Texto del documento
8. GAIA. TRANTSIZIOA (1975-1982) 8.1 Erreforma politikoa eta oposizioa 8.2 Hauteskunde orokorrak eta autonomikoak 8.3 1978 ko konstituzioa eta 1979ko Gernikako Estatutua 8.4 Berunezko urteak: terrorismoa eta biolentzia politikoa 8.5 Krisi ekonomikoa eta gizarte gatazkak: Langile-mugimendua eta mugimendu sozialak 8.6 1981 ko estatu kolpearen saiakera 0. SARRERA Trantsizioa erregimen politikoaren aldaketa prozesua izan zen, diktaduratik demokraziara. Ez zen egun batetik bestera gertatu: 1975an hasi, Franko hil zenean, eta 7 urte iraun zuen, 1982ra arte, PSOE ren hauteskunde garaipenarekin, Felipe Gonzalez-ekin.
Aldaketen garai konplexua eta gatazkatsua izan zen, Juan Carlos erregeak eta Adolfo Suárez presidenteak bideratuta. 8.1 ERREFORMA POLITIKOA ETA OPOSIZIO TRANTSIZIOAREN HASIERAREN TESTUINGUINGURUA Francoren heriotzak diktadura-aldia itxi zuen, eta demokraziarako bidea zabaldu. Ordura arte buruzagi izandakoak Juan Karlos I.a aukeratu zuen ondorengo izateko , eta azaroaren 22an, Espainiako errege moduan zin egin zuen. Hau da, Espainiako estatuburua bihurtu zen. Momentuan Espainian zegoen giro sozio-politikoa hauxe dugu: Armadaren gehiengoa eta erregimenaren immobilisten jokabidea oso itxia zen, edozein erreformaren aurkakoa.
Eliza eta erregimenaren aperturistak, berriz, erreformak egitearen alde zeuden. Herria erradikalizatu egin zen erreformak iristen ez zirelako, gizarte-gatazka ugari sortuz. Beraien eskakizunak: alderdi eta sindikatuak legalizatzea, hauteskunde libreak deitzea, askatasuna, amnistia, autonomia... (1975ko azken hilabetean eta 1976ko lehenengo 3 hilabeteetan 17.371 greba zenbatu ziren). Batzorde Demokratikoa (frankismoa behin-behineko gobernu batekin ordezkatzearen aldekoa) eta Konbergentzia Demokratikorako Plataforma (gobernu frankistarekin negoziatzeko prest zegoena sistema aldatzeko).
1976an, Batzordea eta Plataforma elkartu egin ziren, eta Koordinazio Demokratikoa eratu zuten, Platajunta izenez ezaguna. Erregeaz mesfidati ziren eta haustura eskatzen zuten: erregimen berri bat hutsetik sortzea erreferendumean Estatu modua ere (errepublika edo monarkia) bozkatuz. 1 ARIAS NAVARROREN GOBERNUA: 1975ko azaroa - 1976ko uztaila Erregeak Arias Navarro izendatu zuen monarkiaren lehen gobernuaren presidente, baina erabaki horrek kritika handiak sortu zituen frankismoaren jarraipen gisa ulertzen baitzuen.
Izan ere, Arias Navarro frankista sutsua zen, eta bere helburua ez zen benetako demokrazia ezartzea, baizik eta diktadura bigundu bat edo baimendutako demokrazia mugatu bat ezartzea. Gobernuak zenbait erreforma iragarri zituen arren, aldaketak oso motelak eta eskasak izan ziren. Elkarte politikoen legea onartu bazen ere, alderdi politiko bateko kide izatea delitutzat hartzen jarraitzen zen; beraz, neurri hori ez zen juridikoki sendoa. Gainera, lehengo lege errepresiboek indarrean jarraitzen zuten, eta grebak nahiz manifestazioak debekatuta zeuden. Ariasek egoera hori aldatuko zuela esan zuen arren, argi utzi zuen inoiz ez zuela PCE legeztatuko.
Horren ondorioz, oposizioak borroka areagotu zuen. Herritarrek askatasunak, demokrazia, preso politikoentzako amnistia eta autonomia estatutuak eskatzen zituzten. Era berean, petrolioaren krisiak eragindako prezioen igoerari aurre egiteko soldata hobeak eta gizonen zein emakumeen arteko eskubide berdintasuna aldarrikatzen ziren. Aipatzekoak dira, borroka hori erantzuteko, Ariasen gobernuak errepresio gogorra erabili zuela. Horren adibide dira 1976ko Gasteizko Martxoaren 3ko sarraskia eta Montejurrako gertaerak (bi hildako karlisten ohiko erromerian 1976an). Emaitzarik eza ikusita, erregeak Arias Navarro dimisioa aurkeztea behartu zuen.
Horrela, Ariasek dimisioa aurkeztu zuen uztailean eta trantsizio demokratikoaren etapa berri bati hasiera eman zitzaion. ADOLFO SUAREZEN GOBERNUA: 1976ko uztaila - 1981ko urtarrila Arias Navarroren dimisioaren ondoren, erregeak Adolfo Suárez izendatu zuen gobernuburu. Hautapen horrek mesfidantza sortu zuen alde guztietan: sektore immobilistak ez ziren fidatzen gaztea eta joera aperturistakoa zelako, eta oposizioak ere zalantzak zituen, lehenago erregimen frankistako goi-kargua izan baitzen, Mugimenduaren idazkari nagusi ohia. 2 Hala ere, Suárezek pragmatismoz jokatu zuen eta gizarteak eskatzen zituen askatasunak kontuan hartu zituen.
Horrenbestez, erreformak bizkortu zituen, frankismoaren aldeko sektore gogorren eragina mugatzen saiatu zen, eta oposizioarekin etengabeko harremana mantendu zuen. Modu horretan, erakundeak pixkanaka gizartearen behar berrietara egokitzen joan ziren, betiere indarrean zeuden lege frankisten barruan. Bere lehen gobernuak1 hainbat neurri garrantzitsu hartu zituen: greba eskubidea arautu zen, bilera, elkarte eta manifestazio eskubideak onartu ziren, eta adierazpen askatasuna zabaldu zen. Gainera, 1976ko uztailean lehen amnistia partziala ezarri zen, odol deliturik ez zuten preso politikoak askatzeko eta delitu politikoak barkatzeko. Amnistia ez zen nahikoa izan oposizioarentzat.
Horregatik, 1977ko urrian amnistia zabalago bat onartu zen, oposizioarekin adostutako itun politiko baten bidez. Amnistia horrek preso politiko askoren askatasuna ekarri zuen arren, aldi berean zigorrik gabe utzi zituen diktadura frankistaren garaiko errepresio ekintzak ere. ERREFORMA POLITIKORAKO LEGEA Erreformetan aurrera egiteko, ezinbestekoa zen erregimen frankistaren egitura desegitea eta haren erakundeak ezabatzea. Horretarako Suárezen gobernuak Erreforma Politikorako Legea aurkeztu zuen Gorteetan.
Lege horren bidez, sistema frankistaren barrutik bertatik aldaketa juridikoa egitea bilatu zen: legea onartu ondoren, Gorte frankistak desegin eta hauteskunde demokratikoetarako bidea ireki nahi zen.
Legearen helburuak hauek ziren: Herri-subiranotasuna berreskuratzea Ordena Publikorako Auzitegia (TOP gaztelaniaz, errepresio politikoaz arduratzen zena 1963tik) kendu zen eta bere ordez Audientzia Nazionala sortu zen Mugimendu Nazionala disegin zen 1 Hiru aldiz izan zen gobernuburu: 1976ko uztaila - 1977ko ekaina 1977ko uztaila - 1979 apirila 1979ko apirila - 1981ko urtarrila 3 Gorteetako kideak sufragio unibertsal, libre, zuzeneko eta sekretuz aukeratzea ahalbidetu zen Alderdi-aniztasuna aitortzen zen Legea prestatzen zen bitartean, gobernuak elkarrizketak izan zituen armadarekin, Elizarekin, oposizioarekin eta gorteetako prokuradoreekin2 haiek baitziren testua onartu behar zutenak.
Erreforma onartzea behar-beharrezkoa zen legezkotasun frankista desegiteko eta legezkotasun demokratikoa eraikitzeko. Azkenik, Gorte frankistek 1976ko azaroan legea onartu zuten, eta ondoren herritarrek erreferendum bidez berretsi zuten 1976ko abenduaren 15ean. Parte-hartzea %77,7koa izan zen, eta boto-emaileen %94k baiezkoa eman zion legeari. ERREFORMEN AURKAKO INDARKERIA ETA ALDERDIEN LEGEZTATZEA Erreforma politiko guztiak ez ziren ondo hartu, eta indarkeria handitu egin zen. Muturreko eskuineko taldeek atentatu ugari egin zituzten trantsizioa geldiarazteko asmoz.
Gertakaririk larriena Atochako hilketak izan zen: 1977ko urtarrilean Comisiones Obreras-eko 5 abokatu laboralista hil zituzten Madrilgo Atocha kalean zuten bulegoan (AAA-k egindakoa, Alianza Apostólica Anticomunista). Era berean, Guerrilleros de Cristo Rey talde faxistak hainbat eraso egin zituen, batez ere liburu-denden eta argitalpen demokratikoen aurka. Bestalde, ezkertiarren artean. ETA eta GRAPO taldeek ere atentatuak egin zituzten, ezegonkortasuna handituz. Hala ere, gobernuak erreformekin jarraitu zuen. 1977ko otsailaren 8ko lege-dekretuak alderdi politikoak legeztatzeko baldintzak ezarri zituen, hauteskundeetan parte hartu ahal izateko. Guztira, 78 alderdi legeztatu ziren.
Aldi berean, gobernuak eta oposizioko buruzagiek ekainean hauteskunde demokratikoak egitea adostu zuten. PCE legeztatzea izan zen gobernuaren oztopo handienetako bat. Hasieran, Suárezek armadari alderdi komunista ez zuela onartuko adierazi zion, baina egoera aldatuz joan 2 les fue prometiendo concesiones: un puesto en el Senado (de designación real) a otros puestos en empresas públicas, e incluso improvisando viajes oficiales al Caribe para los procuradores más recalcitrantes 4 zen. Azkenean, Santiago Carrillorekin negoziatu ondoren, PCEk monarkia, bandera eta indarreko legeak onartzea hitzeman zuen. Horren ondorioz, gobernuak alderdia 1977ko apirilean legeztatu zuen.
Erabaki horrek sektore immobilistak eta armadako kide asko haserrarazi zituen, baina trantsizio demokratikoa sendotzeko urrats erabakigarria izan zen. AMAIERA Azken batean, trantsizio garaiko erreforma politikoek frankismoaren amaiera eta sistema demokratikoaren sorrera ekarri zuten. Prozesua zaila eta gatazkatsua izan zen arren, oposizioaren presioak eta gobernuaren negoziazio gaitasunak aldaketa politikoa ahalbidetu zuten. Horrela, hauteskunde askeak egin ziren eta Espainiak demokraziarako bidea hartu zuen. Arias Navarro en RTVE anunciando la muerte de Franco. "Españoles Franco ha muerto". 5 Juan Carlos I con el primer Gobierno de la Monarquía, bajo la presidencia de Arias Navarro.
Miles de personas exigen en Vitoria justicia por el 3 de marzo de 1976 Toma de posesión de Adolfo Suárez como Presidente del Gobierno. 6 Erreforma Politikarako Legearen testua erreferendum-ean onartu zuten espainolek. 8.2 HAUTESKUNDE OROKORRAK ETA AUTONOMIKOAK Erreforma politikoak onartu ondoren eta alderdi politikoen legeztapenarekin trantsizioaren hurrengo urrats nagusia hauteskunde libreak egitea izan zen. Horien bidez, herritarrek lehen aldiz askatasunez aukeratu ahal izan zituzten beren ordezkari politikoak, frankismoaren ondoren sistema demokratikoa sendotzen hasiz.
Lehenik hauteskunde orokorrak egin ziren estatu mailan, eta ondoren hauteskunde autonomikoak, lurralde bakoitzari autogobernurako bidea irekiz. 1977ko HAUTESKUNDE OROKORRAK 1977ko ekainaren 15ean egin ziren Bigarren Errepublikaz geroztiko lehen hauteskunde demokratikoak. Gorte konstituziogile gisa funtzionatu zuten Gorte batzuk osatu ziren, hau da, sistema berria antolatuko zuen konstituzio berri bat egitea zen haien funtzioa. D´Hont sistema erabili zen, indar nagusien mesedetan. Hauteskunde-sistemak UCDri mesede egin zion, eta landa-eremuko botoari, eskuinekoari, pisu handiagoa eman zion.
Hona hemen nola gelditu ziren hauteskundeen emaitzak boto gehien dituenetik: Hauteskundeei begira, Adolfo Suárezek Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD) sortu zuen eta haren buru izan zen. Talde demokristauak, liberalak, sozialdemokratak eta 7 frankista ohiak bildu ziren koalizio honetan. UCD-k hauteskundeak irabazi zituen botoen %35arekin. (350tik 165 eserleku lortu zituen). PSOE (Partido Socialista Obrero Español). Felipe Gonzalezek zuzentzen du alderdia eta bere ideologia ezker erreformista da. Botoen %30 eskuratu zuen (118 eserleku). PCE (Partido Comunista de España). Santiago Carrillok 1960tik zuzendutako alderdi politkoa.
Bere ideologia eurokomunista da, erreforma ekonomiko eta sozial sakonak bilatzen dituena. Praktikan bere programa ezker erreformista batenaren oso antzekoa da, baina PSOE baino erreibindikatiboagoa. Botoen %9 eskuratu zuen (20 eserleku). AP (Alianza Popular). Frankista ohiek sortutako eta Manuel Fragak zuzendutako alderdia, eskuin demokrata-kristaua ordezkatzeko asmoz (jabetza eskubidea eskubide sozialen gainetik gordetzea eta Elizarentzako pribilegioak mantentzea). Botoen %8 eskuratu zuen. PSP (Partido Socialista Popular). Enrique Tierno Galvánek zuzendutako alderdia, ideologia ezkertiar erreformistakoa. Botoen %4 eskuratu zuen. CDC (Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa)3 .
Eskuin demokratikoko alderdien koalizioa, erregionalista eta nazionalista kataluniarra. Jordi Pujolek zuzentzen zuen, Kataluniaren autonomia lortzeko asmoz. Botoen %3 lortu zuen (botoen %17 Katalunian). EAJ (Euzko Alderdi Jeltzalea). Euzko Alderdi Jeltzalearen ideologia eskuin demokratikokoa da eta autogobernua aldarrikatzen du. Juan de Ajuriaguerra buruzagi historikoak zuzendua. Botoen %2 eskuratu zuen. EE Euskadiko Ezkerra. Ezker erreformistako euskal abertzaleak eserleku bat lortu zuten. Parlamentutik kanpo geratu ziren sobietarren aldeko alderdi komunistak, frankistak eta faxistak.
Horrela, Unión de Centro Democrático, Suárez-en alderdiak, irabazi zuen (165 eserleku), UCDtik nahiko urrun PSOE geratu zen (118 eserleku), eta ondoren PCE (20 3 Hurrengo urtean Kataluniako Unió Democráticarekin bat egingo duena ciU osatuz (Convergencia i Unió, 1978-2016). 8 eserleku). Hauen ondoren, 4 postu batean Aliantza Popularra gelditu zen. Euskaldunek ordezkariak lortu zituzten ere: 8 aulki EAJ.k eta aulki 1 Euskadiko Ezkerra-k. Hauteskundeen emaitzek argi utzi zuten zer nahi zuten espainiarrek: lege eta erakunde frankistak ezabatzea, erreforma demokratikoak egiten jarraitzea eta kontsentsu politikoari eustea.
Bestalde, boto banaketa erreparatuz, ondoriozta daiteke ondorengoa: batetik, bipartidismoa ezartzea (lehen urteetako politikan nagusi izango ziren bi pertsonaien garaipena ekarri zuen: Adolfo Suárez eta Felipe González); bestetik, gehiengo absoluturik ez egotea eta, beraz, negoziazioaren eta adostasunaren beharra. SUAREZ-EN BIGARREN GOBERNUA: 1977 ko uztaila - 1979 ko apirila Hauteskundeak eta gero, Gorteek Suárez aukeratu zuten gobernuburu eta horrela, bere bigarren gobernua hasi zen. Garai horretako gertakari nabarmenetako bat Moncloako Itunak izan ziren, alderdi politikoen eta sindikatu nagusien (CCOO eta UGT, baina ez CNT) arteko akordioak izan ziren 1977an sinatutakoak.
Helburua gizarte-mobilizazioak aldi batez (gutxienez urtebetez) murriztea zen, demokraziarako trantsizio-prozesua ez kaltetzeko. Gorte Konstituziogileak eratu ziren, eta haien eginkizun nagusia sistema politiko berria antolatzea izan zen. Horretarako, alderdi nagusien arteko negoziazioaren bidez, Espainiako lehen Konstituzio demokratikoa idazteko prozesua abiatu zen. 1978ko abenduaren 6an erreferendum bidez onartu zen Konstituzioa eta indarrean sartu zen urte bereko abenduaren 29an. Konstituzioak Espainia zuzenbideko estatu sozial eta demokratikotzat definitu zuen, eta monarkia parlamentarioa ezarri zuen.
Herritarren oinarrizko eskubideak eta askatasunak aitortu ziren eta botere banaketa ere ezarri zen. Bestalde, Espainiako nazionalitate eta eskualdeen autonomia eskubidea aitortu zuen, eta horren bidez autonomia erkidegoak sortzeko aukera eman zen (8.3. epigrafea). 1979 KO HAUTESKUNDE OROKORRAK 9 Hurrengo urtean, 1979 ko martxoaren 1ean, Espainiako hauteskunde orokorrak egin ziren, 1978ko Konstituzioa onartu ondoren, emaitzak gehiegi aldatu gabe. Hauek izan ziren Konstituzio berriaren barruan egindako lehen hauteskunde demokratikoak, eta helburu nagusia sistema politiko berria sendotzea izan zen.
Emaitzetan, Adolfo Suárez buru zuen UCD alderdia berriro izan zen indarrik bozkatuena (Suarez-en hirugarren gobenua 1979ko apirila - 1981ko urtarrila), nahiz eta gehiengo absoluturik ez lortu. Bigarren indarra PSOE izan zen, eta ondoren PCE eta AP geratu ziren. Hala ere, arazo ekonomikoek, terrorismoak eta UCD barruko barne gatazkek gobernua ahultzen hasi zuten.Horrek guztiak Suarezen dimisioa ekarri zuen. 1980 ko HAUTESKUNDE AUTONOMIKOAK 1978ko Konstituzioak autonomia erkidegoak sortzeko aukera eman zuenetik, lurralde bakoitzean autogobernua antolatzeko prozesua hasi zen.
Horretarako, autonomia estatutuak onartu ondoren, lehen hauteskunde autonomikoak egin ziren, erkidego bakoitzeko parlamentuak eta gobernuak aukeratzeko. Lehenengo hauteskunde autonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Katalunian egin ziren 1980an, bi lurralde horiek lehenengo autonomia estatutuak onartu zituztelako. Ondoren, gainerako erkidegoetan ere hauteskundeak egin ziren pixkanaka. Hauteskunde hauen bidez, autonomia erkidego bakoitzak bere erakunde politiko propioak eratu zituen: parlamentua, gobernua eta lehendakaria edo presidentea. Horrela, Espainiako estatu zentralistaren ordez, boterea lurraldeetara banatzen hasi zen.
Kongresuan gehiengo osorik ez zuenez, gutxiengoan gobernatu behar izan zuen, beste indar politiko batzuekin akordioak eginda. Gobernu berriak Euskadin, autonomia prozesuaren urrats nagusia Gernikako Estatutua izan zen (8.3 epigrafean azalduta). Estatutu hori 1979an erreferendum bidez onartu zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoari autogobernu zabala aitortu zion. Horren bidez, Eusko Legebiltzarra, Eusko Jaurlaritza eta lehendakariaren figura berreskuratu ziren, baita hezkuntza, osasuna eta segurtasun arloko eskumen garrantzitsuak ere. 10 Estatutua onartu ondoren, 1980ko martxoan egin ziren lehen hauteskunde autonomikoak Euskadin.
Haietan EAJ-PNV izan zen alderdi bozkatuena, eta Carlos Garaikoetxea lehendakari izendatu zuten. 1977ko hauteskundeak 1977ko kartelak 11 Monkloako itunak Galizia, Euskadi eta Kataluniako Estatutuak erreferendum bidez onartu ziren. 12 8.3 1978 KO KONSTITUZIOA ETA 1979 KO GERNIKAKO ESTATUTUA 1977ko ekainaren 15eko hauteskundeen ondoren, parlamentuan batzorde bat eratu zen etorkizuneko Konstituzioaren aurreproiektua prestatzeko. Batzordea zazpi diputatuz osatuta zegoen, geroago "Konstituzioaren Gurasoak" izenez ezaguna izango zena. Bertan UCD, PSOE, PCE, AP eta Katalanaren ordezkariak egon ziren; EAJ-PNV, ordea, kanpoan geratu zen. Konstituzioaren ezaugarriak: 23.
TESTUA Espainia Zuzenbideko estatu sozial eta demokratiko gisa definitu zuen. Subiranotasun nazionala herriaren esku dagoela ezarri zuen, hau da, estatuaren botere guztiak herritarrengandik datozela. Eredu politiko bezala monarkia parlamentarioa ezarri zuen. Erregea estatu-burua eta nazioaren ordezkaria da, baina ez du erabakitzeko botere politikorik. Bestalde, Konstituzioak estatuko hiru botereen banaketa eta independentzia ezartzen zuen. Botere legegilea gorteek izango zuten. Bi ganberak (kongresua eta senatua) osatuko zuten; kideak sufragio unibertsal, zuzeneko eta sekretu bidez aukeratuko ziren. Biak subiranotasun unibertsalaren gordetzaileak izango ziren, eta legeak egingo zituzten.
Botere betearazlea gobernuak izango zuen. Barne- eta kanpo-politika zuzendu, eta gorteei lege-proiektuak aurkezteko ahalmena izango zuen. Ganberek gobernua kontrolatuko zuten inbestiduraren4 eta zentsura-mozioen bidez. Botere judiziala epaile eta magistratu independenteen eskuetan egongo zen. Horiek herriagan jatorria duen justizia administratuko zuten, legeen bidez. Lurralde antolaketan, Konstituzioak Espainiako nazioaren batasuna aldarrikatu zuen, baina aldi berean nazionalitateen eta eskualdeen autonomia eskubidea aitortu zuen.
Horri esker, 17 autonomia erkidego sortu ziren, bakoitza bere autonomia 4 Herrialde bateko presidentegaia presidente izendatzeko ekitaldia, diputatuek parlamentuan egindako bozkaketaren bidez aukeratzen da pertsona hori. 13 estatutuarekin. Gaztelania estatu osoko hizkuntza ofiziala bihurtu zen, eta beste hizkuntzak koofizialak dira beren lurraldeetan. Eskubideei dagokienez, testuak askatasun eta eskubide zabalak aitortu zituen: adierazpen askatasuna, ideologia eta erlijio askatasuna, hezkuntzarako eskubidea, greba eskubidea, jabetza pribaturakoa eta legearen aurreko berdintasuna, besteak beste. Adin-nagusitasuna 18 urtetan ezarri zuen eta emakumeen eta gizonen berdintasuna onartu zuen.
Erlijioari buruz, Estatu akonfesionala ezarri zen, ez dago erlijio ofizialik. Konstituzioa alderdi politiko ezberdinen arteko adostasunaren emaitza izan zen; eskuinaren, ezkerraren eta nazionalisten ikuspegiak uztartu zituen; eta horregatik puntu batzuetan nahita anbiguoa da5 . Esan daiteke testua luzea dela (169 artikulu) eta zurruna, hau da, bere atal nagusiak (hasierakoak) aldatzea oso zaila da. 1978ko abenduaren 6an erreferendum bidez onartu zen, botoen %87 ek baietz bozkatu zuten eta %67eko parte-hartzea egon zen. Euskadin aurkaritza handia izan zuen: Herri Batasunak ezezkoa eskatu zuen eta EAJk abstentzioaren aldeko kanpaina egin zuen, subiranotasuna nazio espainiarrean zetzalako.
(Abstentzioa %54'5ekoa izan zen). Erreferendumaren ondoren, erregeak berretsi eta konstituzioa Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE-n) argitaratu eta indarrean jarri zen. Azkenik, gorteak desegin eta berriz deitu zen hauteskunde orokorretara (1979ko martxoan), emaitza gehiegi aldatu gabe, eta tokiko hauteskunde demokratiko batzuk, Errepublikatik lehen aldiz. 5 Adibidez: Monarkiari dagokionez, erregeak ez du erabakitzeko botere politikorik, baina estatu-burua da, armadaren buruzagia eta gobernuburua proposatzeko eginkizuna du. Nazioaren auzian, Espainiaren batasun zatiezina aldarrikatu zuen, baina aldi berean nazionalitateen eta eskualdeen autonomia eskubidea aitortu zuen.
Ekonomian, enpresa askatasuna onartu zuen merkatu ekonomiaren barruan, baina herrialdeko aberastasuna interes orokorraren menpe dagoela ere ezarri zuen.Genero berdintasunari dagokionez, gizonen eta emakumeen berdintasuna bermatu zuen eta diskriminazioa debekatu zuen; hala ere, gizonezkoei lehentasuna ematen zien errege-ondorengotzan. 14 GERNIKAKO ESTATUTUA Aurrekariak 1976-1979 artean tentsio handiko garaia izan zen. Ezker abertzaleak mobilizazio handiak egin zituen amnistia eta autodeterminazio eskubidea eskatuz, errepresioa oso bortitza izan zen eta hildalko batzuk izan ziren. Ezin dugu ahaztu, lehen esan bezala, garai honetan eman zela Gasteizko martxoaren 3ko gertakaria.
1977ko hauteskundeen ondoren baina Konstituzioa oraindik onartu gabe: Suárezek baimenduta, Euskal Parlamentarien Biltzarra eratu zen 1977ko hauteskundeetan Araban, Gipuzkoan Bizkaian eta Nafarroan hautatutako diputatuek osaturikoa. Behin-behineko Legebiltzarra zen, autonomia-estatutua onartua izan arte. Botere legegilea izanda, horko kide batzuek osaturiko batzorde bat hasi zen autonomia proiektua prestatzen. Suárez-ek, dekretu baten bidez, Eusko Kontseilu Nagusia (EKN) sortu zuen; behin-behineko gobernua zen, autonomia estatutua onartua izan arte. Ramón Rubial sozialista izendatu zuen horren buru6 .
EKN-k estatutu-proiektuan lan egiten hasi zen, konstituzio onartu bezain laister gobernu zentralari aurkezteko asmoz. 1978ko Konstituzioa onartu ondoren: Autonomia-estatutuaren proiektua Euskal Parlamentarien Biltzarrak, Gernikan bilduta, 1978ko abenduan bertan onartu zuen, konstituzioa indarrean jarri zen egun berean (29an). Nafarroa kanpo geratu zen, bere ordezkariek horrela erabaki zutelako (1977an). Gorteetara bidali zuten; Komisio bat osatu zen (euskal parlamentario batzuek eta Madrilgo Gorteetako hainbat kidek osaturikoa) eta negoziazioak hasi ziren. Funtsean, 6 1977ko hauteskundeetan, PSEk EAJk baino boto gehiago lortu zuelako.
15 benetako negoziazioak Suárez eta Garaikoetxearen artean7 eman ziren, eta komisioak onartu zuen bion artean hitzartutakoa. Testua adostuta, euskaldunek 1979ko urriaren 25ean onartu zuten erreferendumean8 Gero Gorteek onartu, erregeak berretsi eta indarrean jarri zen abenduan. 24. TESTUA Kontuan hartzeko: Autonomia estatutu proiektua abian jarri zen 1977an, baina aztertu bezala 2 urte pasatu ziren onartua eta indarrean jarri arte, Suarez-en hirugarren gobernuan. Ordura arte, estatu mailan hainbat aldaketa eman ziren: Erreforma Politikorako Legea, EEEn sartzeko eskabidea, hauteskunde libreak, Monkloa-ko Itunak, Konstituzioa bera…
EZAUGARRIAK Definizioa: Estatutuaren definizioa: estatu batek bere baitako lurralde bati autonomia emateko oinarrizko legea, lurraldearen antolakuntza orokorra jasotzen duena. Ezaugarriak hurrengoak ziren: Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiak Euskal Autonomi Erkidegoa izeneko lurralde autonomoa osatzen dute; Esapiniaren barruan. Nafarroa integratzeko aukera zabalik geratzen da. Gaztelania eta euskara hizkuntza ofizialak dira. Bi erakunde maila daude: Amankomuneko erakundeak -Eusko Jaurlaritza eta Legebiltzarra- eta Lurralde Historiko bakoitzekoak -Batzar Nagusiak eta Aldundiak. Legebiltzarra organo legegilea da, 75 diputatuek osaturikoa, 25 probintzia bakoitzeko. Hemendik aterako da lehendakaria.
Eusko Jaurlaritza: botere betearazlea. Burua lehendakaria eta honek aukeratzen ditu bere sailburuak. Justizia Auzitegi Nagusia: botere judiziala. 8 % 58,85ak parte hartu zuen, hauetako 90,27ak baietza eman zuen eta % 5,5k ezetza. Beraz, abstentzioa % 41,15ekoa izan zen. Abstentzioaren alde HB egon zen, eta ezetzaren alde AP-ko zati bat eta foralistak. 7 Carlos Garaikoetxea momentu horretan Eusko Kontseilu Nagusiaren burua zen (Konstituzioaren ondorengo hauteskundeetan. (1979an, EAJ-k PSE-k baino boto gehiago lortu zuelako). 16 Ordena publikorako polizia izateko aukera; horretarako Ertzaintza sortu zuten (1982). Kontzertu Ekonomikoak berrezarri ziren Gipuzkoan eta Bizkaian.
Probintzia bakoitzeko Aldundiak zergak arautu eta jasoko ditu Eusko Jaurlaritzari emanez horrek eskatutako diru kopurua. Geroago, Eusko Jaurlaritzak Gobernu Zentralari ordaintzen dio adostutako diru kantitatea edo "kupoa". Autogobernu zabala. Eskumenak: hezkuntza, osasungintza, kultura, ekonomia, administrazioa, polizia… (prozesua zabalik jarraitzen du Adb: aeroportuak 20269 ) Estatutua onartu ostean gure Historiaren lehenengo hauteskunde autonomikoak deitu ziren, 1980ko martxoan, alegia. EAJ-k irabazi zuen (25 eserleku), Herri Batasunaren (11 eserleku) eta PSOEren (9) aurretik. Legebiltzarrak Carlos Garaikoetxea aukeratu zuen lehendakari eta horrek Eusko Jaurlaritza eratu zuen.
Informazio gehigarri bezala: (Orduantxe, J.M. Leizaolak desegin zuen ordurarte bizirik mantenduriko erbesteko Eusko Jaurlaritza, 1936an lehenengo aldiz gauzatutako autonomia nahia eten gabe geratuz. Nafarroari dagokionez, 1982an bukatu zuen bere autonomia prozesua. Urte horretan espainiar Gorteek onartu zuten Nafarroako Foru Erregimenaren Hobekuntza, eta Estatutu maila eman zioten. EAE eta Nafarroa, beraz, bi erkidego autonomi ezberdinetan bereizita geratu ziren.) 9 https://www.berria.eus/euskal-herria/beste-zazpi-eskumen-eskualdatzea-adostu-dute-jaurlaritza k-eta-madrilek-tartean-aireportuena_2156088_102.html 17 18 Herri Batasunaren konstituzioaren aurkako kartela.
HB-k Donostian eginiko mitina, 1979ko urriaren 14an. 19 EAJren kartela, abstentzioa eskatuz, 1978ko konstituzioaren inguruko erreferendumean. Juan Karlos erregea, konstituzioaren erreferendumean bozkatzen. Hau izan zen erregeak bozkaketa batean parte hartu zuen lehen eta azken aldia, hark uste baitzuen erregea izanik ezin zela agertu inolako jarrera politikoren alde. 20 8.4 BERUNEZKO URTEAK: TERRORISMOA ETA BIOLENTZIA POLITIKOA Trantsizio garaia ez zen prozesu lasaia izan, baizik eta tentsio politiko eta sozial handiko aldia. Franco hil ondoren, Espainia diktaduratik demokraziara igarotzen ari zen bitartean, sektore askok ez zuten aldaketa hori modu berean ikusten.
Alde batetik, oposizio demokratikoak askatasun handiagoa, amnistia eta eskubide politikoak eskatzen zituen; bestetik, frankismoaren aldeko sektoreek beldurrez ikusten zituzten erreformak eta aurka egin zuten. Egoera horretan, muturreko ezkerreko, nazionalista armatuetako eta ultraeskuineko taldeek atentatuak, bahiketak eta hilketak egin zituzten. Aldi berean, poliziaren errepresioa eta kale gatazkak ere ugariak izan ziren. Horregatik, trantsizioko lehen urte hauei "berunezko urteak" deitzen zaie, indarkeria eta ezegonkortasuna etengabeak izan zirelako. EZKER MUTURREKO ERAKUNDE IRAULTZAILEAK GRAPO.
Ideologia marxista-iraultzailea zuen eta bere helburu nagusia Espainian estatu sozialista eta errepublikarra ezartzea zen. Espainiako Alderdi Komunistaren (berreratua) beso armatutzat hartu izan ohi da, PCE ( r ). Talde honek atentatuak, bahiketak eta hilketak egin zituen batez ere polizien, militarren, epaileen eta estatuko ordezkarien aurka. GRAPOri egotzitako atentaturik odoltsuena 1979ko maiatzaren 26an Madrilgo California 47 kafetegian gertatu zen. Bonba eraso hartan bederatzi pertsona hil ziren eta beste hirurogeita bat zauritu atera ziren. Hala ere, GRAPOkoek ez zuten inoiz atentatuaren egiletza aitortu, eskuin muturreko taldeek eta talde parapolizialek egin zutela esaten zuten.
1980ko hamarkadaren hasieran taldearen indarra gainbeheran sartu zen. 1982an GRAPOk su-etena proposatu zion Felipe González buru zuen gobernu sozialistari, eta 1983an negoziazio batzuen ondoren armak uztea erabaki zuen. FRAP. Ideologia marxista zuen, eta diktadura amaitu ondoren Espainian errepublika herritar eta sozialista ezartzea zuen helburu. Espainiako Alderdi Komunista marxista-leninistak (PCE m-l) sustatutako erakundea izan zen. FRAPek jarduera handia 21 izan zuten batez ere 1973 eta 1975 artean, diktaduraren azken urteetan. Errepresioaren ondorioz, FRAPeko hiru militante Francoren diktadurak fusilatutako azken pertsonen artean egon ziren 1975ean.
Presentzia handia izan zuten zenbait unibertsitatetan eta hiri handietako langile-auzo batzuetan, non mobilizazio politiko eta sozialetan parte hartu zuten. Erakundeak ekintza bortitzak ere burutu zituen, eta Polizia Nazionalak bost poliziaren hilketak egotzi zizkion. Franco hil ondoren, FRAP azkar ahuldu eta desagertuz joan zen. ETA. Frankismoaren azken urteetan jada jardunean bazegoen ere, 1970eko hamarkadaren erdialdean barne zatiketa garrantzitsua izan zuen. Seigarren Batzarrean (1973-1975), erakundea bi adarretan banatu zen: ETA militarra, borroka armatua lehenesten zuena, eta ETA politiko-militarra, ekintza armatuak estrategia politiko zabalago baten menpe jarri nahi zituena.
Frankismoaren azken etapan: 1975eko irailaren 27an, diktadura frankistak FRAPeko hiru kide eta ETA politiko-militarreko bi militante fusilatu zituen: Juan Paredes Manot 'Txiki' eta Ángel Otaegui. Frankismoaren azken fusilatuak izan ziren eta exekuzio horiek nazioarteko protesta handiak eragin zituzten eta frankismoaren aurkako gaitzespena areagotu zuten. Trantsizioan, ETA politiko-militarrak bide politikoari garrantzi handiagoa eman zion, eta 1977ko hauteskundeetan haren inguruko sektoreek Euskadiko Ezkerra alderdia babestu zuten.
Azkenean, 1982an erakunde horretako zati handi batek amnistia onartu eta indarkeria uztea erabaki zuen, nahiz eta militante batzuek ETA militarrera egin zuten salto. Bestalde, ETA militarrak hauteskundeak boikotatu zituen, uste baitzuen sistema berria frankismoaren jarraipena zela eta ez zirela benetako baldintza demokratikoak betetzen. 1978tik aurrera "negoziazioaren estrategia" garatu zuen: atentatuen bidez gobernua presionatu nahi zuen bere helburu politikoak onar zitzan. Aldi berean, haren inguruan Herri Batasuna koalizio politikoa sortu zen.
22 ULTRAESKUINDARREN MUGIMENDUAK Muturreko eskuineko taldeek ere indarkeria erabili zuten demokraziarako prozesua geldiarazteko eta frankismoaren oinordetza mantentzeko. Talde ultraeskuindar horiek askotan antikomunismoa, espainiar nazionalismo zentralista eta erregimen zaharraren defentsa uztartzen zituzten. Talde desberdinak aritu ziren10 , ondoren garrantzitsuenak azalduko ditugu: Guerrilleros de Cristo Rey: Trantsizio garaian jardun zuen talde ultraeskuindar eta faxista izan zen. Ezkerreko militanteen, ikasleen, sindikalisten eta mugimendu demokratikoen aurka eraso bortitzak egin zituen.
Alianza Apostólica Anticomunista (AAA edo Triple A): Antikomunismo erradikalean oinarritutako talde parapoliziala izan zen. 1970eko hamarkadaren amaieran atentatuak, mehatxuak eta hilketak egin zituen ezkerreko alderdikideen, abokatuen, sindikalisten eta oposizio demokratikoko kideen aurka. Burututako ekintzarik larriena Atochako hilketak dira. 1977an bost abokatu laboralista hil zituzten Madrilen, oposizio demokratikoaren aurkako atentatu gogorrenean. Batallón Vasco Español (BVE): Ultraeskuineko talde armatu bat izan zen, batez ere ETAren eta ezker abertzalearen aurka sortua.
1970eko hamarkadaren amaieran eta 1980koaren hasieran atentatuak, mehatxuak eta hilketak egin zituen Euskal Herrian, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian. GAL (Grupos Antiterroristas de Liberación): 1982ko hauteskundeetan sozialistak garaile izan ondoren GAL sortu zen, 1983 eta 1987 artean jardun zuen talde parapoliziala. Geroago frogatu zen Espainiako estatuaren eta Barne Ministerioaren sektoreek finantzatu eta zuzendu zutela, hau da, GAL-en atzean gobernu sozialista zegoen. ETAren aurkako "gerra zikina" gauzatu zuen, bahiketak, torturak, atentatuak eta hilketak eginez ETA ren inguruko pertsonen aurka, askotan Frantziako lurraldean.
10 Hala nola, Aliantza Apostoliko Antikomunista (AAA edo "Triple A"), Antiterrorismo ETA (ATE), Espainiako Talde Armatuak (GAE), Guerrilleros de Cristo Rey, Batallón Vasco Español (BVE) eta oihartzun txikiagoko beste batzuk, hala nola Komando Antimarxistak. 23 Taldearen ekintzarik ezagunena Lasa eta Zabala bahitu, torturatu eta hiltzea izan zen. Kasu horrek geroago gerra zikinaren eta estatuaren inplikazioaren froga argiak eman zituen. POLIZIAREN ERREPRESIOA Indarkeria ez zen talde armatuetara mugatu; estatuaren segurtasun indarrek ere errepresio gogorra erabili zuten greben, manifestazioen eta mobilizazio sozialen aurka.
Frankismotik heredatutako ordena publikoko aparatuak indarrean jarraitzen zuen neurri handi batean, eta horrek karga bortitzak, atxiloketa arbitrarioak eta eskubide urraketak (torturak) eragin zituen. Langileen eta herri mugimenduen protestak bereziki gogor zapaldu ziren. Garai hartako gertakaririk larriena 1976ko Gasteizko Martxoaren 3ko sarraskia izan zen. 1976ko martxoaren 3an, Gasteizen greban zeuden langileak San Franciskoko elizan (zaramagako auzoan) bilduta zeudenean, poliziak eraikina gasez hustu eta irteten zirenen aurka tiro egin zuen. Ondorioz, bost langile hil eta ehunka pertsona zauritu ziren. Gertaera horrek oihartzun handia izan zuen Euskal Herrian eta estatu osoan.
Bestalde, atxiloketen ondoren tortura salaketa ugari izan ziren, batez ere preso politikoen eta oposizioko militanteen artean. Poliziaren indarkeria horrek tortura fisikoak (kolpeak, bainuontzia, elektroshock) eta psikologikoak barne hartzen zituen, eta dokumentatutako zazpi heriotza eragiten zituen gutxienez. AMAIERA Indarkeria politikoak beldurra eta polarizazioa sortu zituen gizartean. Atentatuek, istiluek eta errepresioak ziurgabetasuna handitu zuten, eta armadaren esku-hartze mehatxua etengabe presente egon zen (operación galaxian saiatu ziren) Beraz, trantsizioa ez zen prozesu baketsua izan. Hala ere, testuinguru gogor horretan eraiki zen demokrazia. 24 Martxoak 3 ko sarraskia.
Garatuago, informazio gehigarri bezala. Iturri historikoa garatzeko informazio erabilgarria da. 1976ko Gasteizko Martxoaren 3ko sarraskia trantsizio garaiko gertakaririk larrienetako bat izan zen, Carlos Arias Navarroren gobernuan jazoa. Garai hartan, Espainian oraindik ez zeuden bermatuta eskubide politiko eta laboralak: sindikatu askeak legez kanpo zeuden, biltzeko eskubidea oso mugatua zen eta preso politikoentzako amnistia orokorrik ez zegoen. 1976 hasieran greba giro handia zegoen Gasteizen. Bizitzaren garestitzea eta soldaten erosteko ahalmenaren galera zirela eta langileen aldarrikapenak areagotu ziren. Martxoaren 3a hiriko greba orokorraren hirugarren eguna izan zen.
Parte-hartzea oso handia izan zen: langileen %80k protestetan parte hartu zuen, merkataritza itxi zen, eta ikasle zein etxekoandre askok ere mobilizazioekin bat egin zuten. Arratsaldeko bostetan, greban zeuden langileak San Francisco de Asís elizan bildu ziren, Zaramaga auzoan. Ohikoa zen bertan asanbladak egitea, biltzeko eskubidea oraindik ez zegoelako bermatuta eta Elizetan, konkordatuaren arabera, polizia ezin zen tenpluan sartu. Hala ere, poliziak eliza inguratu zuen eta jendez beteta zegoenean husteko agindua eman zuen. Horretarako, ke poteak eta gas negar-eragilea jaurti zituzten barrura.
Barruan zeudenak ate eta leihoetatik irteten saiatu zirenean, kanpoan poliziaren kargak eta tiroak aurkitu zituzten. Minutu gutxitan tiroketa bortitza izan zen. Eraso hartan dozenaka pertsona larri zauritu ziren, horietako asko bala zauriekin, eta bost langile hil ziren: Pedro María Martínez Ocio, Francisco Aznar Clemente, Romualdo Barroso Chaparro, José Castillo eta Bienvenido Pereda. Gainera, ehunka lagun zauritu ziren. Arduradun zuzenak operazioa gauzatu zuten polizia indarrak izan ziren, garai hartako Policía Armada kideak.
Baina erantzukizun politikoa ere aipatzen da, agindu katean goiko agintariak zeudelako: Carlos Arias Navarro gobernuburua zen, eta bereziki Manuel Fraga Barne Ministroa zen une hartan (ordena publikoaren arduraduna). 25 Horregatik, biktimen senideek eta sektore askok gobernuaren erantzukizuna ere salatu izan dute. Poliziaren tiroen ondorioz bost pertsona hil ziren arren, ez zen epaiketarik egin, ez zen inor kondenatu eta ez zen erantzukizun politikorik hartu. Horregatik gaur egun, biktimek eta haien senideek memoria, justizia eta erreparazioa eskatzen dute, gertatutakoa argitu, arduradunak aitortu eta biktimen duintasuna ofizialki berreskuratzeko.
26 8.5 KRISI EKONOMIKOA ETA GIZARTE GATAZKAK: LANGILE-MUGIMENDUA ETA MUGIMENDUA SOZIALAK KRISI EKONOMIKOA Trantsizio garaian, aldaketa politikoarekin batera, Espainiak krisi ekonomiko larri bati aurre egin behar izan zion. Erregimen frankistaren amaieran, 1973ko petrolio krisia11 eman zen eta horren ondoriozenergiaren prezioa asko garestitu zen, eta horrek ekoizpen kostuak handitu zituen. Ondorioz, inflazioa oso altua izan zen eta oinarrizko produktuen prezioek etengabe gora egin zuten. Horrek langileen soldaten erosteko ahalmena murriztu zuen, soldatak prezioen igoeraren erritmo berean ez baitziren hazten.
Bestalde, enpresa askok zailtasun handiak izan zituzten, beraine ekoizpen kostuak handitu ziren, Espainiako lehiakortasuna murriztuz. Horren ondorioz, enpresa askok birmoldaketa industrialeko prozesuak hasi zituzten, lantegiak itxiz, kaleratze masiboak eginez eta sektore estrategikoak beregituratuz, batez ere industria tradizionaleko sektoreetan, hala nola siderurgian, ontzigintzan edo metalgintzan. Egoera horrek gizartean kezka eta ezinegona areagotu zituen, eta greba zein protesta ugari sortu ziren. UCD ren 1. eta 2.
gobernualdian Horiek horrela, eta 1977ko ekaineko hauteskundeen ondoren (UCD-k irabazi zituen), Fuentes Quintanak (Adolfo Suarezen presidenteorde ekonomikoa zen) krisiari aurre egiteko itun batzuk proposatu zizkien indar politiko zein sozialei, krisi ekonomikoari aurre egiteko eta gizarte-tentsioak baretzeko. Lortu nahi zen zen mobilizazio sozialak aldi batez (gutxienez urte batez) murriztea zen, demokraziarako trantsizio-prozesuak kalterik izan ez zezan. 11 1973ko petrolioaren krisia mundu mailako krisi ekonomiko bat izan zen. Urte horretan, petrolioa ekoizten zuten herrialdeek (batez ere Ekialde Hurbilekoek) prezioak asko igo zituzten eta ekoizpena murriztu zuten.
27 Moncloako Itunak (Los pactos de Moncloa) deritzenak 1977ko urriaren 25ean sinatu ziren, eta bi egun geroago kongresuak onartu zituen. Alderdi politiko nagusien eta sindikatu handien babesa jaso zuten itun horiek. Indar politiko eta sindikalentzat, Moncloako Itunak aukera bat izan ziren kontsentsu zabalaren bidez herrialdearen arazoak gainditzeko, eta gizarteari erakusteko posible zela desadostasun politikoak alde batera utzita elkarrizketan aritzea. Itunek bi helburu nagusi zituzten: -Ekonomia erreformatu, modernizatu eta onbideratzea, atzeraldiari, inbertsiorik ezari eta petrolioaren prezioaren gorakadari aurre egiteko.
Neurriek inflazioa gutxitzea zuten helburu (% 25era iritsi zen 1977an), bai eta kanpo-defizita murriztea ere. Horretarako, pezeta debaluatu zen eta moneta- politika murriztaile bat ezarri zen. Gizarte-gaietan, ikaspostu kopurua handitzea, langabezia-asegurua zabaltzea, Gizarte Segurantza aldatzea eta Enpleguko Institutu Nazionala (EIN) sortzea adostu zen. -Erreforma politikoak egiten jarraitzea, adierazpen-askatasuna nahiz biltzekoa eta elkartzekoa bermatzeko; estatuko hedabideak arautzea (prentsa, irratia eta telebista); zigor-kodea, prozedura kriminalaren legea eta justizia militarreko kodea aldatzea, eta ordena publikoko indarrak berrantolatzea.
Sindikatuek -CCOOk eta UGTK- Moncloako Itunak babestu zituzten, baina sinesgarritasuna galdu zuten afiliatuen aurrean, itunetako puntu batzuk ez zirelako bete eta ekonomiak ez zuelako hobera egin. Alde batetik, sindikatuek lan-arazoak konpondu behar zituzten; eta bestetik, sistemaren egonkortasunari eusten lagundu, arrisku inboluzionistei aurre egin eta afiliatu gehiago erakartzeko lehiatu. Horrek guztiak gizarte-gatazkak areagotu zituen 1979an. Ugazaben elkarteek ez zuten parte hartu akordio horietan. Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioa (CEOE) sortu zuten, enpresariak biltzeko eta gobernuari beren interesak defenda zitzala eskatzeko. UCD ren 3.
gobernualdian 28 1979 an hauteskunde orokorrak egin ziren. UCD alderdiak irabazi zituen, gehiengo osorik gabe. Gobernuak Langileen Estatutua, energia-plan nazionala eta enplegu akordio nazionala onartu zituen. Alabaina, eta nahiz eta Moncloako itunak sinatu ziren, egoera ekonomikoa ez zen hobetu: 1973tik zirauen krisi ekonomikoa areagotu egin zen petrolioaren bigarren krisiagatik (1979); izan ere, petrolio gordina oraindik gehiago garestitzean, bankuen krisia larriagotu egin zen, atzerriko inbertsioak gutxitu ziren, enpresa asko itxi ziren eta enpresaburuen nahigabea handitu zen.
Horrek guztiak langabezia handitzea, laneko gatazkak areagotzea, benetako soldata murriztea, lan-baldintzak okertzea eta inflazioak gora egitea ekarri zuen. GIZARTE GATAZKAK Langile mugimendua Krisi ekonomikoaren eta askatasun faltaren aurrean, langile-mugimendua indartu egin zen eta funtsezito zeregina izan zuen lan eta gizarte-eskubideen defentsan. Langile askok soldaten igoera, lan baldintza hobeak eta kaleratzeen aurkako neurriak eskatzen zituzten. Aldi berean, askatasun sindikala eta greba egiteko eskubidea aldarrikatzen zituzten, 1977 ra arte ez baitziren legalizatu.
Horren ondorioz, sindikatu klandestinoek protagonismo handia hartu zuten, batez ere CCOO eta UGT sindikatuek, langileen eskaerak antolatuz eta protestak gidatuz. Horretarako, grebak eta mobilizazioak ugaritu ziren lantegietan eta hiri handietan. Aldi horretako mobilizaziorik esanguratsuenetako bat Gastezikoa izan zen. Michelingo 1972ko grebaz geroztik, langileak klase kontzientzia hartzen joan ziren eta hainbat greba egin ziren 1974 eta 1975 urteetan soldaten galera, bizi-kostuaren igoera, lan baldintza duinen alde eta askatasun sindikalaren alde. Protesta horien testuinguruan gertatu zen 1976ko Gasteizko Martxoaren 3ko sarraskia (informazioa gehiago 23-24 orrialdeetan).
Grebalariek asanblada bat egin zuten Zaramagako elizan, euren eskubideak eta eskaerak antolatu eta defendatzeko. Poliziak bilera indarrez desegin zuen, gasa erabiliz eta irteten zirenen aurka tiro eginez; 29 ondorioz, bost langile hil eta ehunka zauritu ziren. Gertaera horrek erakutsi zuen langileen mobilizazioa oso zabala eta antolatua zela, baina baita estatuak oraindik errepresioz erantzuten ziola haien eskaerei. Aldi berean, sarraskiak elkartasuna eta mobilizazio handiagoa eragin zituen, langile-mugimendua are gehiago indartuz. Mugimendu sozialak Langile-mugimenduaz gain, bestelako mugimendu sozialek ere indar handia hartu zuten, gizartearen demokratizazioan funtsezko papera betez.
Mugimendu hauek eguneroko bizi baldintzak hobetzea eta askatasun gehiago lortzea zuten helburu. Auzo-mugimenduek protagonismo handia izan zuten hiri handietan. Herritarrek etxebizitza duinak, garraio publikoa, ur-hornidura edo argindarra bezalako oinarrizko zerbitzuak eskatzen zituzten, eta horretarako mobilizazioak eta auzo-elkarteak sortu zituzten. Bestalde, ikasle-mugimenduak hezkuntza sistema demokratizatzeko eta askatasun akademikoa lortzeko borrokatu zuen. Emakumeen mugimenduak ere indar handia hartu zuen: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, dibortzioa, antisorgailuen erabilera eta abortuaren despenalizazioa aldarrikatu zituzten.
Aldi berean, beste mugimendu batzuk ere agertu ziren, hala nola ekologistak edo antimilitaristak, gizartearen kezka berriak islatuz. AMAIERA Trantsizio garaia ez zen soilik aldaketa politiko bat izan, baizik eta krisi ekonomiko sakon baten eta gizarte gatazka ugariren testuinguruan garatutako prozesua. Langile-mugimenduak eta mugimendu sozialek protagonismo handia izan zuten, eskubideak eta bizi baldintza duinak aldarrikatuz. Horri esker, demokrazia ez zen soilik goitik eraiki, baizik eta gizartearen presio eta parte-hartzearen bidez ere sendotu zen. Testuinguru zail eta gatazkatsu honetan, Espainiak sistema demokratikoa ezartzea lortu zuen.
30 31 8.6 1981 KO ESTATU KOLPEAREN SAIAKERA UCD REN KRISIA 1981eko estatu kolpe saiakera ulertzeko, ezinbestekoa da Unión de Centro Democrático (UCD) alderdiaren krisia aztertzea. Gogoratu beharra dago, UCD koalizio heterogeneoa zela, ideologia desberdinetako indar politikoek osatua, eta sistema demokratikoa finkatzen hasi zenean barne-tirabirak areagotu ziren, boterea eskuratzeko lehia handitu baitzen. Zatiketa horiek Adolfo Suárezen gobernua ahuldu zuten, eta erreformak aurrera eramatea zaildu. Hainbat faktorek eragotzi zuten gobernuaren lana: -Ekonomia: Nahiz eta Moncloako Itunak sinatu, krisiak jarraitu egin zuen, bereziki 1979ko bigarren petrolio krisiaren ondorioz.
Petrolio gordina oraindik gehiago garestitzean, bankuen krisia larriagotu egin zen, atzerriko inbertsioak gutxitu ziren, enpresa asko itxi ziren eta enpresaburuen nahigabea handitu zen. Horrek guztiak langabezia handitzea, laneko gatazkak areagotzea, benetako soldata murriztea, lan-baldintzak okertzea eta inflazioak gora egitea ekarri zuen. Segurtasun egoera: oso tentsionatua zen. Terrorismoak eta gatazka sozialek kezka piztu zuten sektore militar kontserbadoreetan, eta kolpismoaren mehatxua indartu zen. Horren adibide da Operación Galaxia (1978), militar eta guardia zibilaren estatu kolpe saiakera bat, nahiz eta huts egin.
Hortik aurrera, militar batzuen esku-hartze arriskua etengabea izan zen. Suárezek Juan Carlos I erregearen konfiantza galdu zuen pixkanaka, bien arteko desadostasunengatik, adibidez, NATOren inguruko jarreran (erregea intregatu nahi zuen eta, aldiz, Suárez horren kontra zegoen). Autonomia prozesuak ere tentsioak sortu zituen, sektore batzuek Espainiaren batasuna arriskuan ikusten baitzuten. Horri gehitu behar zaio UCDk emaitza txarrak 32 izan zituela Katalunian, Euskadin eta Galizian, baita Andaluziako autonomia prozesuan ere12 . Egoera politiko ahul honetan, PSOE k zentsura-mozioa13 aurkeztu zuen 1980 ko maiatzean. Nahiz eta aurrera ez egin, Suárez nabarmen ahuldu zen.
Azkenean, barne-zatiketek (UCDren eskuineko sektorea APra pasatzekoa zen), presio politikoek eta babes faltak gainezka eginda, Suárezek dimisioa eman zuen 1981eko urtarrilaren 28an, trantsizioaren une kritiko batean. UCDk Leopoldo Calvo Sotelo (UCD) (José Calvo Sotelo-ren iloba) izendatu zuen Adolfo Suárezen ondorengoa. Gobernuko presidente berriaren aukeraketa tentsio handiko giro batean egin zen, mehatxu kolpistaren ondorioz. ESTATU KOLPEA 1981eko otsailaren 23an, presidente berriaren inbestidura-ekitaldian, Antonio Tejero teniente koronelaren agindupeko guardia zibilen talde batek diputatuen kongresua hartu zuen, eta gobernua eta subiranotasun nazionalaren bahitu zituen.
Kolpisten helburua gobernu militar bat ezartzea eta frankismoaren antzeko erregimen batera itzultzea zen. Estatu kolpean beste militar batzuk ere inplikatuta zeuden, hala nola Jaime Milans del Bosch, Valentziako kapitain jeneralak, Valentziako hirian gerra-egoera ezarri eta tankeak kalera atera zituena. Gainera, kolpistek komunikabideak kontrolatzen saiatu ziren (RTVEren egoitza zuen Valentzian). Bestalde Alfonso Armada dugu, erregearen inguruko pertsona garrantzitsua, zeinak alderdi guztietako ordezkariekin gobernu "nazional" bat osatzea proposatzen zuen. Egoera horren aurrean, Juan Carlos I erregeak paper erabakigarria izan zuen.
Kapitaintza nagusiekin harremanetan jarri zen, eta haiek koroarekiko nahiz sistema konstituzionalarekiko leialak izango zirela ziurtatu ondoren, telebistaz agertu zen goizaldean, uniforme militarrez jantzita, estatu kolpea gaitzetsiz eta Konstituzioaren 13 Oposizioak, edo haren zati batek, gobernua gaitzetsi dezatela eskatzeko prozedura. Kasu horretan parlamentuan egin zen. 12 Andaluzia: gobernuak ahaleginak egin zituen Andaluziak ez zezan nazionalitate historikoen bidetik lortu autonomia; hala ere, andaluziarrek bide hori aukeratu zuten horretarako egindako erreferendumean. 33 defentsa eskatuz.
Bere jarrera funtsezkoa izan zen, herritar askoren oniritzia bereganatu baitzuen eta armadaren gehiengoak ez baitzion kolpeari babesa eman. Horrela, indar politiko eta sozial, hedabide eta erakunde gehienek legezkotasun konstituzionala babestu zuten. Azkenik, kolpeak porrot egin zuen: hurrengo egunean Tejerok amore eman eta Kongresua utzi zuen. Gainera, gizarteak erantzun sendoa eman zuen, manifestazio jendetsuen bidez demokraziaren alde. Paradoxikoki, estatu kolpeak kontrako efektua izan zuen: demokrazia sendotu egin zen eta erregearen prestigioa handitu. Ondoren, armadako goi-karguen berrantolaketa sakona egin zen, etorkizuneko arrisku kolpistak saihesteko.
CALVO SOTELOREN GOBERNUA ETA UCD REN AMAIERA alvo Soteloren gobernua eta Calvo Soteloren presidentetza oso ahulduta zegoen haren alderdiaren krisiagatik, gizarte-egoera tirabiratsuagatik eta estatu-kolpe saiakeraren ondorioengatik. Hala ere, egoera baretzen saiatzeko, gobernuak akordioak bilatu zituen enpresariekin, sindikatuekin eta oposizioarekin, eta neurri batzuk aurrera ateratzea lortu zuen.Horien artean nabarmena izan zen dibortzio-legearen onarpena, PSOE ren babesarekin, nahiz eta UCDko sektore demokristau batzuk aurka agertu ziren. Bestalde, Espainiak NATOn sartzeko erabakiak eztabaida politiko handia piztu zuen.
Ezkerreko alderdiak aurka agertu ziren, baina parlamentuko gehiengoak eskaera onartu zuen, eta 1981eko abenduaren 10ean Espainiak aliantzan sartzeko agiria sinatu zuen (hasieran egitura militarretik kanpo). Hala ere, UCDren gainbehera geldiezina izan zen. UCD erabat desegin zen 1981 eta 1982 artean, eta Calvo Sotelo alderdirik eta babesik gabe geratu zen. Beraz, gorteak desegin eta urriaren 28rako legegintza- hauteskundeetara deitu behar izan zuen. Horrela, 1982 urriko auteskundeetan Felipe Gonzalezen PSOEren garaipen erabatekoa izan zen hauteskunde orokorretan, botoen %48 lortuz. Santiago Carrilloren Espainiako PCEk 4 diputatu baino ez zituen lortu dimisioa eman zuena.
UCD ere hondoratu egin 34 zen, beraz, desegin eta Adolfo Suarezek CDS (Zentro Demokratiko eta Soziala) sortu zuen. Espainiako Bigarren Errepublikatik ezkerreko lehen gobernua izan zen hau. Erregimen politikoaren aldaketa finkatu egin zen (diktaduratik demokraziara), eta estatu-erakundeak eta gizarte- eta ekonomia-egitura mantendu egin ziren. Espainiar talde bat, frankismo soziologikoa deiturikoa, joko demokratikoan sartu zen baina frankismoaren balorazio positiboa mantendu zuten. Trantsizioa amaitutzat eman zen. El asalto de Tejero al Congreso 35 Discurso del rey en respuesta al golpe de estado Vicotira del PSOE en las eleccioens de 1982 36