Ejercicio A.1.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Ordinaria 2021

Tema: Comprensión lectora · Del examen Ordinaria (2021)

Enunciado

Eta esnatu ginenean, dinosauroak hor jarraitzen zuen

Augusto Monterroso idazlearen ipuin ezaguna koronabirusarekin gertatu dena azaltzeko oso egokia dela iruditzen zait. 2020ko martxo-apiriletan, etxeratze agindua zorrotza zenean, entzun genituen halako batzuk: mundua aldatuko da, gizartea hobea izango da, zaintza erdigunean jarriko dugu... Zakurraren putza! Bukatu ziren itxialdiak, zortzietako txaloak, eta gertatua ahaztu nahi izan genuen. «Normaltasun berria» izendatu genuen, baina benetan nahi genuena lehengoa egitea zen, bizimoduz ez aldatzea. Musukoak eraman bai, eskuetan gela eman, eta beste ezer ez.

Kutsadura maila baxuak lagunduta, eta udaren atarian, etorri ziren neurrien deseskalatze azkarra, kontsumorako deiak, oporretarako leku «ziurrak», ez-festak, familiako bazkariak, kuadrillako afariak... Zaharrak berri, baina ez gazteen amorragarri. Ahaztu genituen Osasun Publikoa, aztarnarien beharra, adinekoen egoitzetan hildakoak, ospitaleetako isolamenduak, norberaren erantzukizuna, zaintzaileen bizi baldintzak, eta gainontzekoak. Gora kontsumoa, ez-festen festa, eta taldeko afaria.

Gu geure ametsean pozik, baina dinosauroak hor jarraitzen zuen. Haren zantzuak izan genituen udan; kasuak goraka zihoazen, baina ez genien kasurik egin. Mezu lasaigarriak eman, eta aurrera. Gerora, egoera okerrera zihoanean, ardura albokoari egotzi genion, guk ez dugu ardurarik, noski. Eta azkenean, dinosauroak berriz ere kosk egin digu. Oraindik ere hor zegoelako.

Ikasgai asko atera genitzake gertatu denetik, baina nik lau aipatu nahiko nituzke, osasunaren ikuspegitik.

Komunikazio hobea lortu beharra dago. Izurrite baten aurrean, ezin da mezu lasaigarririk eman. Egoera garbi azaldu beharra dago, arriskuak zein diren, eta neurrien zergatia.

Marra gorria beherago jarri beharra dago. Ezin da egoera lehertu arte itxaron, biderkadura esponentziala delako, eta osasun sistema osoa arriskuan jartzen duelako.

Ez dakigu arriskua noiz desagertuko den, ez dakigu dinosauroak noiz egingo duen alde. Bitartean, denok adi. Txertoak uxatuko du, baina ez dakigu noiz eta nola. Baikortasun faltsurik ez.

Izurrite batek zaintza kolektiboa eskatzen du. Denok gara bata bestearen osasunaren arduradun, eta geure ekintzek albokoarengan eragiten dute.

Dinosauroa hemen dago. Ez dezagun ostrukarena egin.

FELIX ZUBIA

«Berria» egunkaria, 2020-11-08

(moldatua)

Oharra: kontuan izan artikuluaren mamia 2020ko azaroan bizi genuen testuinguruan kokatu behar dela.

A.1.2. ULERMENA (2 puntu)

Erantzun, zeure hitzekin, galdera hauei:

1.

Nola jokatu genuen 2020ko martxo-apiriletako itxialdia amaitu zenean?

2.

Zer gertatu zen iazko udaren hasieran?

3.

Gu geure ametsetan pozik, baina dinosauroak hor jarraitzen zuen. Zer esan nahi du idazleak hitz horiekin?

4.

Zer esan nahi du idazleak marra gorria beherago jarri behar dela esaten duenean?

Enunciado: Ejercicio A.1.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Ordinaria 2021

Solución

Según los criterios oficiales de corrección

1. Nola jokatu genuen 2020ko martxo-apiriletako itxialdia amaitu zenean?

Solución: Itxialdia amaitu zenean, lehengo bizimodura itzuli nahi izan genuen inolako aldaketarik egin gabe («normaltasun berria» deituta ere): gertatutakoa ahaztu, musukoak eta eskuetako gela bakarrik erabili, baina funtsean lehengo ohiturei eutsi.

2. Zer gertatu zen iazko udaren hasieran?

Solución: Kutsadura maila baxuak lagunduta, neurriak azkar arindu (deseskalatze azkarra) eta kontsumora, oporretara, jaietara eta talde-afarietara jo genuen; osasun publikoaren premia, aztarnariak, egoitzetako hildakoak eta zaintzaileak ahaztuta.

3. Gu geure ametsetan pozik, baina dinosauroak hor jarraitzen zuen. Zer esan nahi du idazleak hitz horiekin?

Solución: Nahiz eta guk pentsatu edo sinetsi nahi izan egoera gaindituta zegoela (lasaitasun faltsuan edo ametsetan bizi), birusak eta arriskuak hor jarraitzen zutela desagertu gabe.

4. Zer esan nahi du idazleak marra gorria beherago jarri behar dela esaten duenean?

Solución: Neurri zorrotzagoak lehenago hartu behar direla, egoera lehertu edo kontrolpetik atera arte itxaron gabe, transmisioa esponentziala delako eta osasun-sistema arriskuan jarri aurretik mugak ezarri behar direlako.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio A.1.1 · Ordinaria 2021

Más ejercicios de Comprensión lectora