temas y apuntes de Espainiako Historia