Ejercicio A3.1.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2026

Tema: Garoa, Txomin Agirre · Del examen Extraordinaria (2026)

Enunciado

A3.1.1 Irakurri ondoko pasartea, eta egin iruzkin bat hiru galdera hauek erantzunez: (120-180 hitz)

1. Identifikatu autorea eta obra, eta kokatu garaiko testuinguruan.

2. Identifikatu narratzailea eta pertsonaiak, eta lotu pasartearekin.

3. Esan eta argudiatu, testuari erreferentziak eginez, zer gai jorratzen den pasarte honetan, eta azaldu nola lantzen den gai liburuan.

Juan Andres, atzerrira joan zan ezkero, bein bakarrik etorri zan Zabaletara. Urteak igarota bein bakarrik, eta egun gutxirako.

Lenengoetan, jaiotetxetik urruti, Gaztelerisko lur legor beroen erdian, erdaldunen artean, erderaz mintzatu beharrean, adiskide gutxirekin, gurasoan maitetasun gabe, sorterriko mendi berdeak ikusteko gogo aundia piztu zitzaion, euskaraz itz egiteko ta Gogordo azpiko erreketan ur garbi otza edateko leia lizia; baña gero adiskide batzuek geiago egin zituan, Gaztelako izkuntza ta oitura berrietan zearo sartu zan, zeregin batzuek amaitzean beste batzuek agertu zitzaikion, ta pitinka edo atalka, maldaldu ta il ziran Juan Andresen biotzean euskal-mendiak ikusteko leia, euskaraz itz egiteko gogoa ta Gogordoko ur garbi edateko egarria.[...]

Bere gurasoak etzekiten, baño nik badakit nolako bizitza zeraman Gaztelerrian Zabaletako semeak: beste ango adiskidien bizitza berbera, zekan zikoitz diruzalien bizitza. Alderdi askotako gizonak zebiltzan alkarrekin; baño zerbaiten agintea zutenak beintzat, berdin samarrak ziran, kristau otzak, asmo ta gogamen bakarrekoak: nondik eta nortara lortu zitezkean txanponak errezago ta oparoago Aien artean etzegoan Jaungoikoaren agindurik, ez otoitz, ez oitura onik, ez izkuntza garbirik. Iñork etzuan gurutze bat kopetan egiten edo Aita gure bat esaten, kristau oroipenetik zualako edo lagunen bildurrez; denak utzitzen zuten jai egunetako Meza, elizetatik urruti zeudelako edo alkarren lotsaz; denak egiten zuten lanik `1`eta neketsuena, igandietan ere, nagusiekikoa edukitzeagatik edo besteak baño gutxiago ez irabazteagatik.

1.

2.

3.

Enunciado: Ejercicio A3.1.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2026

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

1. Identifikatu autorea eta obra, eta kokatu garaiko testuinguruan.

Solución: Autorea Txomin Agirre da eta obra Garoa (1907-1912). Euskal literatura erregionalista eta tradiziozalearen barnean kokatzen da, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako testuinguruan, modernizazioak eta industrializazioak euskal gizarte tradizionalean zeukaten eragin kezkatsua islatzen duena.

2. Identifikatu narratzailea eta pertsonaiak, eta lotu pasartearekin.

Solución: Narratzailea kanpokoa eta orojakilea da, baina noizean behin lehen pertsonan esku hartzen du iruzkinak eta epaiak emateko ("Bere gurasoak etzekiten, baño nik badakit..."): gurasoek ez dakitena badaki eta Gaztelako bizimodua moralki gaitzesten du. Pertsonaia nagusia pasarte honetan Juan Andres da, Zabaletako semea. Gaztelara joan da, eta pixkanaka sorterriarekiko eta euskararekiko lotura galdu du, han diruzale eta kristau hotz bihurtuz. Aipatzen dira bere gurasoak ere (Zabaletako Joanes eta bere emaztea), eleberriko baserri-mundu tradizionalaren ordezkariak, baita Gaztelako adiskide diruzaleak ere.

La solución del apartado que falta y la explicación paso a paso son Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

Ejercicio A3.1.1 · Ordinaria (Modelo D) 2026 ›

Más ejercicios de Garoa, Txomin Agirre