Ejercicio A2.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2021
Tema: Testuaren ulermena eta ulermen zehatza · Del examen Extraordinaria (2021)
Enunciado
A aukera
ILE BUSTIA
1 Ile bustiarekin irten zara etxetik. Lehorgailua izorratu zaizu eta ezin izan duzu sikatu. Haserre atera zara, a zer
modu traketsa eguna hasteko. Etxetik lanera hamabost minutuko ibilbidea duzu. Goizeko freskotasuna zure buru
bustiarekin kontaktuan jartzean sortu dizun hozkirria 1 lepo eta sorbaldatik zabaldu zaizu, eta gihar guztiak
gogortuta egin duzu bidea, bulegora sudurretik muki urtsuak tantaka dituzula ailegatu arte. Sekulako lasaitasuna
5 hartu duzu bulegoko berogailuaren epeltasuna sentitu duzunean.
Lehorgailua bezalako tresna txiki eta balio handirik gabeko batek huts egin eta egunaren hasiera guztiz
baldintzatu dizu, oso gaizki eta deseroso sentitu zara. Orduan pentsatu duzu zer izango litzatekeen
lehorgailuarekin batera zure etxeko eta bulegoko berogailuek funtzionatuko ez balute, edo etxean ur berorik
izango ez bazenu, edo urrutiago joanda, etxerik edo bulegorik ere izango ez bazenu. Zelakoa da kale gorrian
10 dagoen batek sentitzen duen hotza? Zuk sentitu duzuna bezalakoa al da?
Minarekin legez, ez da berdin inoiz bukatuko dela jakitea ala ez. Agian zure mina erditu behar duen emakume
baten kontrakzioen antzekoa da, hau da, mina izugarria da, baina hasi eta bukatuko dela jakiteak itxaropen izpi
bat, lasaitasun bat, eskaintzen dizu; baina kale gorrian dagoenaren mina gaixotasun kroniko eta mingarri bat
duenarena bezalakoa da, hots, etengabea eta bukatuko den esperantzarik gabekoa. Min sakona. Maiuskulaz
15 idatzitako mina.
Gaur etxetik ile bustiarekin irteteak beste gorputz batzuen sufrimendura gerturatu zaitu. Udalak eskainitako ohe
batean lo egin eta goizeko zortzitarako motxila bizkarrean duela kalean dagoen batek zer senti dezakeen
pentsarazi dizu; edo etxean bizi duen indarkeria girotik ihesi, kalean euripean eta noraezean dabilen nerabe batek
ur tanta lepotik sartzen zaionean sentitzen duen hotzikara irudikatu duzu. Denok ez gara mundu berean jaiotzen.
20 Batzuk ile bustiarekin jaiotzera zigortuta daude.
Karmele Jaio. Deia, Zirrikituetatik begira (2020/01/20)
(1) Hozkirri: freskotasun hoztasun / hotzikara, hotz dardara
A2.1.- Ulermen zehatza. Zer esan nahi du autoreak ondoko bi pasarte hauetan? (3-4 lerrotan bakoitza):
[2 puntu]
a)
«Minarekin legez, ez da berdin inoiz bukatuko dela jakitea ala ez.» (11. lerroa)
b)
«Denok ez gara mundu berean jaiotzen» (19-20. lerroak)

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
- «Minarekin legez, ez da berdin inoiz bukatuko dela jakitea ala ez.» (11)
Solución: Autoreak adierazten du sufrimendua jasateko modua erabat aldatzen dela amaiera itxaropenik badagoen ala ez. Hotz une labur bat pairatzeak (adibidez, ile bustiarekin ibiltzeak) badu bukaera ezaguna eta lasaitasuna ematen du horrek; aitzitik, kalean bizi denaren mina kronikoa eta etengabea da, noiz bukatuko den jakiteko aukerarik gabea.
La solución del apartado que falta y la explicación paso a paso son Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio B2.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2021 · Ejercicio A2.1 · Ordinaria (Modelo A) 2021 ›
Más ejercicios de Testuaren ulermena eta ulermen zehatza
- Ejercicio A2.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2021
- Ejercicio A2.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2021
- Ejercicio B2.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2021
- Ejercicio B2.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2021
- Ejercicio B2.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2021
- Ejercicio A2.1 · Ordinaria (Modelo A) 2021
- Ejercicio A2.2 · Ordinaria (Modelo A) 2021
- Ejercicio A2.3 · Ordinaria (Modelo A) 2021
- Ejercicio B2.1 · Ordinaria (Modelo A) 2021
- Ejercicio B2.2 · Ordinaria (Modelo A) 2021