Ejercicio A2.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo A) 2021

Tema: Testuaren ulermena eta ulermen zehatza · Del examen Ordinaria (2021)

Enunciado

A aukera

Koronabirusaren izena

1 Mikroskopio elektronikoarekin bikain lan egiten zuen June Almeidak. Birusak ikusten eta identifikatzen aritu zen

urte asko, eta birus haietako bat koronabirus izenarekin bataiatu zuen 1967an. 53 urte geroago birus horrek

hankaz gora jarri du mundua. Bai, hau ez da besteak bezalako birusa, birus berezia da eta.

June Dalziel Hart zen bere benetako izena, baina ezkondu zenetik senarraren abizena hartu zuen; Almeida, hain

5 zuzen ere. 1930eko urriaren 5ean jaio zen Glasgow-n, Eskozian. Etxean baliabide¹ gutxi zituzten, aitaren autobus-

gidari soldatak ez baitzuen askorako ematen. Horregatik, Junek 16 urterekin utzi zituen ikasketak, eta lanean hasi

zen. Glasgow-ko Unibertsitate Ospitalean lortu zuen lana histopatologia² teknikari gisa. Ospitale horretan eta

Londreskoan ere lan egin zuen, eta urte haietan mikroskopio elektronikoa erabiltzen trebatu zen.

June Almeidak ez zuen unibertsitateko ikasketarik, baina ordura arte egin zuen lanari esker Ontarioko

10 Minbiziaren Institutuan ikerketan aritzeko lanpostua lortu zuen han lanean zegoen lagun bati esker. 1963an

mikroskopio elektronikoarekin aritzeko teknika berriak garatzen hasi zen eta zenbait artikulu zientifiko ere idatzi

zituen birusen egiturei buruz. Ezbairik gabe, aditu³ bihurtu zen irudiak aztertzen eta identifikatzen.

Hala, June Almeidaren izena ezaguna egin zen berehala zientzia arloko akademikoen artean. Testuinguru

horretan itzuli ziren beren herrira, Ingalaterrara, eta beste ospitale batean hasi zen lanean, Londresko St.

15 Thomas-en. Garai hartan ospitale horretako mediku bat katarro arruntaren inguruko ikerketa egiten ari zen.

Nahiz eta birus gehienak identifikatzea lortu, gripearen antzeko birus garrantzitsu bat ezin zuen identifikatu

beharrezko baldintzak eta tresnak ez baitzituen.

June Almeidak azterketa-lan sakona egin eta azkenean, 1967an, birusaren irudi argiak lortu zituen. Ikusi zuena

ahalik eta zehaztasun handienarekin deskribatu zuen eta eguzkiaren koroaren antzeko forma zuelako jarri zioten

20 koronabirus izena.

Urtetan eginiko lanak, eta bereziki koronabirusaren inguruan egindako aurkikuntzak ekarri zion saria: egindako

ikerketa guztiengatik doktore titulua lortu zuen June Almeidak.

HABE Ikasbil aldizkari digitala (MOLDATUA)

[¹] baliabide: recursos, medios. [²] histopatologia: rama de la ciencia que trata el diagnóstico de enfermedades a través del estudio de los tejidos. [³] aditu: entendida/entendido, experta/experto.

A2.1. Testuaren ulermena: Zergatik utzi zituen June Almeidak ikasketak 16 urterekin? [1 puntu]

Enunciado: Ejercicio A2.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo A) 2021

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

Zergatik utzi zituen June Almeidak ikasketak 16 urterekin?

Solución: Etxean baliabide ekonomiko gutxi zituztelako eta aitaren autobus-gidari soldatak ez zuelako askorako ematen; horregatik, ikasketak utzi eta lanean hasi behar izan zuen familiari laguntzeko.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio A2.1 · Extraordinaria (Modelo D) 2021 · Ejercicio A2.2 · Ordinaria (Modelo A) 2021 ›

Más ejercicios de Testuaren ulermena eta ulermen zehatza