Ejercicio A1.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo A) 2022
Tema: Deklinabidea: hitzen kasua eta numeroa · Del examen Extraordinaria (2022)
Enunciado
A aukera
Euskal baleazaleen aurkako sarraskia Islandian
1 IX. mendetik XVI. mendera euskaldunek balearen olioaren monopolioa izan zuten; izan ere, balea handiak
harrapatzeko gaitasuna zuten bakarrak haiek ziren. Ternuan 1 baleak gutxitu eta Europa iparraldera jo zuten
euskal baleazale 2 askok. Lurralde haietara joan ziren arrantzaleek gertakari gogorrak bizi izan zituzten; 1615ean,
esaterako, 32 euskal arrantzale erail zituzten Islandian.
5 Euskal Herrian balearen arrantzak garrantzi handia izan du historian zehar. Benito Lertxundik Balearen bertsoak
abestian jaso zuen bezala, baleazaleek euskal lurraldeetara hurbildutako animalia erraldoi horiek arrantzatzen
zituzten, eta, gure kostaldean balearik ez bazen, beste herrialde batzuetara bidaiatzen zuten baleak ehizatzeko.
Zerbitzu arkeologikoak eskaintzen dituen Suhar Arkeologia enpresako arkeologoa da Ander Arrese, eta beste
arkeologo, historialari eta aditu batzuekin batera euskal baleazaleen triskantzari 3 buruzko dokumentalaren talde
10 teknikoan aritu zen. Garai hartako baleazale gehientsuenak Ternuan, Estatu Batuetako iparraldean eta Kanadan
kokatu ditu arkeologoak: “Konpetentzia handia zen eta ez zegoen nahikoa balearik horrenbeste baleazalerentzat.
Arrazoi horrek eraman zituen euskal arrantzaleak Europa iparraldera, Islandiara konkretuki”.
Bertan kokatzen da gure istorioa, euskal arrantzaren historiako pasarterik beltzenetarikoa, eta haren
protagonistak dira 1615.ean Islandiara baleen ehizara abiatu ziren 83 arrantzaleak. Pedro Agirreren, Esteban
15 Telleriaren eta Martin Villafrancaren aginduetara joan ziren hiru galeoi 4 euskaldunetan.
Islandiakoa kanpaina oparoa 5 izan zen baleazale euskaldunentzat. Hamaika balea arrantzatu zituzten eta haien
koipe 6 eta haragiarekin diru-sarrera handiak eskuratzea aurreikusten zuten. Abesten eta afari batekin ospatu
zuten balea-arrantzaren arrakasta. Gaua oso ongi hasi zen arren, oso-oso gaizki amaitu zen, islandiarrak agertu
eta sekulako sarraskia egin baitzuten. 32 arrantzale euskaldun hil zituzten eta gero itsasora bota zituzten.
20 Gertaera ilun honen inguruan dokumentala egin zuen Ander Arresek 2015. urtean.
HABE Ikasbil aldizkari digitala, 2020/03/13 (MOLDATUA)
(1) Ternua: Terranova; lugar de Canadá a donde los balleneros vascos se desplazaban para cazar ballenas en los siglos XVI y XVII.
(2) baleazale: ballenero. (3) triskantza: desastre. (4) galeoi: galeón, barco grande de vela. (5) oparoa: fructífera. (6) koipe: grasa, manteca.
A1.1. Eman hitz hauen kasua eta numeroa: balearen (1), abestian (6), enpresako (8), balearik (11), haragiarekin (17). [1 puntu]
a)
balearen (1. lerroa):
Kasua:
Numeroa:
b)
abestian (6. lerroa):
Kasua:
Numeroa:
c)
enpresako (8. lerroa):
Kasua:
Numeroa:
d)
balearik (11. lerroa):
Kasua:
Numeroa:
e)
haragiarekin (17. lerroa):
Kasua:
Numeroa:

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
balearen (1): Kasua
Solución: Genitiboa / Norena
balearen (1): Numeroa
Solución: Singularra
abestian (6): Kasua
Solución: Inesiboa / Non
abestian (6): Numeroa
Solución: Singularra
enpresako (8): Kasua
Solución: Lekuzko genitiboa / Leku-genitiboa / Nongoa
Las soluciones de los 5 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio A1.1 · Ordinaria (Modelo D) 2023 · Ejercicio B1.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2022 ›
Más ejercicios de Deklinabidea: hitzen kasua eta numeroa
- Ejercicio B1.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio A1.1 · Extraordinaria (Modelo D) 2023
- Ejercicio A1.1 · Ordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio B1.1 · Ordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio A1.1 · Ordinaria (Modelo D) 2023
- Ejercicio B1.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2022
- Ejercicio A1.3 · Extraordinaria (Modelo D) 2022
- Ejercicio B1.1 · Extraordinaria (Modelo D) 2022
- Ejercicio A1.1 · Ordinaria (Modelo A) 2022
- Ejercicio B1.1 · Ordinaria (Modelo A) 2022